LIZARDI-REN LIRIKA BIDEAK

Luis Mari Mujikak idatzia

SARRERA

I ZATIA: LIZARDI-REN BIZI-ZERTZELADAK.. INGURUGIROA

II ZATIA: LIZARDI-REN POESIAN ERAGINAK ETA BARNE-PROZEDURAK

III ZATIA: BERE POESIAREN APORTAZIOAK ETA TEMATIKA

************************

SARRERA

Lizardi da, dudarik gabe, gerra aurreko euskal lirikorik handi ela landuena, epe horretan XX mende arteko (eta 1936 arteko) euskal poesia guztia kontutan edukirik.

Teknika konsziente eta berrien bitartez, batez ere, elisio teknikaren bitartez Lizardi-k balio berri eta preziatuak ekarri dizkio gure lirikari. Berak hauta zuen «kreazionismo» bideak gure poeta halako «rara avis» bat bilakatu zuen, hainbeste inprobisaketa merke dagoen herri honetan.

Lizardi, beraz, inprobisaketa ororen aurkakoa izan zen; gure errazkeria «tradizionalaren» etsaia gertatu zen.

Bai, badakigu inprobisaketak baduela bere alde positiboa lanari ematen dion freskutasun eta berehalakotasunagatik; bainan, berehalakotasun hori ere gerta daiteke (hainbeste bertsolari eta poeta kaxkarretan -«Iore-jokoetako» poesia banalean, adibidez- kausitu denez) kreazio-ezaren, monotoniaren, kalitate-ezaren iturri. Euskal Herriak gaur poeta kreatzaile eta «zailak» bertsolariak baino beharrezkoagoak ditu (nobelistak, noski, ahaztu gabe), gure literaturaren aurpegia “jantziagoa eta altuagoa” gerta dadin. Euskarak «molde errazetan» muin landu, fin, kreaziodunak behar ditu burua altxa dezan.

Eta gaur poesian bertan «errazkeriaren» bidea nabarmena da hainbeste poetatan. J.M. Lekuona bat , Gandiaga bat, Gaztelu bat, Lete bat, A. Irigoien bat, eta beste urri batzuk... kenduta, gutik daramate aurrera «poesia neurtu» baten bide landua; errazagoa baita, dudarik gabe, poesia «librea», eta berak maiz esan nahi duen errazkeria, ihesketa eta abandonismo merkea. Poesia «librea» bikaina, izan daiteke, bainan «neurtua» izateak (eta euskarak ematen dizkigun erraztasunaz) formaren aldetik kontsiderazio berezia merezi du.

Tamalez, gaur, poesia ongi egitaratu batetik ihes egiteak, batzutan, txabakaneria, experimentalismo antzua, ez-kreazioa adierazi nahi du; hitz batean, inprobisaketa nahiago dugu estetika landu eta ez-ohizko bat baino...

Bertsolariak, noski, bertso «neurtua» egiten du, bainan bertsolaritzak, «mementoko emanaldia» delarik, gehienetan, arrisku garbia dauka, alegia, monotonia, kreazio-eza eta mamidura estetiko gabezia; beraz, bat-batean inprobisatzen duen tipo bati ez daiteke ezer bitxirik eska. Bertsoa, funtsean, mementoan entzun eta dastatzekoa da, gerora irakurriaz (oso kasu eta bertsolari berezietan ezik) aski aspergarri eta kalitate-ezazkoa gertatzen baita.

Beraz, hor dago hainbat erdal kritikoen artean aurreiritzia euskara «bertsolarien» eta «aho hizkerazko» hizkuntza ez-kuItua dela. Eta neurri batean..., hori egia da. Bertsolaritzan (azken boladako bertsolari landu, edo-eta erdipoeten joera «konszientea» ez bada, adibidez, Amuriza, Lopategi, Enbeita gisako oso eskolatuen emanetan ezik) errepika, monotonia eta kreazio estetiko-ezaren arriskua nabaria da. Honek ez du esan nahi bertsolaritzarik behar ez denik, baizik-eta bide berri eta landuagoak egosten saiatu behar dela, eta gainera euskarak bere euforia ez dezakeela eraiki «inprobisaziozko literaturan» baizik eta «landua eta konszientea» den halako produzio altu eta estetikoagoan; hitz batean, euskara «hizkuntza literario altu» gerta dadin bertsolari baino poeta landu (eta nobelista urbano, noski) gehiago behar dugu.

Bertsolaritza, askotan korronte ohizkoetatik dabil, eta olerkaritzari edo poesigintzari sozialki herri honetan (kriptoproduzio bezala) etzaio behar bezala laguntzen, ez-eta prentsa ematen. Hori ere gure prentsa eta kritika literarioaren gabeziaren fruitu da.

Lizardik, beraz, euskarari ehun bertsolariek baino on gehiago eman dio, eta bestainbeste Lauaxeta, Orixe ala Mirande batek, nahiz-eta bertsolaria (berritua!) beharrezkoa izan euskararen bizitzarako fenomeno sozial eta herrikoi gisa. Bata eskatzeak ez du ukatzen bestea, hau da, poeta «kultu» gehiago opa izateak ez du suntsitzen bertsolaritza, bainan bai jarri bere mugarriak eta neurriak gure kritika literarioan.

Lizardik hartu zuen bidea estetika landu eta zail baten bidea izan zen, eta kreazionismo-bide horrek ukaezinezko mesedea ekarri dio gure hizkunizari «literatura alturazkoa» ere gertatzeko; eta, bestalde, Lizardik garbiro erakutsi digu estetikan «gutiengoen / minorien» bideari etzaiola konplexurik eduki behar, «minorietatik» etortzen baitira bide «berriak» artean eta estetikan orokorki. Lizardi konsziente zen bere poesia «zaila eta minorientzat» zela (hots minoria oso landu eta kultuentzat), bainan hori sagardotegi ela plaza-girotako bertsolari hainbesteen «inprobisazio» erraza baino beharrezkoagoa zen.

Lizardik, bere garaian oraindik nahiko gailen zen lore-joko gisako erromantizismo berant eta banalaren aurrean, aire berriak ekarri zituen gure baratzera. Lizardi etzen konformatu «betiko bidea» erabiltzeaz (nahiz-eta maiz bere bide «kreazionista» guk nahi genukeen baino hertsi eta kontzeptistagoa izan).

