______________________________

IDUZKI DENEAN

Iduzki denean, zoin den eder itzala!
Maitia, mintzo zira, plazer duzun bezala:
Egiten duzula
Mila disimula,
Iñorant zirela;
Erraiten duzula
Bertzetaik naizela,
Faltsuki mintzo zira.


Zazpi urtez beti jarraiki zait ondotik,
Erraiten zautala, ez dut bertze maiterik;
Hitzez fidaturik
Nago tronpaturik,
Gaixoa trixtenik;
Ez dut eiten lorik,
Ez jan edan onik,
Maitia, zuregatik.


Oi! ene maitia, nik ere zure gatik,
Pasatzen dizut nik, zonbeit sabeleko min;
Ezkonduz zurekin,
Samur ait'amekin
Behar nindeite jin;
Ez dakit zer egin,
Ez eta nolajin,
Nik neure etxekoekin.


Oi! ene maitia, nun duz'izpirituia,
Fediaren jabe aita deraukazuia?
Atxikazu fedia,
Maitia bertutia,
Libra kontzientzia;
Munduko bizia
Labur da, maitia,
Ez zaitela kanbia!

______________________________

 

ITZULI / VOLVER

 

    Orrialde au kanpoko lotura batetik aurkitu ba dezu, webgunearen orrialde nagusian lotura ontatik sartu zaitezke: Web Landarbaso

 

"texto para fijar los acentos á é í ó ú y ñ.