102 MILLOI EUROTAKO JURASIC PORT!! MUTRIKURAKO
TIRANOPORTUS REX GURE EUSKAL KOSTALDEA BERRIRO MEHATXUAN     Kirol portuak gure herrixan nortasun eta edertasunarekin betirako akabo-Zerren truke--Zer ondasun?--Zenbat lanpostu?--Zergatik Piszina, Danborra, Hondartza, Burumendi, Santabata betirako Akabatu?Ez al daukate balixoik?Ez al zaizu guzti hau ardura? Irtenbiderik ba al doz?  Hemen hiru Proposamen 

HERRIXAK ABOTZA EMAN BEHAR DU EZ ITXOIN BERANDU IZAN ARTE EATXUAN

HOBETU LEIKE ALTERNATIBA   MUTRIKUKO GAZTEAK MARTXAN PROPOSAMENA IRLA ARTIFIZIALA GURE PROPOSAMENA EVARISTO 2000 ALTERNATIBA
zuen abotza/vuestra voz/your voice
Kaixo lagunok:
Inoiz ez dut idatzi, beti nago besteak zer esaten duten entzuten, eta egia esan portuko obrei buruz leheneko informazioa eduki nuenetik ez nuen argi ikusten portu erraldoi hau, lehen ez nuen argi ikusten eta geroxeago ez nengoen eta ez nago konforme. Pila bat gustatu zitzaida Santakarraren proiektua "Irlarena", agian baten batek esango du ez dela biablea eta izan daiteke, baina mundu hontan pozik hartzen dira idea originalak, animatu egiten gaitu. Gero zuen fanzin batean irakurri nuen, ez dakit ondo esango dudan, baina uste dut resumentxoa zela:" gauzak ez direla egin behar egin behardirelako askotan hobetuo dela dauden moduan ustea  ( ondo ez naiz gogoratzen beste hitz dotoreagoak zirena, baina jarraitzen zuten bizimodua alaitzen)..."
Nik ez daukat portuari buruzko proiekturik, ez naiz ez ingeniero ez arkitekto, baina horrek ez dit kentzen aukera esateko ez nagoela batere adoz proiekto honekin. Nere berezko pesimismoak esaten dit ezingo dela obra paratu, baina gutxienez eta zuei kaso eginaz entzun dezatela EZ EZ EZ PORTU BERRIRIK EZ.
Eta bukatzeko aspaldi baten asko estimatzen dudan pertsona batek kamiseta bat erregalatu zidan gutxienez 12 urte ditu eta bertan dagoen idatziak zer pentsa eman zidan gure etorkisunari begiratuta, hau jartzen du:
AZKEN ZUHAITZA EBAKITZEN DUZUEN EGUNEAN
AZKEN IBAIA KUTSATZEN DUZUENEAN
AZKEN ANIMALIA HILTZEN DUZUENEAN.....
KONTURATUKO ZARETE DIRUA EZ DELA JATEN.
Kasu hontan norbaitek esango du hortako dela portua aberastasuna ekartzeko herrira, baina BA AHAL DAGO ARRAINIK geroago eta gutxiago, bestela egunkariak irakurri, edo marinelei galdetu noraino jaoten diren arrain bila. Agian idea da "DIRURIK EZ DA JANGO BAINA ZEMENTUA BAI".
 
Lehengo aldiz da idazten dudana urrengo ea hobeto irtetzen didan gauzak nahaztatu gabe, agur eta eskerrikasko
Maite (19/01/04)

 

EZ DAGO ESKUBIDERIK…

 Ez dago eskubiderik autengo uda bero eta lehor honetan, Portuaren alde dauden asko eta askok nola disfrutatzen zuten beraiek ere pizina; honek disfrutatzeko motibo asko ematen deu eta, Mutrikuk daukan enkantu ederrenian disfrutatzen, ZEMENTOZ BETE BIHAR DUTEN TOKIXAN, UME TXIKIXAK BEZELA DISFRUTATZEN???? Egin gogoeta. LOTZATU ERE EZ ZEATE EITXEN!!!!!

 Politika mailan ere ez zait batere ongi iruditu, normalean EZKER Abertzaleen artean, ekologista kutsu nabarmena izan duena betidanik: hor daukagu eguzki, ez dut esaten eguzkikoak ezker abertzalearekin lotura duela, ezkerraldearekin baizik eta hau izan da gehien arritu eta berotu nauena. Nik ezker abertzaleari eman nion botua . eta mutrikun ez da (ez zen zoritxarrez)  ezker abertzalea, mutrikun ESKUIN ABERTZALEA!!! Portuaren kontra daudenak errespetatuz..

NIRE MEZUA:

KONTRAKOEI.: MOBILIZATU ETA SKB TA MGM APOLLATU.