Bai, Lizardiren poesiak halako «hautamen edo opzio estetiko» bat isladatzen du, alegia, euskal lirikari eta hizkuntzari «arnas berriak» erasteko lehia; gure poetak konszienteki ihes egin nahi du hainbeste poesia «bertsolarizantetik», errazbideak ederbide «kultuak» bilakatuaz. Lizardi-rengan akatsak ere egongo dira (kontzeptismoa, forma hertsiegiak eta garbizalekeria, euskararen halako bortxaketa joerak, etab.), bainan denen gain estimagarria da ohizko formatik ihes, ihes, ihes egin nahia. Lizardiren estetikan euskarak itxura kultu, goren eta gazte bat irabazten du; eta kualitate guzti horiek oraindik gorenagoak izanen lirateke Lizardi ez bazen (beste euskaldun asko bezala) aislatua egon mementoko korronte estetiko gorenetatik, eta formaren aldetik euskara «erreal eta herrokoiago» bat erabili bazuen).

Gaur bertan Lizardiren poesia, adibidez, «poesia sozialaren» joera «sasi-soil eta panfletistarekin» konparatzen badugu haren gorengotasuna nabarmen da. «Poesia sozialak» euskara hiritartzea ez-ezik, gauzak «hizkera planoan eta zuzenean» esatea ekarri zuen; hortan G. A resti-ren aportazioa ukaezina da; bainan estetika aldetik, gure ustetan, G. A resti bat ez daiteke, inolaz ere, Lizardi baten parean ezarri aportazio literarioen aldetik, Arestik bere bigarren aroan («Maldan-behera» kenduta), tamalez, zapuztu eta mespretxatu egin baitzuen kalitate estetikoa eta hori mementoko giroak bultzarazi zion olde merke ela sasipopularistagatik. «Poesi-sozialaren» kalitate-eza eta estetika-ezaren aitormena aski garbi gelditu da gaztelaniar poesian, kritiko hainbat halako produzioari «poesia» deitzea ukatzen zaiolarik; «poesia soziala» poesia baino gehiago prosaismo politiko eta «protesta sozial» hutsa da. Bai Carlos Bousoño, bai J.L. Cano, bai Lázaro Carreter (1), etab. poesia «sozial» horri estetika deitzea ukatzen dira...

Esandakoa Lizardiren kreazionismo landu eta aberatsa ikusiaz-gero (gure alorrean) egiagoa gertatzen da. Lizardik (hizkuntzari sarritan egin bide zion «tortura» zaila-eta guzti) birtuosismoaren hildotik euskal poesia XIX mendetik pairatzen zuen aire «bertsolarizante-merkea» gaindu zuen, eta lehia horretan 30 gn. urtealdiko belaunaldia ahaztu gabe, hots, Orixe, Lauaxeta, Loramendi.

Ziur gaude (gaur ere poetak garenoi gertatzen zaigun bezala) hautamen hori egiteak salaketa, samindura eta kritika asko suposatu zuela gure olerkariarentzat. Bere kexua garbi dago harako hartan: «Gure bideak euskera txukuntzekoak ez omen dira, naspillatzekoak baizik. Negargarrizko etsia benetan...» (2)

Euskarak pairatzen zuen egoera behe, «larreko» eta iluntsutik hizkuntza «noranaikoa» bihurtu nahi du:

Baña nik, izkuntza larrekoa,
nai aunat ere noranaikoa:
yakite-egoek igoa;
soña zaar, berri gogoa;
azal orizta, muin betirakoa (3)

Batez ere «noranaikoa» hori zen gure poetaren kezka nagusia. Neurri handi batean baserri-modulutan eta inertzia estetikoan zetzan hizkuntza hautamen estetiko altugoetara jaso zuen, nahiz-eta ez ibili bide «abangoardistetatik», edo-eta Lauaxeta bezain bide «berrietatik». Lizardik hartu zuen bide «kultista» eta «kreatzaileak» esan dugunez, izan zituen bai bere akatsak, adibidez, hizkuntza «zuzen» baten espontaneismo-eza, noiz-edo-noiz bere hizkerak isladatzen duen bortxaketa, eta garaiko garbizalekeria... Horrek denak (bere elisiozko-joerarekin batera) poesia «zail eta ulergaitza» sortu zuen (eta honetan datza guretzat G. Aresti-ren meriturik handienetakoa, ez estetikan (guretzat aski urria duelako); hark sortu zuen hizkuntza zuzen-planoa, hots, ulerbera gertatzen zen, gerraurreko garbizalekeria gainduaz). 30-gn urteko belaunaldi guztia «garbizalekeriaren» zantzu sakonaz zipriztindu eta kutsatua dago; batzuk gehiago, beste batzuk urriago; Lauaxeta, noski, gehien, Lizardi gero, Orixe, berriz, gutien. Akats horrek bere ondorioa du sentimendua eta olde estetiko primitiboak kezka lexikalpuristekin nahasten direnean... Bide horretatik intuizioaren olde freskuak lexikalkerietan itoa gelditzeko arriskua dauka. Eta Lizardirengan akats hori (bere lehen eta bigarren etapa osoan) nabarmena da, halako «neke lexikal» batez bere gihartasun estetikoa «zaila eta ulergaitza» bilakatzen duelarik.

Ala ere, orokorki hartuta, guk nahiago dugu Lizardiren kreazio-bidea eta lehia estetikoa, eta ez hainbeste poeta «sozial» eta «marginalisten» sarritako bide erraza eta banala baino... Kontutan izan Lizardiren estetikan zailtasuna bere «muin gihartsuak» ere ekartzen duela, lirika hori sakona delako, eta sakona den oro, behin ulertuaz gero, atsegin bihurtzen da, azalekoa eta banala ez-bezala. Lizardik forma aldetik, bestalde, ahapaldi berriak, neurkera ez-ohituak erabiltzen saiatuko da bertsolaritzako ohizko «zortziko handia eta txikiaren» bide mugatuak zabalduaz. Honetan G. Arestik «Maldan-behera» batean darabilen estrofismoa aski monotonoa gertatzen da Lizardiren forma desberdin eta mugituekin konparaturik. Arestik hor bertsolarismoaren teknika eta bidea hartzen du formaren aldetik, eta, gure ustez, herrikoitasun horretan forma ohituen aspergarritasunera eroriaz (neurri batean behintzat...)

