______________________________
ITUREN'GO AROTZA
AIturengo
arotza
Erramun Joakin,
haserre omen zaude
zeren dugun jakin;
santurik ez liteke
fidatu zurekin,
San Kristobal urtuta
joareak egin.
Arotzak erran dio
bere andreari:
-"Urtu behar dinagu,
ekarran santu hori"
-"Gizona, nora zoaz?
Bekatu da hori!"
-"Ez zionagu erranen
sekulan inori".
Iturengo garaile
Ramuntxo Joakin,
haserre omen zaude
zeren dugun jakin.
Konfesa zaitez ongi
erretorarekin,
ez dute zer fidatu
santuek zurekin.
Kobrezko santurikan
inon bazarete,
egoten al zarete
hemendik aparte,
baldin arotz horiek
jakiten badute
joareak egiteko
urtuko zaituzte.
______________________________
Orrialde au kanpoko lotura batetik aurkitu ba dezu, webgunearen orrialde nagusian lotura ontatik sartu zaitezke: Web Landarbaso
| "texto para fijar los acentos á é í ó ú y ñ. |