entzunentzun midiescuchar

______________________________

ARDOA EDANDA

Ardoa edanda mozkortzen naiz
pipa erreta zoratzen naiz
kortejatzean lotsatzen naiz
nola demontre biziko naiz?
Tralerale raleralera
tralerale raleraleralera.

Amar botilla txankraturik
azken basoa klikaturik
azken txirrixta iretsirik
moltsa deraukat turrindurik.
Tralerale...

Urrundu zaizkit aixkideak
eta urbildu ostalerak
etxean aldiz emazteak
prest-presta ditu erasiak.
Tralerale...

Bazter guztiak inguruka
bideak ere iñarroska
munduak zer du? au da inka?
goazen etxera andarkoka.
Tralerale...

Mutiko gazte ta leiala
konseju onak ar zaitzula
otoi, bizian ez zaitela
sekulan mozkor ni bezela.
Tralerale...

______________________________

 

ITZULI / VOLVER

 

    Orrialde au kanpoko lotura batetik aurkitu ba dezu, webgunearen orrialde nagusian lotura ontatik sartu zaitezke: Web Landarbaso

 

"texto para fijar los acentos á é í ó ú y ñ.