Beste balioen artean ere, Lizardiren eder-tematika nahiko sugerigarria da, giza-arazoetan ongi errotua, adibidez, maitasunaren ala heriotzaren tratamenduan. Lizardik bi giza-dimentsio horiei sakontasun bat damaie; bere beharrezkotasuna giza-kezkaren amildegian murgiltzen da.

Bainan Lizardiren beste aportazio nagusienetakoa (eta guretzat estimagarrienetakoa) paisajeari ematen dion garrantzi estetikoarena da. Lizardik euskal paisajea intentsiboki (bortizki) begiztatzen du, paisajearen alde guztiak astiro ausnartzen eta kontenplatzen ditu, eta kontenplapen luze horren ondoren bere sentimendua isladatzen du. Honetan ere diferentzia bat: lehendiko poesia (eta bertsolaritza gehienetan) paisaieak duen bisemia-baliotatik nahiko urrun ibili da; Lizardi, berriz, ez. Gaztelanian hor zegoen 98-ko belaunaldiaren joera «paisajezalea», biziki Gaztelako eremuen bakardadean eta lirismo mistikoan zentratua (adibidez, Azorin, Unamuno, Machado kasutan). Euskal paisajeak Lizardi «txunditu», «harritu» du halako kontenplapen sakonaz.

Bukatzeko, gure ustez, gaurko poeta eta estetikazaleoi gertatzen zaigun bezala, Lizardik asko sufrituko zuen bere garaiko kultura estetiko-eza eta gizartearen utilitarismoagatik. Bai, Lizardi bere garaikideen artean guk gaur uste dugun baino bakarrago, arraroago eta bakanago sentituko zen; Orixe, Aitzol eta gisako batzuk kenduta, bere belaunaldikoek etziren ohartu gizon haren eder-iturriaz. Hori da, ia beti, artistek eta poetek ordaindu behar izaten duten nekea, eta bereziki Euskal Herria gisako herri utilitarista eta pragmatiko batean. Hori dela-eta, gure herria maiz kultura-eza eta txabakanismoan erortzen da; benetako estetika euskaldun askoentzat «denbora galtze» hutsa da; hemen gehiago kontatzen du «gastronomiak», euskal «homo faber» delakoaren positibismoak eta indar somatikoa aupatzen duten «idi-apostu» eta «harrijasotzeak»... Horregatik gara herri hain kamutsa gauza «altuetarako».

Lizardik utzitako eredua, bada, txit estimagarria zaigu. Lizardi giro «antiestetiko» baten baranoan zintzo eutsi zen ederbidearekiko, eta euskarari arnas berria txertatzen saiatu zen.

Gaur bertan errazkeria «estetikoa» gaintzeko Lizardiren eder-mundua ausnartzea eta gozatzea oso positiboa gertatzen da.


(1) «Poesia sozialaz» dio: «Y ello conduce al empleo de un lenguaje claro, voluntariamente prosaico muchas veces... Muchos caen asi en una poesia «prosaica», vana, de escaso interés». (Literatura española. Ed. Anaya, 429 or.).

(2) Itz-lauz. Ed. Edifi, San Sebastián, 1972. 100 or.

(3) «Euzko bidaztiarena». BIOTZ-BEGIETAN. ltxaropena argit. 1970, 166 or. Gure zitak beti edizio honetakoak izanen dira liburu honi dagokionez.

Hasiera

I ZATIA

LIZARDIREN BIZI-ZERTZELADAK. INGURUGIROA.

Lehendabizi, gure olerkariaren lirika bideetan eta bere expresabidearen teknika eta itzulinguruetan sartu aurretik, bere bizitza, etxeko giroa, familiako egoera sozialaren azterketa eta lagunarteko zehaztapen batzuen apunte labur batzuk emanen ditugu.

Izan ere, pertsonaia baten ibilbidea aztertzeko funtsezkoa gertatzen da ahalik-eta datu ugari eta aberatsenak ematea haren bizi-giroaz, gizarteaz eta inguruaz.

Beraz, hemen Lizardi-ren familiaz jardungo gara, bere pentsaera politikoaz (aitarena bereziki), status ekonomikoaz, etab.

Zertzelada horiek emateko, zoritxarrez, ez dago iturri handirik; sorbide hurbilekoenak Aitzol-en aitorpenak dira (Yakintza aldizkarian -2,3 zenb., 164 ond.), bere hitzaurrea «Itz-lauz»-eri, han-hemendiko beste zenbait datu, Orixe-ren testigantzak, eta Lizardi beraren aipaturiko «Itz-lauz» prosa-liburua.

Guk, bestalde, beste iturri interesgarri batzuk aprobetxatu ditugu, eta iturri horiek balio handikoak dira poetaren oso hurbilekoak direlako, hau da, alde batetik, Lizardiren anaia den Inazio Agirre-ren aitormena, eta, bestetik, Xabier Agirre, poetaren seme zaharrenaren testigutza. Bi azken hauen aitormenak guk pertsonalki eginiko solasaldietatik atera ditugu (1).

1. Bere bizitza.

Lizardiren bataio edo ponte-izena Jose Maria zen. Zarautzen 1896-ko apirilaren 18-an jaioa.

Aristimuño-k dasaigu: «En la encantadora villa costeña y en Tolosa, en donde se instaló su familia en 1906, cursó sus estudios de segunda enseñanza». (2).

Hemen nabarmentzekoa da Lizardi poeta, jaiotzez, itsasertzekoa dela. Hortik bere poesigintzak isladatzen duen itsas joera; itsasoak, beraz, irudimen eta metafora indar berezia itsasten dio. Hona adibide batzuk:

Yainko-muño-gañetara baño leen,
(ederra baita bizia!),
urrezko itsaso bebilt urduria... (3).

«Ondar gorri» poema beraren atarian honako ikuspegi inpresionista hau damaigu:

Uda -suzko itsaso- baitut ibilli
gerizpe atsegin bat nuela untzi,
ondoaz legorra yo dit emeki.
ondarreta bat du, soil eta gorri (4).

