______________________________
IPARRAGIRRE ABILLA DELA
Iparragirre
abilla dela
askori diot aditzen,
eskola ona eta musika,
ori oriekin zerbitzen.
Ni ez nauzu ibiltzen,
kantuz dirua biltzen,
komeriante moduan,
debalde festa preparatzen det
gogua duan orduan (bis)
Eskola ona eta musika
bertsolaria gañera,
gu ere zerbait izango gera
ola ornitzen bagera.
Atoz gure kalera,
baserritar legera,
musika oiek utzita;
Errenterian bizi naiz eta
egian zaidazu bisita (bis)
______________________________
Orrialde au kanpoko lotura batetik aurkitu ba dezu, webgunearen orrialde nagusian lotura ontatik sartu zaitezke: Web Landarbaso
| "texto para fijar los acentos á é í ó ú y ñ. |