______________________________
DONOSTIA'KO ZIUDADIA
Donostia'ko
ziudadia
Irutxulo'ko uriya,
etxian zuen perlik onena
Jainkua'ri ixuriya. (Bis)
Zartzen diranen alaitzallia
gazte guztiyen nobiya.
Zeruba zer den ez dakit baña
zu zera nere gloriya. (Bis)
Urruti zaude eta zalla da
ni zugana irixtia.
Orrenbeste nai dizut batentzat
zer bizimodu tristia! (Bis)
Alaipide bat bakarra daukat
ametsetan sinistia:
zu ikusteko noiznai asko det
nere begiyak ixtia. (Bis)
______________________________
Orrialde au kanpoko lotura batetik aurkitu ba dezu, webgunearen orrialde nagusian lotura ontatik sartu zaitezke: Web Landarbaso
| "texto para fijar los acentos á é í ó ú y ñ. |