______________________________
HARA NON DIRA
Hara, nun
dira mendi maiteak,
hara, nun dira zelaiak.
Baserri eder zuri-zuriak,
iturri eta ibaiak.
Hendaia'n nago zoraturikan
zabal-zabalik begiak.
Hara, Euskal Herria, lur hoberikan
ez da Europa guztian.
Oi, Euskal Herri, eder maitea,
hara, hemen zure semea.
Bere lurrari muin ematera
beste gabe etorria.
Zuregatikan emango nuke
pozik bai nere bizia,
beti zuretzat, hil arteraño,
gorputz ta arima guztia.
Gero, pozik bai Donostia'ra,
Okendo haren lurrera.
Zeru polit hau utzi beharra,
nere anaiak, hau pena.
Irutxuloeta maitagarria,
nere tokia zu zera,
Venezia'ren grazia guztiak
gaur Donostia'n badira.
Agur, bai, agur Donostia'ko
nere anaia maiteak,
Bilbo'tikan izango dira
aita zaharraren berriak.
Eta gañera hitz neurtuetan,
garbi esanaz egiak.
Ego Amerika'n zer gertatzen dan
jakin dezaten guztiak.
______________________________
Orrialde au kanpoko lotura batetik aurkitu ba dezu, webgunearen orrialde nagusian lotura ontatik sartu zaitezke: Web Landarbaso
| "texto para fijar los acentos á é í ó ú y ñ. |