Bai, «Ondar gorri» ia osoa itsasoaren erreferentziaz betea dago, eta poema hau Lizardiren hobenetakoa da... Poesia honen ataria guztiz inpresionista da. Bertako kromatismoa, ordea, poetak Zarautz-en kontenplaturiko itsasotik aterea du, han ohartu zen urdin hotz eta berde ilun koloretaz. Itsas-pintura den beste zati gorenetakoa bat ondorengo hau litzateke:

(Itsasoak bai-baitu, urrun-ertzean,
urre gorizko bide-geoenean,
legor bat -odol-uts iñularrean-
Eguzki nondik sar atsedenean (5)

Hemen «urre gorizko», «legor bat» eta «odol-uts iñularrean» bere irudimen piktorikoaren proba dira. Arrats-beherari «odol-uts» deitzeak poeta nagusi baten joera inpresionista nabarian ezartzen du. Hori poetak Zarautz-en, behin eta berriz, haurtzaroan (eta geroago ere, noski) begiztatutakoaren ondorio da; han ikasi zuen natura begi ederberaz kontenplatzen.

Lizardi, bestalde, Izakin toponimikoaz mintzatzen zaigu, (Orixe-ren ustean (6), seguraski, poetak asmaturikoa, hots, lzkain = ltsas-Gain-etik), itsasoaren giro estetikoan ezarriaz:

Begira: Izakin-eruntz, txingar borobilla
noiz egingo dagon uretan murgilla,
ta noiz txirtxir-otsez itsaso gorria
biurtuko lurrunezko odei zuria... (7).

Bestalde:

Baiña, itxaso ba-da
zearo bare (8).
Ia, aren argiz gaua galazi-ustean,
mugil yo du buruz sarkalde-leizean (9).

Itxaso bare, zelai urdiña,
muga-biribil, belar berdiña (10)
Itxaso urdiña zear (11).

Itsasoaren tematikarekin loturik ere «Maitea» izeneko poema; ez dira falta ontzi, aingura, lehor, hondara, amarratz, olagarro eta beste erreferentziak. Dena Zarautz-ko eszenarioan mamaitua dago.

Lizardi-k paisajearen aurrean hainbeste aldiz isladatzen duen kromatismoa itsasokoa da: «urre urtuzko yasak» (152), «txuriaz naasi» (144), “litsean urre» (Maitea, 51), «odol-gabe zuri» (194), «azala erdoitua» (158), etab.

Goran esan dugunez, Lizardi-ren familia, ordea, 1906-ean Tolosa-ra aldatu zen, itxuraz, aitak han zituen beharkizun ekonomikoen eraginez. Tolosa, ordurako, hiri kozkorra zen, eta papergintzaren industri arloan halako itzaldura hartzen hasia zen. Orduezkeroz gure poeta Beterri-n kokatuko da heriotza arte (1933-eko martxoaren 12 arte). Tolosan egingo du batxilergoa; bertatik ere Legeetako karrera (libre eran), ikasketak 1917-an bukatzen dituelarik (12).

Bainan, lehenago kontutan izan Zarautz-en «Asaba zaarren baratza-n» eta, bereziki, «Biotzean min dut» poemetan azaltzen den amona (Klementina Belauntzaran) ezagutzen duela. Lizardi-k umetan han biltzen ditu marrubiak amonarekin. «Amona ura Bizkai aldekoa zan eta asko maite genuan; altua zan, eta euskerazko joera, nolabait, berak eman zion anaiari ... » (13).

Lizardi-ren familitarrak Zarautz-en etziran arrantzaleak, ezta ere baserritarrak. Bere familia, gero ikusiko dugunez, ekonomikoki eroso bizi zen, euskal burgesiakoa zelarik, nolabait. Agirre-tarrek Zarautz-en «Egaña etxea» berea zuten, eta baita sonatua den «Dorre luzea». Dorre horretako baratzean, prezeski, biltzen zituen Lizardi-haurrak amonarekin marrubiak.

Bere aita, beraz, etzen inolaz baserritarra; eskoladuna baino. «Zientzia fisika-matematikoen» karrera egina zeukan, eta «Zaragoza-ra eta Madrilera asko joaten zan» esaten digu Inazio anaiak.

Euskarari dagokionez, Lizardi-ren familia barruan etzen ematen, espero zitekeen, euskal girorik. Euskal burgesiazko familia gisa «etxean euskeraz etzan itz egiten normalean» (Inazio anaiak), eta etzegoen gure hizkuntzaren estima nabarmenik.

Aitak Tolosa-n «Talleres de encuadernación F. Aguirre y Compañia» jartzen du. Beharkizun ekonomiko berriak direla-eta, familia Zarautz-etik Tolosara aldatzen da adierazitako urtean.

Semeak aitak bultzaturiko enpresa-bidea jarraituko du gerora, Aitzol-en ongi dasaigunaz: «Desde hace años venia desempeñando el importante cargo de gerente de la fábrica de Telas Metálicas «Perot» (14). Poetaren alde sozialera begiratuta, Lizardi-k hubilekoentzat halako gizon prestu eta praktiko baten jarrera zuen; etzuen beraz Orixe batek inoiz isladatu ohi zuen gizon «arraro» baten antzarik (15).

