102 MILLOI EUROTAKO JURASIC PORT!! MUTRIKURAKO
TIRANOPORTUS REX GURE EUSKAL KOSTALDEA BERRIRO MEHATXUAN   Kirol portuak gure herrixan nortasun eta edertasunarekin betirako akabo-Zerren truke--Zer ondasun?--Zenbat lanpostu?--Zergatik Piszina, Danborra, Hondartza, Burumendi, Santabata betirako Akabatu?Ez al daukate balixoik?Ez al zaizu guzti hau ardura? Irtenbiderik ba al doz?  Hemen hiru Proposamen

Herrixak abotza eman behar du.  Ez itxoin berandu izan arte

HOBETU LEIKE ALTERNATIBA   MUTRIKUKO GAZTEAK MARTXAN PROPOSAMENA IRLA ARTIFIZIALA GURE PROPOSAMENA EVARISTO 2000 ALTERNATIBA
EDOZEIN FANZINE ESKATZEKO IDATZI EIGUZU

     

FANZINE1            FANZINE2           FANZINE 3

   

FANZINE 4       FANZINE 5   FANZINE 6    MUTRIKU- HIMNOA

              GORAINO JUAN

LEHENGO FANZINA

1)Sarrera bezela Eusko Jaurlaritza eta alderdi politikoek bultzautako proiektuan aurrian,  dakarranen inportantzia ikusita, debatea eskatzen giņun

2)Kirol Portuei buruzko kritika:

Lehengoa,  denon dirua jende gutxi batzuen probetxu pribaturako erabiltzea, azken hauek etorriko diazen garantixaik euki gabe gainera.

Bigarrena, Kirol Portuak Arrantza portuak behar doan baino dike askoz luzio eskatzen deu.  Honela, portu barruan “calma chicha” lortuz, Kirol Portuko pantalanak ondo ibiliko ziazen.  Arrantza portuak ez du behar obra erraldoirik.  Kirol Portuak bai ostera

3)Mutrikuko arrantzaren egoera iluna ikusita eta herriko gazteria lihorrian lan eitxia naixo zeuela agertuz ez giņun geure portuaren nortasun eta edertasunakin bukauko zoan “hormigonazo” baten beharra inolaz ere ikusten.

4) Mutrikuko portuaren 100 urte eta betidaniko arazo historiku bakarra “Kardala” mendebaldeko olatuan izan da.  Kardala gelditzeko hiru alternatiba eskeintzen giņun garai hartan

Lehengoa, Kostaldia ikutuko ez zoan irla artifizial bat itsasotikan  eraikita.

Bigarrena, Evaristo 2000.  Mende honen hasierako Evaristo arkitektuan planuak jarraituz, dike bat eraiki hirugarren plaiatik hasita.

Hirugarrena, Kardalaren arriskua neguan geldialdixakin bat egiten zoala ikusita, Eusko Jaurlaritzaren diru guzti hori Mutrikuko behar haudixa dakaten beste toki batzutan inbertitzia proposatzen giņun.

          GORAINO JUAN

BIGARREN FANZINA

Lagun batek guri zuzendutako Eskutitz bat argitaratu giņun.  Eskutiz honek gure lehengo fanzinan agertutako argumentuak dudan ipintzen zituen eta azalpen gehiago eskatzen zuen.  Erantzun bezela hauxe azaldu giņun

1)Ez gaude “Kardala” gelditzeraen aurka.  Eusko jaurlaritzak aukerau doan neurrixen aurka baizik.  Proiektua, lehengo fasearekin (Dikea) ez da geldituko. Eusko Jaurlaritza ez du dirua ekarri dike bat  eraiki eta "Kardala" gelditzeko.

2)Portu berririk gabe, Santabatako bidia sentzurik ez daka.  Udako Trafikua ez du bide hori inolaz ere justfikatzen.  Geure taldea bide zaharra konpontzearen alde agertu zan.

3)Irla artifiziala itsasotik egingo zan, lurra ikutu gabe.  Era naturalo baten bitxartez "Kardala" gelditzea izango zan bere helburu bakarra.   Irla honek askoz ere diru gitxiokin, Kirol portuak baino balixo haundiago eukiko zoan Herrizantzat.

4)Hain garrantzi haundiko proiektu bat ezin da aurrera ekin herrixan baimenik gabe "eiņ bihar dalako". 

5)Ez degu ikusten proiektu erraldoi honek Arrantzaleen eta Herritarren bizimodua asko aldatuko doanik.  

6)Mutriku maitxatuz eta beren edertasunaz harro sentituz, bere berezitasuna hurrengo belaunaldixentzako mantentearen alde goz.

                GORAINO JUAN

HIRUGARREN FANZINA

1)Mutrikuko portu berrixan planua agertzen giņun, jendea aztertu zezan.

2)Eusko Jaurlaritzan helburuak kuestionau. Zer nolako interesak doz hainbeste milloien atzetik? KIROL PORTU ITZEL BAT

3)"Apostu hau Kuestionau".  Orain arte entzun degun bakarra onurak eta lanpostuak etorriko diazen "konfidantza" da. Arrantzaren egoera iluna ikusita benetan gaitza eitxen zaku hau sinistea.

