______________________________
SALAMANKARA
Gazte
gaztetik aita eta amak
fraile ninduten nonbratu
bai eta ere estudiora
Salamancara bidaldu
Salamancara nindoalarik
bidean nuen pentsatu
estudiante tunante baino
hobe nuela eskondu.
Ostatu xume polit batean
gosez gelditu bainintzen
neska xarmant bat ari zitzaidan
mahainean zerbitzatzen
Begia kartsu, ezpaina lore,
enekin aise mintzatzen
aingeru hori ordu berean
ene bihotz barnean zen.
Hitz erdi batez maite nuela
erran nion belarrira
baina, gaixoa, herabetua
ihes joan zen kanpora
Ez ahal nauzu, izar ederra,
kondenatzen infernura!
Ez da sekulan ene gogotik
histuko zure itxura.
Aita Jainkoak egin banindu
zeruetako giltzari
orduantxe bai jakinen nuen
atea nora ireki
lehenengo aitari, gero amari
gero anai-arrebari
t'azken orduan isil-isilik
nire maite politari.
______________________________
Orrialde au kanpoko lotura batetik aurkitu ba dezu, webgunearen orrialde nagusian lotura ontatik sartu zaitezke: Web Landarbaso
| "texto para fijar los acentos á é í ó ú y ñ. |