Ongi etorriak!
Ikuskizun berri baten aurrean gaude: IPUIN-MUSIKALAK!
Ipuinak ez dira haurrentzako bakarrik eta, horrela, adin desberdinetara
egokitzen diren saioak daude aukeran. Denak gustura aritzen dira
ikuskizun polit eta dibertigarri hauetan.
Ikuskizun hauetan ikusleei parte hartzea eskaintzen die kontalariak.
Ipuina eta musika tartekatzen dira, soinu giroa sortuz. Horretarako
ahotsa, gorputza eta perkusiozko musika-tresna bitxi eta ikusgarriak
erabiltzen ditugu. Musika-tresnak birziklatutako materialekin
eginik daude.
Ondo pasatzeko, musika apur bat egiteko eta, nola ez, euskara
lantzeko aukera paregabea eskaintzen digute Ipuin Musikalek.
Saioa bukatu ondoren ikusleek musika-tresnak aztertzeko eta galderak
egiteko aukera dute. Era honetako musika-tresnak egiten ikasteko
tailerren bat sortuko al da?
|