4)"Naezuena eiņ baina eiņ".  Hau ez deu inolaz ere balixo.  Gauzak eiņ bihar diaz benetako arrazoi eta sentzu batekin.  Ezin gea "Konfidantzan" bakarrik fidatu.

5)Etorkizunerako proiektua baldin bada, gazteek erabaki dezatela beren bizitzakin zer nahi deuen eiņ eta nolako herrixa nahi deuen beraientzako  

                          GORAINO JUAN

LAUGARREN FANZINA

1)Irla artifizialaren alternatiba garatu giņun. ZERGAITIK?, ZETAKO? ZELA?...

2)Santabatako bidia eiņ biharrian bi alternatiba eskeintzen giņun.  Zumalabeko jeitsiera hobetu edo, bestela, kamoiak bajatu biharrian arrantza igo montakargas baten bitartez Kofraixatik Karreterara.  Bertan plataforma berezi bat eiņ zeiken arrantza kamoietan kargatzeko.

3)Hondartzako trafikoa zuzentzeko Hiru gauza eskeintzen giņun. Oinezkoentzako airean txintxilizka dauan espaloia, Kotxientzako udan martxan egongo zen semaforua eta lurazpiko Parking bat Burumendin

4)Talde bezela, Santakarrak Proiektu Ofizialaren  aurka egiteko   genituen arrazoiak azaltzen giņun.  

a)Gure herrixan izaeraren eta bizitza kalitatearen ukaezinezko alderdixak defenditzea 

b)Guzti hau bertan bera akabatuko duen "Airian" dauan apostu baten ez sinistea.

c) Portuko sarrera babesteko beste modu asko dozela sinistea.

d)"Dana edo izez" txantajeari aurka egitea.

                                                        GORAINO JUAN

 

BOSTGARREN FANZINA

1) Hementxe daukazuen gure WEB HORRIXAN aurkezpena.  Jendearen abotza azaltzeko beste bide bat.

2)  KIROL ETA MERKANTE PORTUAREN azterketa.  Zein izan da Mutrikuko betidaniko eskaera eta zein Eusko Jaurlaritzaren erantzuna.  Zeaitxio hainbeste diru oaiņ eta derrepente.

3) Herrixan benetako egoera ekonomiko eta sozialaren azterketa.  Benetan Hain gaizki al goz?.

4) Orain arte sortu diazen 5  alternatiben repasua. Ofiziala, Irla Artifiziala, Evaristo proiektuan oinarrituko bi (HOBETU LEIKE eta EVARISTO 2000) eta azkenik WU-WEI, gauzak dauden bezela lagatzearen balixoa eta abantaiak.

5) Sentzua eta Sensibilidadia.  Gaur egungo gizarteak dakarren baliogabeko "EUKITZEA" aren filosofia, "IZATIA"-beraren kontra.

6) Mutrikukurako Jasangarritasunaren aldeko idatzia.

7) Mutrikuk orain dakan itsaso inguruaren balixua herritarrentzat.. Aldi berean ederra eta osasuntsua.

8) Gainean daukagun, hau dana lurperatzeko mehatxu galanta.  Baliogabeko justifikazioak, Arrantzaren egoera eta bokazio falta ikusita.

9) Zer dagoen hainbeste diruko montaiaren atzetik.  

10) DENA ZUZENDU DAITEKE!! DENA.  GURE GRINAREN ESKU ARTEAN DUGUN EGIAREN ETA ERABAKI ZINTZOA HARTZEKO IZAN DEZAKEGUN AUSARDIAREN ARABERA.

                                                          GORAINO JUAN

                                                        

 

SEIGARREN FANZINA  18-07-02

1)Esneunaren kontua

Mutrikuko Portu berrixan inguruan herritarroi sartu nahi dizkiguten AMETS FALTSUAK.  

a) Kanpoko arrantza barkuak zer nolako etekinak lagako deue herrixan?

b) Merkante barkuak nahi al ditugu herrixan?

d)Nondik, norentzat eta zer  kailtatezko lanpostuak etorriko diaz Mutrikura?

e)Herrixan nortasun eta izaeraren lurperaztea zerren truke?

                                                        

ZAZPIGARREN.  MUTRIKUKO HIMNO BERRIXA 21-07--02

MUTRIKU BERRIA?

Mutriku Berria...

Mutriku Zatia...

Ormigoiz betia!                                             GORAINO JUAN

Kristo zulotik danbor bitarte

Nahi dute Portu Berria

Arranpla danbor hodartzarentzat

Zein disparate haundia

Umetatikan sartu digute

Maiņel ez joateko griņa

Orain jendia engainatzeko

Badago nahi ta ezina

Mutriku pobria

Horra hor obria

Puertua doblia!

Umore txarrez jokatzen dute 

ia egun gehienean

Kentzen digute gure aurretik

pankarta datorrenean

Amman da Buesa harri jasotzen

zirko ta karpa txuria

kirol portu ta merkanteentzat 

nahi omen dute herria

MUTRIKU BERRIA?

EZ SALDU HERRIA!!

EZ KENDU GURIA!!