|
ZERGAITXIK IRLA BAT?
1)Mutrikun betidaniko eskaera hirtorikua,
Portura sarrera seguru bat eukitzea izan da, "Kardala"
mendebaldeko olatu arriskutsutik babestuta.
2)Eusko Jaurlaritzak eskeinitako proiektu
ofizial itzelak, gure betidaniko Portuaren aldaketa radikal bat
eskatzen deu, arrantza barkuak kanpora aterataz(Kirol Portuari
tokixa eitxeko) eta geure kostaldeko gunerik ederrenetariko bati
kolpe latz bat emanez. Honek, geure ustez, Mutrikuko
nortasuna eta bere bizitza kalitatea betirako txarketa ekarriko deu.
3)Gaur egungo Arrantzaren egoera ikusita, eta
Flota murrizteko Europatik datozen aginduak kontuan hartuz, ez
deu uste Proiektu Ofizialak dakarren inpakto galanta ekonomikoki
inolaz ere konpensatzen denik. Gauzak halaxe, benetan gaitza
ikusten deu Mutrikuk bere etorkizunerako apostua Portu Berri hontan
finkatzia.
4)Irla batek, "Kardala"
gelditzeraekin batera gure inguruko bazterrak zaindu, babestuko eta
beharbada hobetuko ditu. Mutrikuk herritarrei eta bisitariei
eskeintzen doan edertasuna eta herrixan nortasuna betirako
mantenduko da.
NON ETA ZER NEURRITAKO IRLA?
Evaristo Churruca ingeniariak diseinatu zoan
dikearen toki berdina hartuko leuke. Geure ustez, berak
eiņ zitzuazen ikerketak, gaurko estudixuak bezain baliogarrixak
diaz.
Neurrixak jakitzeko, olatuak toki hortan
dakaten indar ikerketa bat eiņ biharko zan. Gure irlan misio
bakarra, "Kardala" olatua gelditzia izango zan portuko
sarrera babesteko. Hauxe da Mutrikuarrak historikoki eskatu
deuena.
ZELA EIŅ?
Gaur Egungo Itsas Teknolojiak irla artifizial
ugari eraikitzen dijua munduan zehar(Hong-Kong-eko aeroportua,
Dinamarka eta Suezia artean dauan irla...). Guk Holandako konpaņia
batekin jarri gņen kontaktuan BHD.
Honek Debako hondartza haunditu zuten bezalako barkuak dakate. Toki
batetik lurra hartu(dragatu) eta beste baten botatzen deuenak.
Gutxigorabehera, lau pauso egongo ziazen
1)Lur-azpizan tokixa eiņ
2)Haitzezko hormak eraiki
3)Horma honen barrua ur-azpiko lurrez bete
eta lur hau berriro haitzez tapau.
4)Lur bejetala gainetikan ipini eta inguruko
landaretzaz ornitu.
GAIŅONTZEKO ALDAKETAK PORTU INGURUAN
1) Lehengo Hondartzatik Hirugarrenea pasiua
luzatu. Honela, irlaren babesarekin pasiu hau aisialdi gune
ederra bilakatuko zan.
2) Burumendi goixan Faru txiki bat eraiki.
Alderdi guzti hau ornitu eta turismoari laguntzeko. Faru hau parkez
ingurauta egongo zan.
3)Lur-azpiko aparkalekua Burumendiko
zelaixan. Kotxientzat tokixa eitxeko eta era berian Burumendi
aisialdi eta pasialeku bezala erabiltzeko.
4) Arribotien hustutzia. Beraien beharrik ez zan
egongo, Portuko sarrera babestuta egongo zalako.
Toki honek haibat erabilera eukiko zeuen.
5)Gaurko Portuaren reordenazioa. Benetan
pentsatzen deu sektore eta jende guztientzat tokixa dauala gaur
egungo Portuan pizkat bat ordenau ezkero. Arrantza portua,
Txalupen amarriak, Kirol Portua eta Arraunlari taldeak.
"Nasa" kalean oinezkuentzako espaloi berezi baten beharra
ikusten deu. Ondarruko portuan txintxilizka dauana
bezelakua. Horrela toki geixo bai kotxe eta bai
oinezkuentzat. Udako trafikoa semaforo baten laguntzaz
regulauta egongo zan kale hortan.
6)Arrrantza deskargako txokua Portu gaiņian
Deba Mutriku karretera onduan. Honela bide berri baten beharrik
ez zan egongo. Kamioiak portura bajatu beharrian, arrainak
montakarga baten bitartez igoko iņun gora.
BALORAZIO OROKORRA.
Proiektu Ofizialak gure inguruari ekarriko dion
kaltia ukaeziņa da. Mutrikuk imajinazio gehiagokin sortutako
erantzun aurrerakoi bat bihar deu. Gaur egun baliabide
ugari dakau hortako(Guggenheim-a ikusi).
Ikuspegi ekonomikoa
Proiektu ofiziala eutseziņa da. Portu
berri honek eduki behar doan aurrerakotasuna ez du Mutrikuko
gazteak itsasora bultzauko. Ezta barkuak 10 aldiz haunditu
ere. Ez dezagun ahastu gure parian Ondarruko eta Getariko
portuak indar itzelekoak diazela. Portu honek ez doz gaur egun
beren 100% ahalmenian lanean.
Kirol Portuari buruz, esan beharra dago ba
dozela gure ondoan Zumaia bezelako Kirol Portua, oraindik bete
gabe. Zertarako orduan portu osoa beteko dituzten 600 amarre
Mutrikurako?. Getxo eta Hondarrabik dakaten kokapena eta jende
multzoa ezin da konparau Mutrikukoakin.
Ikuspegi Kultural eta paijajistikoa
Proiektu ofizialak Mutrikuk daukan oreka
paisajistikoa betirako deusestuko deu, eta honekin batera bisitariak
herrira etortzeko dakaten arrazoiak.
Irlaren alternatiba errealista eta aurrerakoia
dela sinisten deu. Ez ditu inguruak apurtzen eta
"Kardalan" arazoa konpontzen deu.
Mutrikuko itsasadarrak daukan berezikotasunak
mantendu eta indartu ere eingo ziazen irlaren laguntzaz. Honela
geure herrixa benetan erakargarrixa bihurtuko zan turismoantzako.
Irlaren babesan aisialdi eta jokoetako gune
paregabe bat sortu leike Itsasoari irekita.
Orokorki, Irlaren alternatibak Herrira onura
ekonomikoak ekartzeko ahalmen haundixo dakala sinisten deu.
Era berian Mutrikuk daukan patrimonixua hurrengo belaunaldixentzat
zainduko deu. Hau dena diru askoz gutxiagoko
inbersioarekin.
Honen aldean Proiektu Ofizialaren alternatibak
daukan gauza zihurra harrizko milloika toneladaren pisua da. Atzera
egin ezin den etorkizun baldintzatu bat.
|