![]()
______________________________
UME EDER BAT
Ume eder
bat ikusi nuen
Donostiako kalean,
Hitz erditxo bat hari esan gabe
Nola pasatu parean?
Gorputza zuan liraina eta
Onak zebiltzan airean...Ai ai ai
Politagorik ez det ikusi
Nere begien aurrean.
Aingeru zuri, paregabea,
Euskal Herriko alaba,
Usterik gabe zugana beti
Nere bihotza narama:
Ikusi nahian beti hor dabil,
Nere maitea hau lana!... Ai ai ai
Zoraturikan hemen naukazu
Beti pentsatzen zugana...
Galai gazteek galdetzen dute:
Aingeru hori non dago?
Nere maitea nola deitzen dan
Ez du iñortxo jakingo.
Ez berak ere, ez luke nago:
Konfiantza horretan nago: Ai ai ai
Amorio dun bihotz hoberik
Euskal Herrian ez dago.
______________________________
Orrialde au kanpoko lotura batetik aurkitu ba dezu, webgunearen orrialde nagusian lotura ontatik sartu zaitezke: Web Landarbaso
| "texto para fijar los acentos á é í ó ú y ñ. |