entzunentzun midiescuchar

______________________________

LIMOSNATXO BAT

Mutil koxkor bat itsu aurreko
Zubela aldamenian
Gizon burusoil bizar zuri bat
Bi makuluren gainean,
Kale ertzian ikusi nuben
Iñora ezin joanian
Ta bera nor zan jakin nayian
Inguratu nintzanian...
Limosnatxo bat eskatu zidan
Jainkuaren izenian.

Zerbait emanaz galdetu niyon
Al zan modu onenian,
Jayotzatikan al zeukan ala
Gaitzak hartuba mendian;
Erantzun zidan: ez semia, ez,
Nik sasoya nubenian,
Ez nuben uste iritxitzerik
Onetara azkenian...
Gaur limosna bat eskatutzen det
Jainkuaren izenian.

Eta segitu zuben esanaz:
Lengo gerrate denian,
Ni aurren xamar ibiltzen nintzen
Beti edo geyenian.
Nekatu gabe aisa igoaz,
Aldapik luzenian,
Etzan burura asko etortzen
Gu ala genbiltzanian...
Gero limosna eskatutzerik
Jainkuaren izenian.

Odola bero eta burua
harrua dagoenian
Edozeñ moduz sartutzen da bat
halako itsumenian:
Atsekabe ta negar samiñak
Badatoz ondorenian,
Nola ere bai batek biziya
Utzitzen ez dubenian
Limosnatxo bat eskatu behar
Jainkuaren izenian.

Iñoiz pentsatzen nere artian
Ni jarritzen naizenian,
Gaur ere asko dirala joango
Lirakenak zuzenian.
Ez luke iñor sinistatuko
Zer pena ematen didan.
Ai! horla nintzan ni ere sano
Ta gazte nengoenian...
Gaur limosna bat eskatutzen det
Jainkuaren izenian.

Ai! txorakeri asko egiten
Da zentzurik ez danian;
Sinista zazu ur hau pasia
Daukanaren esanian:
Hobiago da sasoin dan arte
Savututzia lanian.
Negar egiñaz ibili gabe
Gero denbora joanian...
Limosnatxo bat bildu eziñik
Jainkuaren izenian.

______________________________

 

ITZULI / VOLVER

 

    Orrialde au kanpoko lotura batetik aurkitu ba dezu, webgunearen orrialde nagusian lotura ontatik sartu zaitezke: Web Landarbaso

 

"texto para fijar los acentos á é í ó ú y ñ.