______________________________
DAMA GAZTE XARMANT BAT
Dama gazte
xarmant bat jiten zaut bixtara
Iduritzen baitzeraut zeruko izarra
Ama batek hazteko, hori zerbait bada;
Gure salbatzaileak kontserba dezala!
La, la, la, la, la, la, kontserba dezala
Gau on, gizon gastea, konpainiarekin!
Gostu du egotiak ixytant bat zurekin;
Badakizu mintzatzen errespetuarekin,
Jainkoak har zitzala hil ondoan berekin!
La, la, la, la, la, la, hil ondoan berekin.
Ene maite polita non ote den bizi,
Bazinakikeia zuk haren zerbait berri?
Aspaldi ikustera joan nahia beti...
Errozu ene partez, milaka goraintzi
La, la, la, la, la, la, milaka goraintzi.
Ez zinukeia hobe zuhaurrek joaitea,
Nitaz igorre gabe komisionea?
Samurturen ote den ez zaitela fida;
Zato enekin, eta, biak joanen gira.
La, la, la, la, la, la, biak joanen gira
Jin ere banindaite zurekin gogotik,
Ez banu bihotzean dues errangurarik;
Kanbiatua dela norbaitek erranik,
Hortako ez naiz joaiten, deus ez dut bertzerik.
La, la, la, la, la, la,, deus ez dut bertzerik
Zato enekin eta errozu berari
Leheneko hitzetan dagoenez beti?
Disimulatzen badu, utzazu laburki,
Ni hemen izanan naiz zure zerbitzari.
La, la, la, la, la, la, zure zerbitzari
______________________________
Orrialde au kanpoko lotura batetik aurkitu ba dezu, webgunearen orrialde nagusian lotura ontatik sartu zaitezke: Web Landarbaso
| "texto para fijar los acentos á é í ó ú y ñ. |