  ALDEKOEI : PUERTO PUTA HORI ZUEKIN ERAMAN.

ETORKIZUNA DO JOKUAN!!!

Lagun bat (07-10-03)

 

AUPA GAZTIAK!!

Zorionak bene benetan SKB ta MGM taldiei, zuek gabe dauaneko DIKE

saskar hori einda zauan.

Ni portuan KONTRA noi totalmente. ta mezu garbi bat nahi det bidali.

SU TA GAR taldian eraikitzeko suntsitzen"

...

DIRUAK PUZTURIKO SAKEL NASAIAK

GEHIAGO DIRA PUZTUKO!!

ETA HONELA BEHIN LUR EMANKORRA ZENA

EZ DA INOIZ ITZULIKO!!

 

ERAIKI BA! ERAIKI BA!

SUNTSITZEN SUNTSITZEN

DEN DENA LEHERTU TA BIRRINDU ARTE!!!

 

Portuan alde dauden guztiei pentsatzeko ondo eskatzen dizuet, BADAKIZUE

PENTSATZEN?

aupa SKB ta MGM!!!! gogor TINKO!!!

PPortu Berria!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!! ez ez ta ez

LAGUN BAT (01-10-03)

 

 

MUTRIKU BIZIRIKeko partaideeentzako  erreflexioa

Zuek Gaztetxean emandako hitzaldixan egon nitzan eta entzundakoari buruz eman nahi noan neure iritzixa.

Planteautako argumentuak, makro-proiektu guztien bultzatzaileek erabiltzen dituzten berdinak diaz.  Kasu guztitan herri bakoitza egoera katastrofiko baten  kokatzen deue.  Beti da eskualdeko pobriena tristiena eta makalena da eta makro-proiektu hori da irtenbide bakarra.  Ez dago besterik, edo proiektua edo heriotza.  Teknika hauek Zornotzan erabili dira bertako zentral termikoa egiteko, baita Pasaian ere Jaizkibelgo superportua egiteko eta orain Mutrikun, nola ez ba!

Zuen hitzaldixan, zenbait gauzei behar ez bezalako garrantzia ematen ari zaretela uste det.  Herri hau eta bere etorkizuna aztertzeko ikuspuntu desberdinak daudela adierazi nahi nuke, zuek aberastasuna ikusten dezuten lekuan, “gratis” ez datozen harrriz betetako arrantza eta kirol portu itzel  horietan,  nik pobrezia  baino ez det ikusten.  Espirituaren pobrezia, nortasunaren pobrezia.  Eta aldiz niretzako eta jende askorentzako ugaritasuna dana: gure arbasoek utzitako inguru eta bazter hauen miresmena eta gozamena, zuentzako ez deu ezer balio. 

            Gure ustez zuen planteamenduak bai eramango dutela  Mutriku  bere heriotzera; biztanleria gutxitu, kaleak utzik geratu... Eta Mutriku, zuek hainbat aldiz errepikatu dezuten benetako “ciudad dormitorio” bihurtuko da, non bertako jendeak lo bakarrik egingo du bertan, ez baitu orain dela gutxi arte gozatu dugun lekuak ikusi ez maitatuko. Mutriku gaur egun “calidad de vida”  handiko herri bat dela ukaezina da nahiz eta zeuek onartu ez.  Kutsadurarik gabekoa, historiaz betetako bazterrekin eta bere inguru naturalakin  armonian.  Zoritxarrez oain arte.

            Zuen esanetan, portu berriko txostena irakurri duzute. Nik ere irakurri det eta txosten hortan 5 lanpostu aipatzen dira.

Mutrikuren betiko eskakizuna portu berria dela esatea ez da egia, Mutrikuren betiko eskakizuna babes moila izan baita. Eusko Jaurlaritzaren nahia, kirol portuaren bidez, 25 urte edo gehiagotan babes dikea ordaintzea da. Gaur egungo arrantza portua hutsa ikusirik nori bururatzen zaio portu berri eta haundiago baten beharra? Eta nola nahi duzute justifikatu portu hau, gazteak izan bait dira  itsasoari  bizkarra eman eta lehorrera joaten lehenak.

            Merkatal portuarena, ez da guk esana, zuen heroia den Álvaro Amánnek baizik. Zer zentzu du 20.000 milioi 15 arrantzaleentzat? Mutrikuk ez du “txollo” honen beharrik, zuena erremedioa izan beharrean gaitz larriagoa baita, “ De Guatemala a guatepeor”

            Kirol portuan aparkamentu bat soilik izango da A klaseko ( Jet set) jendearentzat, eta jakizue Mutriku ez dela Saint-Tropez. Behar ez dugun makroproiektua izango da, hau arrazoitzeko behar beste itsasontzi ez duzutela jakinda.

