entzunentzun midiescuchar

______________________________

XARMEGARRIA ZIRA

Xarmegarria zira eder eta gazte
Ene bihotzak ez du zu baizikan maite.
Bertze zenbait bezala, ote zira libre?
Zurekin ezkontzeaz dudarik ez nuke.
"Xuri gorria zira, arrosa bezala:
Profetak ere dira mintzo hola hola.
Araberan bazinu gorputza horrela,
Iduriko zinuen...zeruko izarra."
"Oi maitea, zatozki, plazer duzunean,
Nehork ikusi gabe, ilun nabarrean;
Lagun bat badukezu jaoiteko bidean:
Hark erraziren zaitu trankil bihotzetan."
"Plazer eginen duzu, ixiltzen bazira,
Haur inorantak hola tronpatzen baitira.
Ezda enetzat ina holako segida...
Bertzalde zure baitan ez naiteke fida!"
"Adias beraz orai, ene arraroa,
Hori dela medio herritik banoa;
Bihotza triste eta kexuan gogoa,
Beti jarraikiren zait zure amodioa."

______________________________

 

ITZULI / VOLVER

 

    Orrialde au kanpoko lotura batetik aurkitu ba dezu, webgunearen orrialde nagusian lotura ontatik sartu zaitezke: Web Landarbaso

 

"texto para fijar los acentos á é í ó ú y ñ.