Tolosan ere ezkonduko da bertako Frantziska Eizagirre andereñoarekin. Lizardi-ri amak oztopoak jarri zizkion andereño harekin ezkontzeko, gutxitzat jotzen zuelako... A. Labaien-ek «Egan»-en (16) argitaratutako poetaren antzerkian («Ezkondu ezin ziteken mutilla») familiako jarrera burgesa berezia isladatzen da. Oztopo guztien gaindik, ordea, tolosar neskatxarekin ezkonduko da 1923-an.
******************
(1) Solasaldi horiek ihaz eginak ditugu. X. Agirre-ri (hau da, semeari) 1982-ko martxoaren 2-an, eta Inazio Agirre-ri 1982-ko martxoaren 5-ean. Bai batak eta bai besteak aitormenak argitaratzeko baimena eman digute.
(2) Aitzol. «El poeta José Maria Agirre». Yakintza, loreilla-garagarrilla (1933) 164 or.
(3) «Ondar gorri», op. e. 162 or.
(4) «Ondar gorri», op. c. 156 or
(5) «Ondar gorri», op. c. 156 or.
(6) “Izkain, mendiren bat ote da? "Itsas gain" dirudi ostera. Izpegi, Izpuru, ta olako itzen antzera berak asmatua edo». «Lizardi-ren azken olerkiak», Yakintza (1933). 415 or.
(7) «Arrats gorri», op. c. 202 or.
(8) «Maitea» Umezurtz olerkiak liburuan (Ed. Itxaropena 1934), 32 or. «Maitea» poema zitatuan beti liburu horretara joko dugu hemendik aurrera.
(9) «Arrats gorri», op. c. 206 or.
(10) «Eusko bidaztiarena», op. e. 168 or.
(11) «Gure mintzo», op. c. 194 or.
(12) Ikus Airzol, Yakintza art. c. 164 or.
(13) Inazio Agirre-rekin solasaldia (1982-ko martxoaren 5-ean).
(14) Aitzol, Yakintza, art. c. 164 or.
(15) Gure aitak (Pedro Mujikak), Orexa-ko sendagile zelarik, maiz esan digu Orixe jaioterrian etzela behar bezala konprenitua; halako tipo eskoladun despistatu eta arrarotzat zeukaten... Itxura denez, ezta horrelakorik gertatzen Lizardi-ren kasuan.
(16) Egan 6 (1955), 29-55 or.


2. Familiaren «status» soziala. Euskal giro-eza.

Lehen aipatu ditugu laburki bi alde hauek.

Bai Lizardi-ren anaiaren, eta bai Xabier semearen aitorpenez, gure poetaren familia euskal burgesiaren girokoa zen. Burgesia hori, ordea, etzen goen-goenekoa. Agirre-tarrak ekonomikoki eroso bizi ziren; status ekonomiko horren proba da zenbait baserrien jabetza, « Egaña etxea» eurea izatea, eta baita «Dorre luzea».

Aita «Ciencias fisico-matematicas»-en lizentziatua zen. Urte haietan horrelako karrerarik etzen egiten euskal familia normal batean. Eta oharrak berdin balio du poetari buruz ere, ezen-eta XX mendeko haseran ez baitzen ohizkoa Legeak unibertsitatean ikastea (nahiz-eta libreki egin). Hor aitaren eragina nabaria da.

Bestalde, Inaziok dasaigu: «Nere familiak Euskal Herritik kanpo Zaragozakoekin artueman asko zeukan». Gertakizun hori argigarria izango da, baita, Lizardik etxean zuen euskal giro-eza eta euskaltzaletasun urria konprenitzeko. «Etxean euskararen estimarik etzegoen; eta estimarik etzegoelako, oso aurtzaroan ezik, nere anaiak etzuen normalean euskerarik erabili (amonarekin, ez baldin bazan»).

Ikusten denez, Agirre-tarrak, alde batetik, ekonomiko eroso bizi dira, eta bestetik, euskal burgesia gehienean nabaria zen estima urria dago, hizkuntzari zaputz egiten zaio «sozialki», behintzat. Katalunian, berriz, besteko jokabidea eduki zuen burgesiak bertako hizkuntzarekiko, eta horrek ondorio positiboak edukiko zituen gerora, hemen ez bezala.

Lizardik-, bada, familian aipaturiko jarrera sumatu zuen euskararekiko. Gure aldetik pentsa dezagun hori 1906 eta 1917 aldean Tolosan gertatzea gaur baino larriagoa zela, herri xehea oraindik oso euskalduna baitzen. Hortik atera Lizardik nolako lehia eta ahalegina egin behar izan zuen, halako euskal giro kaxkarrean bizirik, iritsi zen gailurrera ailegatzeko (1).

Ala ere, etxean amonaren harremanetik ez-ezik, Egañatarren osabarengandik jaso zuen halako euskaltzaletasun bat, osaba hori politika mailan euskaltzeleena baitzen. Amarengandik, ordea, (aitarengandik bezala) semeak etzuen euskal girorik jaso, amak «erdal liburuak ere asko leitzen baitzitun» (Inazio anaiak).

*********************
(1) Ala ere ez pentsa baserritarren artean euskararen «estima konszienterik» zegoenik. Askok «besterik etzekielako», hau da, espainiera ongi etzekielako begetatiboki bakarrik hitz egiten zuen euskara. Giroak (gaur baino askozago) bizkuntza arlote baten islada ematen zuen euskararekiko.


3. Etxekoen erlijio eta politik joera.

Euskal Herria, dakigunez, XX mendearen bigarren zati arte politikan integrismoari atxikia egon da. Integrismoa erlijoan eta integrismoa politikan. Hiriak aparte utzirik, XIX mendean euskal lurra karlismoaren kausari lotua egon zen. Karlismoaren benetako filosofia edo pentsaera integrista zen, eta bertan foralismoaren eragina guk gaur uste dugun baino apalagoa zen, behar bada. Lizardiren familia, ordea, kurioski, ez da karlista politikaz, erregezale edo monarki jaimistakoa baino.

Beraz karlista ez izateak etzuen esan nahi, nahitanahiez, liberala izatea, bainan bai monarkizale zentralista izatea..., gehienetan.

Dakigunez, Sabino Arana-ren inferentzia politikoa, funtsean, XX mende haserakoa da. Gure poetak ez ditu edaten eta edoskitzen Aranaren ideia abertzaleak familiaren barruan.

Ala ere, amaren aldetik Egaña osabak joera abertzaleak zituen, eta halako euskaltzaletasun baten izpia erein zuen Lizardi gaztearen bihotzean. Inazio anaiak ere aitortzen digu bera etzela esnatu abertzaletasunera oso berandu arte.... eta ez oraindik Joxe Mari olerkaria bizi zenean. Garbi dago, bada, Agirretarrek etxean ez dutela abertzale eta euskaltzale makurrera nagusirik isladatzen.

Erlijioari dagokionez, gehienetan, halako ohizko integrismo betekoak dira. Inaziok dasaigu «anaiak igandero komunioa artzen zuan. «Maitea» poeman erlijio horren eragina nabaria da:

Yauna-enean dagon ixiltasuna,
otoitzai ego méak ematen dizkana!...
Ixiltasun bizia, biotz-taupa duna;
ez alegia ilerrian egoten dana (1).