            Gaur ere badaude Mutriku turistiko izateko posibilitateak astakeri hau egin gabe.

             Proiektu honen barnean zati garrantzitsu bat zaretela pentzatzen duzue, baina jakizue portua egiten denean, Eusko Jaurlaritzak  aginduko duela zuek nahi edo ez eta herriaren hitza bost axola zaie hauei. Hau da gaur egungo demokrazia!

SANTAKARRA BIZIRIK taldeko kide bat - Pello 11-04-03

 

llevo toda mi vida yendo a Mutriku , para mi no hay un sitio parecido,es mi playa, mi tambor , mi olor a salitre, mis olas...Al principio no me podía creer la salvajada que pensaban hacer, pero ahora que veo que el crimen contra la naturaleza ha empezado no tengo palabras.Solo os puedo decir que el domingo (23-3 2003)cuando vi que Burumendi ha desaparecido,que las casetas ya no existen(son parte de mis mejores recuerdos de la infancia),la monstruosa plataforma de cemento...me salían unas lágrimas mezcla de pena,rabia e impotencia.NO HAY DERECHO.

Me temo que Mutriku ha desaparecido para mí.Que el maravilloso alcalde se lo coma con pan y mucho cemento 

(01-04-03) lagun bat

 

AMAN PORTU BERRIA ZURE HERRIRA ERAMAN

mutriku bizirik atea duen inkestia esaten du %80 dagoela portuaren alde,nik egin det nire inkesta eta ez dut topatu iñor galdera hori erantzun duenik, azpimarragarria da %20 kontra dagoena 35 urtetik beherakoak direla, nire konkluzioa: horrek zer nahi du esan? gazteak ez nahi dutela edertasun hori suntsitzea eta horren trukez ez dute nahi  merkante eta txatarras betetako mega portu kakalarria.

    ez dut siñisten,baña egixa baldin bada %80 mega portu kakalarri honen alde dagoela, zergatik  dute beldurra erreferenduna egiteko???  eee  paletas?????.
     lehenengo zan arrantsa portua, horain merkante txikixak,txatarra eta pillua zikinkeixa, gero zer izango da??? desetxo nuklearrak????? Informatu herriari kakanastarik gabe. ERREFERENDUNA YA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
JO TA KE IRABAZI ARTE!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
PPortu berria ez!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
inPPosaketarik ez!!!!!!!!!!!!!!!!
 
     eskerrak S.K.B,M.G.M, obetu leike,evaristo 2000............
animo gaztiak etorkizuna gurea da. Paletas entzun etorkizunaren izenean dena ez du balio(txikiziorik ez)
mutrikuko gazte talde bat gea, olatuek lortu ez dutena eskabadorek lortu ez dezaten borrokatuko dugu.

lagun bat (10-01-03)

 
Eusko Jaurlaritzaren Mutrikuko mega portuaren aurka!!!

Beno, bakarrik animau gura neuke mutrikuar guztioi proiektu honi aurre egiteko eta ez dezatela utzi horrelako mega porturik egitea.

 
Aritza Bizkarralegorra
Gorliz (Bizkaia)(16-12-02)

 

Kaixo lagunak,
     Oantxe hemen dakazuen Mutrikuko argazkixak ikusten eon nai eta nere buruak ezin deu imaginatu ere gure herri zoragarri hau megaportu horrek suntsituta; mutriku maite doan edozein pertsonan bihotza apurtu etxen deu irudi horrek.
    Hondartza, pizina, kale txiki eta aldapatsuak, mendixak...Hau dana da Mutriku, Geu gea Mutriku, zela utziko deu ba geure izatea horrela txikitzen! Gainea inungo zentzurik gabeko proiektu baten bidez!
    Zorionak eta eskerrikasko Santakarrakoei baita Hobetu Leike eta M.G.M.
    Salbatu dezagun Mutriku!!!!
 
 
Blanca
M.G.M. (26-11-02)

PALETAS ENTZUN!!!! EZ EZ EZ PORTU BERRIRIK EZ!!!!!

AUPA DANOI!!!

