______________________________

KANTORE BERRI

Kantore berri xarmant batzuen hastera noa kantatzen,
Iñorant denik balinbada guziek jakin dezaten:
Guziek badakizue badela izar berri bat Luzaiden,
Eztitatsunez betia da eta guziak ditu xarmatzen,
Gaixoa hasi da tristatzen.


Jaun jainkoaren probidentzia ez dea bada haundia?
Irauzketako plaza hortan holako argi noblia,
Argi horrek merezi luke ederki adoratzea,
Ofrendatzak emakozue Mirra edo Intsensua,
Ahal duenak urrea.


Barber gazte bat jiten omen da Espainiako aldetik,
Artizar horreen kontsolatzerat erremedioz beterik;
Barber gazteak hemen ote du, oi "mirakuiliu handirik?"
Erremediok egin du bainan dues ez omen du hoberik
gaixoa utzi du tristerik.


Kontseluiño bat banikezu, xarmant emaiteko zuri:
Barbera gazte horrengatik ez balinbazira eri,
Nahi ba duzu kontserbatu zure argi eder hori,
Gezurño zonbait errakozute adoratzaile hoieri
Eta ez fida nehori.

______________________________

 

ITZULI / VOLVER

 

    Orrialde au kanpoko lotura batetik aurkitu ba dezu, webgunearen orrialde nagusian lotura ontatik sartu zaitezke: Web Landarbaso

 

"texto para fijar los acentos á é í ó ú y ñ.