Bere poesigintzaren ardatz nagusienetako bat fedea da. Adieragarria da «Ondar gorri»-ko amaiera antologiko hura:

Yainko-muño-gañetara baño leen,
(ederra baita bizia!)
urrezko itsaso bebilt urduria,
Itzal dudala laguntzaille lerden (2).

Lizardik halako sintesi bizia egiten du fedea eta estetikarekin. Bere «ederraren» azken muga Jainkoa da, Jainkoaren «betea».

Eta ondoren dio:

Ta udazken-atsarreko goiz batean
esnatu nadi Yainkozko Betean! (3).

Bertso goren hauek dira, beraz, Muttitegi muinoan datzan oroitarrian ipinitakoak. Hor mistika-oihartzun bizia duen poesi transzendentala, udazkenaren sinbolo eskatologiko batean oretua.

Sozialki ez ahaz «euskaldun fededun» eskema oraindik garaile zegoela ordungo Euskal Herrian. Geroagoko eskema-apurketak (profanitatea, laizismoa dela-eta) oraindik etzeuden present gizarte ez-sekularizatu hartan.

Bainan, Lizardiren erlijio-jarrera ez da inolaz sentiberatasun hutsal bat. Aitzol-ek garbiro diosku: «De profunda vida cristiana... de convencimiento firme e inquebrantable» (4). «Ansia de un alma profundamente cristiana que esperaba ardientemente, en aquella hora, a su felicidad eterna ... »(5).

Bere poesiaren zehar alderdi erlijios horren azalbidea nabaria da. Batzutan Orixek harturiko hizkera mistikoa isladatzen du, eta, bereziki, bere azkenaldian. «Egamin» poesia berantean honako sakontasunez agertzen zaigu:

«Yaunarengan nago
zentzunak ezin bil,
Elizaren sabela
bakar dago ta ixil,
Otoitzerako giro,
bañan ni txoratil... (6).

Poesi honek, Orixe-k laister «Barne-muinetan» azalduko zuen, bihotzondoa dager. Kontutan izan «Egamin» dela heriotz-aurreko azken poesia «Etxeko kéa»rekin batera (7). Lizardik etengabeki jotzen du transzendentziara eta otoitzera. Amonaren hiletari eginiko poema nagusian hau dasaigu edertasun biziaz:

Goruntz egik biotza,
otoika lasa adi!
Ixilla sor badadi
ire barrenean (8).

Hemen fedearekin batera aipatzekoa da ahapaldiak isladatzen duen musikaltasun lortua, asonantziagatik. Fededunek bezala otoitza egiten du, eta otoitz horren jomuga Argia da.

Bezat gogoa goien
i bezin ariña
ta bezat nik nerea,
dei nazatenean
ezin-itzal Argiruntz
egatzeko diña! (9).

Altura, goidura, transzendentzia eta geroa dabil egosten Lizardiren barnean. Eta goidura hori edozein memento eta egoeratan gogaraziko du:

Egiz, Yainkoaren
esku la aunditasuna
ote-ditut or goitik
sumatzen bertago? (10).

Dudarik ez dago zein sakona zen gure poetaren fede-ikuspegia, sentimendukeriazko joeretan sekulan eroriko ez dena (11).

*********************
(1) «Maitea», op. e. 55 or.
(2) «Ondar gorri», op, e. 162 or.
(3) «Ondar gorri», op. c. 162 or.
(4) Yakintza, art. c. 164 or.
(5) Yakintza, art. c. 165 or. Ohizko sinplismo normala, euskaltzaletasunaren barnean, isladaturik dasaigu: «Bi esi bakarrik ditugu: Yainkoa eta bere lege zuzenak ez oinperatu: Euskalerria biotzean euki». Itz-lauz, op. c. 135 or.
(6) «Egamin», Yakintza (1933) 178 or.
(7) Yakintza, art. c. 178 or. Orri horretan esaten zaigu: «Esta poesia y la siguiente “Etxeko kéa" son las póstumas escritas por Xabier de Lizardi».
(8) «Biotzean min dut), op. c. 122 or.
(9) «Biotzean min dut», op. c. 116 or.
(10) «Mendi-gaña», op. c. 48 or.
(11) Lizardik arlo honetan klerikalismotik ere alde egin nahi izango du, eta hori ordurako nahiko aurrerakoia zen. Adibidez «euskal egunkariaren» norabidea zehaztean dio: «Baña gure egunkaria... katoliko galtzaduna egingo genduke, ez eleizorria». Itz-lauz, op. c. 144 or.


4. Lizardi-ren alde politikoa eta kulturala.

Lizardi politikagintzan sarturiko gizon «ez-politikoa» izan zen. Bere ekintzan gizon «politikoa» etzen, sekulan, gizon «kulturala» bezain irmoa izan. Hori aski garbi dago.

Gaur ez bezala, orduan euskaltzaletasuna sentitzen zuenak politikarekin zerikusi bat izatea normala zen. Lizardiren garaian, bestalde, euskaltzale sumatzen zenak EAJ-ren (PNV-ren) lotura aski normala zuen, Sabino Arana-ren alderdia baitzen, ia bakarra, Euskal Herrian tesi abertzaleak defenditzen zituena. Beraz, Errepublika aurretik euskal arlo politikoan etzen ematen gaurko auniztasunik.

Aitzol-ek garbiro aitortzen du Lizardi EAJ alderdikoa zela, eta, gainera, Gipuzko Buru Batzarreko idazkari jaun izatera ere iritsi zela: «Por esta razón, sin duda, apenas reorganizado el Partido Nacionalista Vasco en el cual militó siempre, fue designado secretario del Gipuzkoa Buru Batzar» (1).

Alderdiarenganako atxikidura, hortaz, etzen izan azalekoa. Alabainan, hau erasten du Aitzol-ek: «Sin embargo, a partir de esta fecha, más que la actividad politica, que no le seducia, se consagró profundamente al cultivo de la poesia y se entregó de lleno a su aspiración idolatrada, a la de renovar la savia vital del euskera» (2).