    BUENO NIK ONEKIN NERE OPINIXUA AZALDU NAIKO NIZUEN PORTU BERRIXAN GORABERAN! BEIDAU NIK USTE DETENA DA, BI POLITIKO PUTA, ALKATIA, ETA DOZEN BI ARRANTZALEATXIO, BESTE MUTRIKU ERDI EZGEALA JODITXUKO PORTU BERRI HORI ETXEN! ETA GAÑEA BIARRESKUA IZANGO BAZAN BA ZEOZE, ZE EZPADO BESTE IRTENBIDEIK BA ONARTUKO NOAN NATXA EZ GUZTAU, BAÑA ALA ERE, ZELA EZTAN BIARRESKUA NERE  DESKONFORMIDADIA NAIKO NOAN AZALDU. NIK USTE DETENA DA,  OAINGO GAZTERIXAK, EZTOALA NAI ARRANTZALE JUN, OR ITSASO ERDIXAN GAU TA EGUN LAN DA LAN, OAINGO GAZTERIXAK ZEOZE OBIO BIAR, NAI ETA MEREZI DOALA PENTZATZEN DET. GAÑEA ZELA IÑOK EZTOAN NAIKO JUN LANEA (PORTU BERRIXA ETXEKOTAN ETA NIK EZTETALA NAI) BA BELTZAK ETA OLAKO PERTSONAK EKARRI BIARKO ZIAN, ETA OLAKUAK EKARTZEKO NAXO MILLA BIDER, DIRU GITXIOKIN BAÑA ONDO ETA POZIK BIZI GEURE PIZTINIA, MOIAK, ARRIXAK... OLAXE OSO ONDO GOZELAKO! GAÑEA BATZUK ESTETIKIATXIO BAKARRIK NAI DEUE PORTUA ETXIA ETA ORI KRISTON TONTERIXA DA! EZTA NORMALA ORREATXIO ORI DANA EIN NAI IZATIA! BESTALDE, IXA KANPOTAR DANAK NAI DEUELA USTE DET, BAÑA ZEBA?? EURAK BAKARRIK UDAN EONGO DIA ETA ZE INPORTA ZAKUE BA? ZE EURAK BATELTXO BAT DAKAUELAKO ETA HIRIXAN BIZITZEN OTXUTA DOZELAKO ETA EZTEUELAKO NAI LELENGO BATEL BAT  ARTU ETA GERO BESTEA JUTIA???? MESEDEZ!!!! ORRETAKO ORIXO, ZUMAIA... EO BESTE EONUN LAGATZIA BATELA! URTIAN 3 ILABETE EOTEKO GU EZGEALAKO JODITXUKO!!
 
ONEKIN NERE ONDAR GRAMOTXUA NAIKO NOAN IPINI! EZPERO DET, BADAKITX BAIETZ, JENDE ASKOK NI BESELA PENTZATZIA, ETA DANOK JUNTAU, AKORDIO BATEA AYAU ETA PORTU BERRIXA ETXIA NAI DEUENAI IRABIZI EINGO DIXEULA!!!
JO TA KE!! IRABAZI ARTE!!! ( KASU ONTAN SENTIDO BIXAK NAI DET ESAN!!!)
 
MUTRIKUAR GAZTE BAT ( jakin nahi) 25-11-02

 

Portu berririk ez!!

Ieupa::

Ni mutrikuko gazte bat nai ta nik ere ba portu berrixaitxio ba danok bezela neure iritzixa dakat ta gustauko zaten ba zeuek ere nire iritzixa ezautzia. Ni konforme noi portuan segurantzako baña hori da gauza bat baña beste gauza bat da nahi dezuen ein proiektu ofiziala hori ba ez zatela ondo iruitzen. Zementada izugarrixa da ta gañea gaur egun, ezto iñor itsasoa juteko dispuesto. Edo galdetu neuri ia ze gaztek nahi doan jun itsasoa lanea? mesedez nahixo deu antxoai burua kentzen eon egun guztixan. Bestalde aipatu nai det ba moian egin deuen sabotajiaitxio dakaten iritzixa. Ni ez noi sabotajian alde, ze nere ustez ezta arazua konpontzeko irtenbideik onena. Gauzak eztia konpontzen kaltia ein da, beste irtenbide hobiauak ere badoz eta. Nik ustet danok batuta ta mutriku holakotxe naturala izanda ta danon laguntziakin zerbait lortuko deula. Beida bestela hor dozen proiektuai , ofizialakin konparauta milla milloi aldiz hobiak dia ta eztet uste ni naiela bakarra pentsatzen detena. Badakitx jende asko dola alde ta badakitx ere beste asko dozela kontra ta oso zaila dala arazua konpontzia. Baña bueno, aurrerantzian espero det zeoze lortzia danok, eta ya heldua etxen naienian ba Mutriku oantxe arte gozau deten bezela ba gero ere gozatzia ta ba ustet badezue arrantza munduak jarraituko duala ( ia egixa dan) ba nere umiei ta erakutsi ahal izatia arrantzale mundua.
 
