______________________________

MAITASUN ITZAK

Berak maite ninduen,
nik bera ere bai.
Oraindik oroitzen naiz
bere begietan.

Nere zai egoten zan
zugaitz lore artean
eta esaten zizkidan
maitasun itz politak.

Maitasun itzak umil da xamurrak,
besterik ezekin ain gaztea zan;
etzuen munduan gaixtoa ikusten,
oraindik ametsak bizi zituan.

Iru gauz bakarrik zekizkin esaten:
antziñako ipuin xarmagarriak,
maitasun istori, poeten abesti.
Besterik ezekin, ain gaztea zan!

Urteak joan ta gero,
nabaitzen detanean
bakardade aundibat
nere biotzean.

Oraindik oroitzen naiz
nola lore artean
berak esaten zizkidan
maitasun itz politak.

Maitasun itzak umil da xamurrak,
besterik ezekin ain gaztea zan;
etzuen munduan gaixtoa ikusten,
oraindik ametsak bizi zituan.

Iru gauz bakarrik zekizkin esaten:
antziñako ipuin xarmagarriak,
maitasun istori, poeten abesti.
Besterik ezekin, ain gaztea zan!

______________________________

 

ITZULI / VOLVER

 

    Orrialde au kanpoko lotura batetik aurkitu ba dezu, webgunearen orrialde nagusian lotura ontatik sartu zaitezke: Web Landarbaso

 

"texto para fijar los acentos á é í ó ú y ñ.