Aitzol-en aitorpen hau oso garrantzitsua deritzaigu, alegia, «actividad politica» delakoa «que no le seducia» esatea. Horrela bakarrik konprenitzen da Lizardiren jarduna eta ekintza 1926-etik 1933 arte.

1926 urtetik kulturgintza hori goraka etorriko da. Urte horretan Elgoibar-en euskal egun bat ospatzen da. 1927-an Mutriku-n. 1927-ko irailean Arrasate-n. Hau dena, noski, oraindik Primo de Rivera-ren diktadurapean.

Lizardiren ekitaldia, ordea, mamitzen eta indartzen joanen da, «Euskaltzeak» erakundea sortuaz gero. «La aparición de «Euskaltzaleak» volvió a reanimar los espiritus decaidos. ¿Qué camino debia de emprenderse para vigorizar el euskera? ¿Ganar a los niños o fomentar la prensa euskaldun? Entonces salió al campo de acción José Maria de Aguirre, usando, por primera vez, su seudónimo de Xabier de Lizardi. El mes de octubre inició una campaña de prensa en euskera y en erdera sobre acción euskerista, que explanó en diez articulos. Surgió la polémica. Y, Lizardi, concibió la idea de crear un diario euskérico» (3).

Egunkari horren sorkuntzaz zerbait geroxeago. Hemen Lizardiren ametsak eta boluntarismoa ez dira ahaztekoak izanen, nahiz-eta gure olerkaria enpresa-gizona ere izan (Perot lantegian gerente zelarik).

Orain bere ekintzaren zertzelada batzuk ikusiko ditugu «ltz-lauz» liburua jarraituaz. «Aitaren erreal bikoak» lanean (4) halako posibilismo-joera bat hartzen du, poeta eta euskaltzale batentzat herri erdaldundu honetan hain gaitza dena. «Gagozkion lanarl, gauzak ar ditzagun diran bezela, ez dezaiegun egiñei gibel-eman. Au da Urlia yaunaren beste aolku bat. Sangüesa-n ta Salinas de Añana-n ez omen-diteke Udal-etxean euskeraz egin. Arira, gizon... Guk Bergara-n egitea, ta euskal-egun batez egitea eskatu degu. Guk «Eusko-lkaskuntza» batean erabiltzea nai genduke. Beude, bada, lasai Salinas de Añana-ko ta Sangüesa-ko ziñegotzi yaunak» (5).

Lizardik hor gaur-gaurko arazo bat ukitzen du, eta eskapismo maltzurrak egitera ukatzen da. Lizardik eskatua ez da Sangüesa-n euskaraz egitea, Bergara-n baino, bainan ez-egitearen arrazoinetarako hegoaldeko herrien egoera egozten da, gauzak bere hartan jarrai deraten... Honako eskapismoak topa izan ditugu guk pertsonalki euskal zonaldeko zenbait erakundetan, euskararen «erabilpen publikoa» errebindikatzean «Euskal Herrian Euskaraz» taldearen barnean.

Kasu konkretu horretan Lizardik eskatzen duena ez da irrealismo zozo bat; alegia, «Eusko-lkaskuntzaren» batzarretan ordu laurden bat euskaraz mintzatzea, eta «Saski-Naski» kasuan seitik bat (6). Gure poeta, gaur bezala, hainbat «abertxale» vasko-erdaramanoren aitzakiekin topatuko da.

Lizardik, mindurik, protestatu egingo du, salatu eginen du jokabide hain kaxkarra; ez, ez da boluntarismoa (ez orduan, eta ez gaur) «Eusko-Ikaskuntza-n (eta beste edonon) ordu laurden bat euskaraz mintzatzea eskatzea (7).

Ikusten denez, gaurko diglosiak XX mendean ere ibilbide luzea izan du. Diglosia hori, maiz, guk euskaldunongatik bultzatua eta mamitua izan da. Aurreko mendeetan ere Gipuzkoako eta Bizkaiko batzarrak Korregidore erdalduna present zegoela-eta, beste arrazoinen artean, erdara hutsean egin ohi ziren kasu gehienetan.

Gaur bertan ere, hainbat elkarte, ikastola, erakunde oso euskaldun batzutan ezik, axolakabekeria eta farisaukeria da narbarmen, batez ere, alderdi politikoen baitan. Hizkuntz-irredentismoak politikaren baitan gaur ez du inolako justifikaziorik, «abertzaletasun» kontzeptua horrela gezurtatuta gelditzen delarik...

Eta gaur guk bezala, orduan ere, Lizardi-k kritika zorrotzak, salaketak eta erasoak jasoko ditu: «Odol-berotxo, bazternastalle, eztabaikari alperrikako, arroxko eta artaberousai omen-naiz» (8).

Beste batzuek denbora-galtzen ari dela egozten diote. «Eztabaida alperra omen det. Txarki egin omen det orrela gogoak naastea, astia orrela galtzea ta galdu-eraztea. Irri det ezpañetan. Orain irutsu urte orrelakoxeak entzun bear izan genitun» (9) Lizardik, gaur biziko balitz, salaketazko jokabide bera hartuko luke..., eta etsaiek (E.H.E./Euskal Herrian Euskeraz-i, UZEI-ri eta beste batzuei gisa) «boluntarismoaren» akusazioa egotziko lieke erdaramania lotsagarrienean kokaturik.

Bai, diglosia eta diglosi-jokabideen salaketa etengabea ematen da Lizardi-rengan. Euskararen proiekzio sozialak asko kezkatzen zuen gure olerkaria; bistan da, berak asko sufritu zuela euskararen inguruko errealitatea ikusirik. Linea berdinean jauntxoen hizkuntz jarrera dela-eta: «Alegia, zoritxarrez, are aundiki euskeltzalenok ere gure yardunak euskeraz aritzea gaiz degula. Geren buruan gazte osoa erderaz egin baitegu, alferrik litzake besterik eskatzea» (10).

Eta ondoren, begi-zorrotzez, gaur egun ere euskararen aldeko lanak duen arriskua nabarian ezartzen du, alegia, euskara hainbat jakintsu eta hizkuntzariek bitxizko objetu gisa kontsideratzea, eta ez «hikuntza bizi» bezala. «Euskel-iztegi bakain bati azkenorraztuak egiten, euskera ordurako illa ta lurperatua zanik oartzeka. Agian, bezekiten berak, artean, baña..., erderaz ari baitzenituen» (11).