LAPAZORRI GAZTIA (18-11-02)

 

amman portua eraman

Estoy radicalmente en contra de este proyecto tan innecesario como gigantesco,m gustaria ver a los propuerto si se pusieran a la venta acciones d este puerto cuantos la comprarian ,es muy facil  decir hacer algo, lo que sea ,dan pena,van d perdedores y se les nota,apoyo total a los jovenes que con su esfuerzo y dinero se oponen al poder establecido y a estos mandatarios caducos,mutrikuko gazteak aurrera,q no os asusten con sus amenazas,cada dia estoy mas convencido de q estamos en el camino correcto,pues les molestamos y esa es la mejor prueba,animo:MGM ,hobetu lehike eta santakarra bizirik 

Lagun bat (15-11-02)

Nik, gutun honekin, nire hondar gramotxoa jarri nai dut portu berriaren kontrako deialdian! Eziñeskoa da "barbaridade" hori egitea! eta gañea dauden bi mariñelengatik! MESEDEZ E!
 
 
PORTU BEERRIRIK EZZZZZZZ!!!!!!!!!
 

lagun bat(05-11-02)

 

Nik ere uste dut zuen alternatiba hobeago dela horregatik bi hitz hauek zuei animatzeko eta jarraitzeko,ni orain ea naiz bizi MUTRIKUN baina mutrikutarra naiz eta uda hor pasatzea gustatzen zait.
    NIRE LAGUNTZA GUZTIA.
 
 
   (31-10-02)             JOSEBA  

 

Mutriku necesita puerto nuevo ,en eso creo que estamos conformes toda la mayoria,pero haber si os poneis de acuerdo todos que este querido pueblo y en especial el puerto,playa etc 

necesitan un arreglo pero ya.

 

Mariñel gazte bat

(14-10-02)

 

Lagun bat delakoari,


Bat.- Benetan harrigarria zara, proiektu ofizialak eragin behar duen txikizioa eraginda, ondoren aisialdirako eskaintzen duen leku desatsegin horreri, ez dakigu oraindik ere nola aritu daiteken bueltak ematen.

Bi.- Porlana (zementua), berez ekologikoa omen da eta bera gabe ezin da gauza asko egin. Porlana asmatu baino dexente aurretik eraiki ziren mundu guztian dauden monumentu eta eraikinik ederrenak. Eta ekologikoa dela esatea ere ... Guk badaezpada ekologista taldeei galdetuko diegu ea zure kontzeptu iraultzaile horrekin ados dauden.

Hiru.- Lanpostuak gora, lanpostuak behera. Zeuk baldin badakizu, proiektu ofizialak sortu ditzakeen lanpostuak zer nolakoak eta zenbat diren, esaiguzu mesedez. Bada ordua norbaitek horren gauza garrantzitsu bat, behar den bezela esplikatzeko.

Lau.- HOBETU LEIKE taldearen alternatiba, ez zaizu iruditzen benetako "alternatiba" denik. Ba guri bai eta horrexegatik gabiltza lanean.

Bost.- Guri -eta beste askori- ez zaigu iruditzen proiektu ofiziala benetako proiektua denik. Alderantziz, iruditzen zaigu Eusko Jaurlaritzak, herriko mariñelak eta euren inguru guztia proiektuaren aurrean jartzen dutela -zeu tartean-, ondoren inoiz aipatu ere egin ez den merkatal portu bat eraikitzeko. Esaiguzu bestela 4. fasea zertarako den.
Edo oraindik Europear Batasunak arrantza sektorean ezarri dituen murrizketen ondoren E.Jaurlaritzak 60 miloi € (10.000 miloi pezeta) arrantza portu batean inbertituko dituela pentsatzen al zaude? 

Sei.- Iruditzen zaigu portuaren gaia horren aurreratuta dagoen une honetan, eta zuk egiten dituzun erreflexio hain sakonak egiteko gutxienez e-maila sinatuta bidali beharko zenukela.

Beraz eta gure asmoa inondik ere weborri batean horrelako eztabaidetan aritzea ez denez, gure taldeari buruz edozer komentatu nahi baduzu, geurekin harremanetan jarri -honezkero ezagutuko gaituzu- edo mahai inguru publiko bat antolatu.

Bukatzeko, Santakarra Bizirik taldekoei, gure eskerrik beroenak weborri hau martxan jarri duzuelako.

Agur bero bat.
2002ko Irailak 30
HOBETU LEIKE taldea.

 

Ni gazte bat nai eta garbi dakaten gauza bakarra portu hau ez dala soluzio. Zuk eta zu bezala jende askok esanten dezue soluzio bakarra hori dela eta ez dagoela beste irtenbiderik. Ba begira dirutza horrekin alternatiba zailena ere bete daiteke. Atzo egunkarian zekarren bezala "única solución para mantener el sector pesquero" GEZURRA. Ez da modu bakarra bestela hor dituzu Evaristo 2000, Hobetu Leike edota Santakarra Bizirik (jende askok uste du utopia dela baina ez da horrela). Badakizu zein den utopiarik handiena? Milaka miloiak gastatzen dialako jendia itsasoa juango dala pentsatzia. Ia egunen baten konturatzen zeaten gaazte jendiak naixo duela lan kazkar bat egin itsasuan gauak eta egunak pasatu baino, eta badakit zer esaten deten izan ere nere aita marinela izandakua da. 

