![]()
______________________________
IKUSTEN DEZU GOIZEAN
Ikusten
dezu goizean
argia asten danean,
menditxo baten gañean,
etxe txikitxo txuri bat,
lau aitz aundiren erdian,
txakur txuri bat atean,
iturriño bat aldean?
an bizi naiz ni pakean.
Naiz ez den gaztelua,
maite det nik sorlekua,
aiten aitek autatua.
Etxetik kanpo zait iduritzen
nonbait naizela galdua.
Nola an bainaiz sortua,
an utziko det mundua,
galtzen ez badet zentzua.
Ez da lurrean gizonik,
printzerik ez erregerik,
ni baño obeki denik.
Ba-det andrea, ba-det semea,
ba-det alaba ere nik.
Osasun ona batetik,
ondasun naiko bestetik...
Zer geyago bear det nik?
Goizean asiz lanean,
arratsa eldu denean,
nagusi naiz mayean.
Kristau bat ona det artu
nik emaztea artzean.
Ez du me-egunean
sartuko, uste gabean,
txingar ezurrik eltzean.
Etxean ditut nereak,
akuillu, aitzur, goldeak,
uztarri eta edeak.
Igazko ale ditut oraindik,
txoko guztiak beteak.
Nola igaro urteak
ematen badu besteak,
ez gaitu illen goseak.
Landako iru beyak,
esnez aunditu errapeak,
aratxe ta ergiak.
Bi idi aundi kopeta-txuri,
bizkar-beltz, adar-aundiak,
zikiro, bildots guriak,
auntzak eta ardiak...
Nereak dira guztiak!
Ez degu bear lurrean,
errez bizirik etxean,
utzi laguna gabean...
Jende bearrek ez dute jotzen
gure etxeko atean,
nun ez duten mayean,
otoruntz ordua danean,
lekua gure aldean.
Pello nere semea,
naiz oraiño gaztea,
da mutiko bat ernea.
Goizean goizik bazken erdira,
ba-darama artaldea.
Baitu bere egitea,
segituz nere bidea,
ez du galduko etxea.
Nere alaba Kattalin
bere amaika urtekin,
ongi doa amarekin.
Begiak ditu, amak bezela,
zeru-zola bezain urdin.
Oraingo itxurarekin
uste det, denborarekin,
andre on bat dion egin.
Nere emazte Maria
ez da andre bat aundia,
baña bai emazte garbia.
Muxu batentzat etxean ba-det
nik nai detan guztia.
Galdegiten det grazia,
detan bezela asia,
bukatzeko bizia.
______________________________
Orrialde au kanpoko lotura batetik aurkitu ba dezu, webgunearen orrialde nagusian lotura ontatik sartu zaitezke: Web Landarbaso
| "texto para fijar los acentos á é í ó ú y ñ. |