______________________________
BALIAREN BERTSOAK
Mila
bederatzieun da
lehenengo urtean
Maiatzaren hamalau
garren egunian
Orioko herriko
barraren aurrian,
Balia agertu zan
beatzik aldian.
Handia ba zan ere
azkar ibilian
Bueltaka han zebilen
jun da etorrian
Ondarra arrotuaz
murgil igarian.
Zorriak zeuzkan eta
haiek bota nahian.
Ikusi zutenian
ala zebilela
beriala jun ziran
treñeruen bila.
Arpoi ta dinamitak
eta soka bila.
Aguro ekartzeko
etzan jende ila.
Bost treñero juan ziran
patroi banarekin.
Mutil bizkor bikain
guztiz onarekin.
Manuel Olaizola
eta Loidirekin.
Uranga, Atxaga ta
Manterolarekin.
Baliak egindako
saltoii ta marruak
ziran izugarri ta
ikaratzekuak.
Atzera egin gabe
ango arriskuak
arpoiakin il zuten
an ziran angoak.
Bost txalupa jiran da
erdian balia
gizonak egin zuten
bai naiko pelia
Ikusi zutenian
il edo itoa
legorretikan ba zan
biba ta txaloa.
Amabi metro luze
gerria amar lodi
Buztan pala lau zabal
albuetan pala bi.
Ezpainetan bizarrak
beste ilera bi
orraziak bezala
ain zeuzkan ederki.
Gorputzez zan mila ta
berreun arrua.
Beste berreun mingain
ta tripa barruak.
Gutxi janez etzegon
batere galdua.
Tiñako sei pesetan
izan zan saldua.
Gertatua jarri det
egiaren alde.
Au horrela ez bada
jendiari galde.
Bihotzez posturikan
atsegintsu gaude.
Gora oriotarrak
esan bildur gabe.
______________________________
Orrialde au kanpoko lotura batetik aurkitu ba dezu, webgunearen orrialde nagusian lotura ontatik sartu zaitezke: Web Landarbaso
| "texto para fijar los acentos á é í ó ú y ñ. |