______________________________
TRISTE BIZI NAIZ ETA
Triste
bizi naiz eta
ilko banintz obe
badaukat biotzean
ainbat atsekabe
Maite bat maitatzen det
bañan aren jabe
sekula izateko
esperantzik gabe
Biotz baten lekuan
milla banituzke
zuretzako maitia
izango lirake
Baña millan lekuan
bat besterik ez det
ar zazu ba maitia
bat au milla bider
Nere maite polita
nola zera bizi?
zortzi egun abetan
etzaitut ikusi
Uste det zabiltzala
nigandik igesi
ez didazu ematen
atsekabe gutxi
______________________________
Orrialde au kanpoko lotura batetik aurkitu ba dezu, webgunearen orrialde nagusian lotura ontatik sartu zaitezke: Web Landarbaso
| "texto para fijar los acentos á é í ó ú y ñ. |