______________________________
NAFARROA, ARRAGOA
Nafarroa,
arragoa
argiaren pausaleku
haizearen ibil-toki zabal,
hesirik gabea.
Nafarroa, arragoa
sua eta ura,
kondaira urratu baten oihartzun oihukatua.
Amets bat baino gehiago,
ez oparotasun osoa:
nahiaren eta eziñaren burruka toki ekaitzez betea.
Nafarroa, arragoa
mahats eta gari
maitasun eta gorroto
gezur eta egia gurea
Nafarroa, arragoa
lur beroen sabel emankorra
eta goiko mendi hotzen mendetako loa.
Nafarroa, Nafarroa
zuhur eta eroa,
lurrik maitatuena,
hormarik gabe utzitako etxeak:
erreka gardenen negarrez
ibai lodietara ixurtzen ari den
odol bustikorraren iturri bizia.
Nafarroa, arragoa
izen bat eta oinarri
eta oinaze
eta bidean zure billa ibiltzea...
Piñudiek usaintzen dituzten
harri txigorrezko bidetan gora
oi, Nafarroa, Nafarroa betikoa.
______________________________
Orrialde au kanpoko lotura batetik aurkitu ba dezu, webgunearen orrialde nagusian lotura ontatik sartu zaitezke: Web Landarbaso
| "texto para fijar los acentos á é í ó ú y ñ. |