______________________________

PENA DUT ETA DOLORE

Pena dut eta dolore bai nik ere;
Amodioa zer den ere jakin gabe,
Aitak eta amak xangrinetan eman naute.
Aitak et'amak herritik, oi zergatik
Donibanerat bidali naute Arbonatik
Ez izaiteko zurekilan entradanik.
Ez izan hortaz penarik ez xangrinik!
Amodioa fidelago da urrundanik,
Maitea, ez zaitut kitaturen sekulan nik.
Beltxaran xarmegarria, oi begira;
Ez du balio mila aldiz erraitera
Amodioa zutan dudala finkatua!
Orai hementxe nagozu nahi banauzu;
Enekilako arnodiorik balinbaduzu
Pena xangrinen kontsolatzeko har nezazu.

______________________________

 

ITZULI / VOLVER

 

    Orrialde au kanpoko lotura batetik aurkitu ba dezu, webgunearen orrialde nagusian lotura ontatik sartu zaitezke: Web Landarbaso

 

"texto para fijar los acentos á é í ó ú y ñ.