|
SANTAKARRA
BIZIRIK TALDEAREN EKINTZAK
1)Mutrikuko
Portuaren lehenengo maketia(atzera bota zana) aurkeztu zen.momentuan
sortu eta hasi giņan biltzen. Orain
dela bi edo hiru urte. Hainbat
toki izorratzea zijuan Proiektu ikaragarri horren aurrian zerbait
egiteko beharra zegoen.
GURE
HELBURUA JENDIA INFORMATU, DEBATIA
SORTARAZI ETA HERRITARREI ABOTZA EMAN
2)Helburu hau jarraituz, guztira lau fanzin atera ditugu,
proiektuaren eragiņa eta etorkizunerako ondorio larriak esplikatzen
saiatuz. Mutrikuko Udaletxean eritzi berdin hau azaldu deu
alkatiarekin izan deun zenbait bileretan.
3)Era
berdiņian gure alternatiba garatu deu.
Hauxe da, Proiektu ofiziala jarraitu biharrian , Irla Artifizial
bat eraikitzia. Honetako,
Holandako konpaņia haundi batekin harremanetan ipini giņan BND.
Konpaņia hau honelako lanetan espezializauta zauan
(erreferentzi bezela, begirau Debako hondartza berrixa)
4)Proiektu
ofiziaren inguruan beste alternatibak defenditzen deuen beste
taldeekin harremanetan ipini gara( Evaristo 2000, Hobetu Leike...). Talde hauek ere geurea bezalakoa den alternatiba
baliogarrixak dakate eta beraiekin aldabatera egiten deu lan.
5)Komunikabideen
artian proiektuarekiko arreta sortzen saiatu gea. Hainbat eskutitz eta elkarrizketen bitartez.
6)Eusko
Jaurlaritzako proiektu ofizialaren inguruan
alegazio zerrenda bat ere prestatu eta bidali deu Gazteizera.
7)
Irlaren alternatiban txosten bat Eusko Jaurlaritzako ingurugiro
sailera bialdu giņun eta baita Portu eta Itsaso sailera ere.
8)Txosten
honen ondorioz Portu
eta Itxaso saileko zuzendaixa, Jon Buesakin izan giņun bilera bat
joan den 2001 -eko Azaroan Gazteizen.
Harrera ona eman ziguten eta geure ikuspuntua azaltzen laga
ziguten. Hala ere,
beraien jarrera ofiziala nahiko garbi laga zeuen.
Ez zuten atzera eitxeko intenziorik. Hori dela eta gure
bilerak ez zuek fruitu handirik lortu.
9)Hondartzan
sarreran eta Herrixan, segituan kendu duten pankarta batzuk ere
ipini deu, erreferenduma eskatuz eta gure ingurua ez apurtzeko
eskatuz.
10)
Gure azkeneko pausua orainarte WEB horri hau ateratzia izan da.
|