    Gero esaten dezuen itsasoako kondizioak bihar diala kondizio horrek lehen esandako hiru alternatiba horrekin kunplitzen dira eta gobernuak emandako dirutza horrekin gaur egunian dagoen portua esplotatu daiteke. Zergaitik ez? orain dala 10 urte baino gitxio 20 barkutik gora deskargatzen zeuen nahiz eta kondizio txarrak egon, barku zaharrak izan eta arrain bila joaten kamioiak gaur egunekuen aldian txatarra izan.

    Porlana ekologikua? Baita simaurra ere baina baezpane ez dezu botako ez?   

Jende asko gure pegatinekin eta santakarrakoenekin beldurtu egin izan ere konturatu dia gazteen gehiengoa kontra daula eta azkenian horretxek izango dia etorkizuneko portua ezagutuko dutenak eta ez lehenengo harria jartzen egon ziran buru zuri edota txapeldunak.

    Ezkerrak eman nai diegu pegatinak jarri zuten guztiei eta esan konturatu gerala babesa dugula eta horrela jarraitzeko eta ahal izanez gero gehiago lagunduz.

    Errazoia dakazu bai ez gerala inbolukratzen politikan adibidez eta zer!! Bakoitzak bere ideak defenditxu bihar deu eta ni ez naiz juango zure interesak defendatzera ez baldin banago zurekin ados.

    Eta jakin ezazu zuk uste duzuna baino gehiago mugitu ganela eta gehiego ez baldin badugu egin oztopoak jarri dizkigutelako izan da. Gure argudio gehiago jakin nai badituzu galdetu DIARIO VASCO-ko erredakzioan izan ere cartas al director-era idatzi dugu behin eta berriro eta ez digute publikatu.

    Besterik gabe agurtzen zaitut eta ezertan faltatu bazitut aldez aurretik barkamena eskatzen dizut.

                   

MGM(26-09-02)

 

Me gustaría hacer una denuncia contra algunos medios de comunicación que están haciendo muchos favores a los que apoyan el nuevo puerto, haciéndo ver a la opinión pública de la gran necesidad de este por la desaparación del sector de la pesca en Mutriku.

Precisamente debería ser por esta causa lo que debería justificar la busqueda de otros medios alternativos de empleo y desarrollo en Mutriku. La misión de los políticos es la de aprovechar el dinero público para mejorar la calidad vida del pueblo en vez de meternos en un profundo agujero de millones de euros.

Por favor, pido que no se utilice la pobreza de Mutriku como argumento  para hacernos tragar este monstruo que no tiene el más mínimo sentido realizarlo viendo los tiempos que corren.

para nada creo que este nuevo puerto vaya a ser la gallina de los huevos de oro y que nadie vaya encontrar garantizada su existencia .

Si no que vayan a Zumaia o a Orio a ver cuantos puestos de trabajo se han creado allí. Ondarroa lleva años de capa caída y los demás puertos también. ¿Cómo se justifica pués una obra de semejante envergadura?

Para hacer un nuevo puerto lo primero es tener una importante flota de bajura y en Mutriku no queda ni un sólo barco, está vacio y ahora nos vienen con uno más grande. Los  jubilados añoran los viejos tiempos de cuando mi abuelo era armador y piensan que va a volver el Udaberri. 

Ya lo siento, pero los tiempos cambian para bien o para mal. Busquemos mejorar el pueblo y no destruirlo, no quiero ver Mutriku envuelto en hormigón prefiero un proyecto alternativo

Un amigo(25-09-02)

 

Kaixo mutilak:

Bueno, igual neskak ere bazozte, baina nik oandik ez det iñor ezautu.

    Zuen web orrixan pare bat aldiz ibili naiz eta gogua eman ditx neuk ere zeozer idazteko.

 Azken egun hauetan, herriko jaixetan,  paper batzuk etabar ikusi ditxut eta, nik, beste modu batian pentsatzen detenez, gauz batzuk esango ditxut (danentzat).

    Danborrada gaba, herriko "himnua" joteakuan, paper bat partitxu zeuen, eta han jartzen zitxun gautz batzuk (Malenetan ere azaldu zan...) ez ziatenak graziaik eiñ.

    Nere ustez, "Mutriku pobria", benetan gertatuko da ez badeu ize eitxen. Hau da, herrixan, jende geixena, aspaldiko urtietan kanpuan dabil lanian, eta orain, nolabaitxeko aukera eman nahi danian herrixan jendeak lana izan dezan (Mijoa bado, baina ez da nahikua...),  eskeintzen digutenian lurra, naiz eta itsaso gainian izan, ez deu ize jakin nahi.

    Ba, beirau, danborra, arranplia, piszina eta inguru guzti hori, nere ustez, naiz eta oso politxak eta askorek erabiltzen ditxugunak izan (urtean bi edo hiru hilabete....), iruditzen zat, horren ordez ematen badigute beste lur eremu (leku) bat, eta, espero det, zabalagoa , hobeagoa eta euskixa hartzeko ordu geixokin... ¡ongi etorri!!!.

    

    Bestetik, baitxa ere azaldu da "Hobetu Leike"ko  alternatiba. Horren berri jaso gendun apirilan, eta, ezat iruditzen benetako "alternatiba" denik.

    Hor azaltzen diren gauzak, badakixe heurak gehixenak ezinezkoak diala, eta, gainea, aitxatzen deuen datuak lanpostuari buruz etabar, badakixe ere inork ezin doala jakin oraingoz zenbatentat izango liaken... .

    Kontua da, proiektu hori ez bada aurrera eramaten, ez dala lanposturik sortuko, eta gainera, dauden apurrak ere desagertu eingo diala denbora motzian.

    Porlana (zementua), berez, ekolojikoa da eta bea gabe ezin da gauz askorik eiñ. Kontua da, porlan horrekin gauzak eiñ leikezela hobeto edo geizkixo, eta hor jarri biar deu gure alegiñak.... .

   

    Amaitzeko, ondo ikusten det gaztiak kezkatuta azaltzia arazo honekin (beste askoreikin ere nahi nituzke ikusi...), eta, igual, jende horrek eiñ beharko lukena da Udaletxera edo eta dauden Plataforma ezberdinetara jo eta informazioa jaso eta eztabaidatu ditxusten kezkan.

    Besterik gabe, urrengo arte.

Lagun bat(20-09-02)

 

Mutrikurentzako Soluziorik errazena

             

 Azken aldian badabil nahiko iskanbila gure Mutriku honetan, portu berria gora eta behera. Denok dugu gogoko gure herriko kaia, horren harro gauden piztina… baina dirudienez zenbait agintarik eta zoritxarrez herritar askok ez dute gu beste ez maite ezta miresten eta prest daude guztia porlan, zemento eta ez dakit zer gehiagorekin estali, guztia suntsitu eta “duda gabe” gure herria aberastuko duen portu berria eraikitzeko.

    Eta ez diogu arrantza portua ez, egunen baten portu berrian arraina deskargatu beharrian Deba bailarako industri guztien txatarrak gure Mutriku maitean kargatzen dituztela ikusten dugunean, batek baino gehiagok helduko baitio buruari. Baina lasai damutzeko beti baitago denbora.

            Hala ere badago soluzio errezago bat: Zergatik ez dugu portu berriarekin kostalde eder hau izorratu beharrean, petroleo perforazioak egin, adibidez Kalbario magalean edo galdonan? Dagoeneko bat baino gehiago lehertu da barrez burutapen hau erotzat jota, ze, denok dakigu Mutrikun ez degula petroliorik. Baina ba al dago portu berrirako ezinbestekoa den arrainik? Eta armadorerik itsasontziak ekartzeko? Eta garrantzitsuena, ba al dago arrantzale izan nahi duen gazterik? Gaurko gazteok nahiago dugu lanik kaskarrena bada ere zortzi orduak bukatu ondoren etxeko goxotasunera itzuli familiaren ondora, itsasoko bizitza eraman baino.

Damutzeko beti dago denbora baina nahiago dugu damutu baino, hain maitea dugunagatik borrokatu, karenka datozkigun guztien kontra: politiko, herritar naiz dozein direlarik. Gazteok erabaki dezagula gure Mutriku etorkizunean nolakoa izango den.

05/08/02(MGM)

kaixo jente:
Ni mutrikuko gazte bat nai ta nere opinixua da, dakaula kriston herri
politxa kristo zulotik Arno bitarte ta hau eztigula aldauko interes
eskutu arraro batzuk. Zierbenakin ein zeuena hemen ezteu bihar. Ezateue
lana sortuko dala, LANA????????? Nundik???? Zerutik ogi? Ze lan klase?
Zeñentzat?
Nik ez det uste lanik ekarrikeunik, ta ekartzen beu ere lan prekarioak
izango dia.
KONKLUSIOA; Naet otsailak 4 baten (adibide bat ipintziarren) jun
atxukalea ta siri-miri mardula etxen dauala belaño tartian iluntzeko
8:30etan itsasoa begirada bat bota ta nere herrixak dakan enkanto
pertsonal hori admirau.
SUPERPUERTORIK EZ gora burumendi, gora piszinia, gora arriboteko
lazunak, gora geure nortasuna ta bera portu basuran paja mentalak.
Ni Neu (29-07-02)
Santakarrako lagunak:
Lelengo gauzia zuei nahi dizueguna esan da, ZORIONAK zuen web orrixantxio.Gu mutrikuko gazte talde bat gea eta gure iritziz geu izango biharko giñan proiektu hau aurrea eraman edo ez erabaki beharko gendunak, ez 50 urtetik gorako jendia ze geuk ikusi beharko deu makroportu hau urte geixen. Udaletxiak, baxurako portua nahi deu ein, baina baxuran ez oain eta, bost urte barru, beurongo señiak jun biharko dia arrantza ze amengo gazterixak normala dan bezela ez deu nahi itsasoa jutia.
Baina hau dana alde batea utzitxa gure iritzixa hau da:"seguru arrantza portu edo kirol portu bat eingo dala? arrantza portu bi 4Km barruan non ikusi da, gaur dagoen egoera txarra ikuxitxa? eta kirol portua? azken kirol portua eraiki zena Zumaikua izan da eta enbarkadero asko utzik aurkitzen dia.
Ez du nahiko Alvaro Amann jaunak Mutriku portu komertzial bat egitea? amengo zarrai kokua jan baxura portuakin ta gero...
ze ondo pentzatuz Mutrikuko kaia Pasai eta Bilbokoaren erdian aurkitzen da, pasai kotxe eta txatarrentzat, eta Bilbokoa gas, petroleo eta burdinarentzat. Mutrikukoa berriz ondo kokatua egongo litzateke lasiter bukatuko de Eibar-Gazteiz autopista eginez eta gero Sasiolako bide berria, bestela zergatik ainbeste prisa sasiola egiteko, gainera Gazteizetik hasi eta Itziarrerainoko poligonoek salida ederra edukiko lukete itsasos, baita E.H hegoaldeko gari eta ardoak.
Gure iritziz Eusko jaurlaritzak hori nahi du egin, eta danbor eta moaiberri bitartean burdinazko kontenedoreez bete eta hori inork ez du nahi dakun hondartza eta eta piszina hauekin"
Horregatik, portu berri honen aurka gogor egin behar dugu eta gure iritzi bai santakarra bai hobetu leike eta beste edozein batu eta batera aurka egin,
mezu hau zuen orrian aterako dezutelakoan, aldez aurretik mila ezker.
 
 
 
 
                                                                                                              (17/07/02)      Mutrikuko gazteak martxan

 

hemen gure iritzixa:

ajolabakeixak alde batea utziz, hasi gaitxezen danok beingoz
arduratzen, hau ez da brometako gauzia ta!

parte hartu dezagun eta mugi gaitxezen danok gai honen inguruan ta
aburo gañea!!!! gero ezteu balixo near etxeik
!

(26-03-02)--Herriko lagun bat, un amigo/a del Pueblo, a friend

MUTRIKUKO HONDARTZA TA PORTUA NAHIKO HANDIXAK DIRA BERTAKO JENDIARENTZAT, KAMPOKUAK (EIBARTARRAK, ...) JUN DEIZELA DEBARA TA BERTAN TXIXA ITXIA NAHI BADABE ONDO, MUTRIKUKO PISZINIA PAKIAN LAGATA.
HONDARTZAKO HARRIXAK KENDUKO BALIRA HOBE, BESTE DANA PRIMERAN DAGO. PORTUA JARRI NAHI BADABE, NAHIKUA DABE ITXIA DEBAN.
 
AUPA MUTRIKU!
 
GALLAS, HENDAIA (04-03-02)
 

Amman jauna lehengo igandean Diario Vasco ageri zen AHT eta besteetaz
idatziaz. Ingurugiroan kalte haundiak izango zituela onartu arren,
orokorrean gizartearentzat onurak kalteak baino handiagoak direla esten
zuen.

Honelako esanak frogatu egin behar dira nolabait, eta datuekin bada, hobe.
Mutrikuko kasuan berak esandakoak lotsagarriak dira ("se paga una deuda
historica con el pueblo...") Zeinek nahi du kirol portua eta zertarako? Utzi
herria bakean!

Oreretako lagun bat. (16/04/02)

 

 
Hola:
Bueno yo quería deciros que aunque no conozco Mutriku (y me gustaria conocerlo) estoy a favor vuestro porque nadie que no conozca vuestro pueblo tiene derecho a decidir el futuro de un pueblo que probablemente no conocen.
Bueno os quería felicitar por vuestra página web, y espero que consigais lo que queréis que seguro que vosotros podeis.
Un beso

Carol y Bea (08/07/02)