Gaur ere «kontuz eta astiro» hitzak entzuten ditugu, giroa ia osoki (euskal zonaldean) erdarazkoa denean. Gure udaletxe, diputazio, batzar, mitin etabarretan euskal mintzoa itoa dago. Eta horiei gure olerkariak saminduraz esaten die: «Gazteleraz naiz prantzeraz «Saski-Naski» ikusi nai dute erdeldurlek badituzte urtero zenbait aldi aukerako. Eztegu iñola uste, urteak ditun irureun ta irurogei ta bost egunetatik bataz euskaldunak euskeraz aritzeak miñaraziko lituzkenik» (12) (Eta hau erasten diogu: Lizardi, ez al zara apur bat inozoa horrelako proposamen minimo bat egitean... Mindu nortzuk eta zergatik? Etxean «etxeko» izateko hainbesteko errespetua eta lotsa zergatik?)

Lizardi-ren kexupean gaurko hainbat sasi-abertxaleren eskema datorkigi gogora. Euskal Herriak isladatzen duen hizkuntz-filosofia (bere etimologian dasaigu) itorik dabilkigu vasko eta burokratiko huts bilaka daitekeen Euskadi «erdaldun» honetan. Lizardi konsziente da, beraz, gure herriaren antropologia kulturalaz. “izan ere, alperrik ari gera. Euskerak eman digu erri-izena. Euskera da gure bereiz-alderik (hecho diferencial'ik) nabariena. Euskerak etxekotu gaitzake oraindik senide guztiak; euskera-gabetzeak arroztu».

Baita aipatzekoa da «patriotismo de silbote» delakoaren lelokeria, gure artean. Beraz, «silbote» pixka batez busti ala ondutako «abertzaleria»k ez du salbatuko gure hizkuntza. Errezagoa da, dudarik gabe, «txapeIa eta kaikua» jaztea, «euskara», ikastea baino; bainan guretan «euskara» mespretxaturik ere «abertzaletasuna» zer den erakutsi nahi digun txotxongilo politiko aunitz da oraindik goi postuetan. Antzeko zerbait adierazi nahi zuen Lizardik ere beste honetaz: «Errezago da, bai, euskerari, «tesoro secular”, ta beste zenbait txaldankeri esatea, errezaso noski, gu geok euskeraz aritzea, geren aurrei ala erakustea ta euskeraren bizirako zakela atximurtzea baño... » (13).

Lizardik, ala ere, etzuen nahi hutsean gelditu izan, eta ezta ere errealitatetik kanpo jokatzea. A. Zelaieta-k burubide honetara etorriaz dio: «Estaduaren aurrean ere -Espainiako Errepublikaren Estaduaren aurrean, alegia-, Lizardiren ustez, euskaldunen eginkizuna euskaraz gero eta gehiago egitea da, are arrazoin gehiago ukan dezagun, gure aldeko begirune jatorragoak eskatzeko. Oinarrizko dotrina hontan finkaturik, kasu konkretu batzutan nola joka ere badiozku Lizardik. Ez du onartzen, hiru-lau erdaldun aurrean direla eta, euskara uzterik» (14).

Eta gure olerkariak, hemen hainbat idazle erdal-baskongadoak ohizkoa duen, euskararen apologia «erdara» hutsatik egitea salatzen du. «Euskerari erderazko itz-putzak esateaz gain, besterik oiuztatzez ere bagaituzu euskaldunak zintzurrok larruturik, eta inguruko arrotz guziek asperrarazita» (15).

“Euskal idazlea» nor den eta nor ez den, hau da, euskara ala erdara darabilena, ala hobe, geografiaz (eta ez mintzoaz) hemengoa dena arazoaz ere badaude islada batzuk Lizardiren burubidean. Poetarentzat arazo honetan muga «hizkuntz faktoreak» egiten du, eta ez geografikoak; erdara darabilena «escritor castellano» da gure iritzian, eta euskara funtsean darabilen oro (nahiz amerikarra ala asiarra izan) «euskal idazle». Sasi-planteamendu horren azpian, maiz, euskararekiko mespretxua eta deskontsiderazioa baino ez dago. Terminologia nahastatzaile bat erabiliaz euskararen garrantzia eta berezitasuna erdararen joera «triunfalistaz» itotzea lortu nahi izaten da, maiz. Berezitasun hori ez aitortzea Lizardi-rengan ere gure kulturaren ukazioa da. Azkenaldi honetan gure artean Guerra Garrido, Amezaga eta antzekoek gure euskaltasunaren «eremua» ilundu nahi dute, hizkuntz faktorea nahastuaz, gure berezitasun biziena praxian ukatzera etorriaz.

Lizardi-k, bestalde, gure herriaren gastronomi (tripazaikeria) joera erasoko du, eta, berarekin bat, euskal utilitarismo analfabetoa.

Gure herrian, zoritxarrez, poetak, idazleak ala artistak garenok «denbora galtzen» ari garelakoaren susmo latza dugu. «Emen, Euskelerrian oa noiz-nai ardandegiz ardandegi: beti aurkituko dituk beterik» (16). Gaur ere panorama antzekoa... Euskaldun askoen gaurko kultura hutsa «tripazaikeria eta utilitarismoa» da, eta horren ondoan «indar somatikoaren» azalnahia (aizkolari, idi-dema, palankari, ahari eta sokamuturren exhibizioa)... Gauzak, bai, aldatzen badoaz apurka-apurka, bainan aldaketa gehiago da, elite konzientziatu batzuena, gehiengoarena baino. Aldaketa positibo horien artean gaurko liburugintza produzioa, hots, urtean 200 batekoa, Errepublika denboran urtean 6 ala 7koa baino etzena... Euskaldunaren burubide pragmatikoan kultura egitea «denbora galtzea» izan da, esan dugunez; horregatik gara herri hain zapala alderdi batzutan (17). «Bada, Euskalerri ortantxe bertan, gabetasunik arloteenean bizi (?) dituzu, euskara, euskal-oiturak, euskotasuna zaitzeko yarri diran bazkun guziak» (18).

Lizardi-ren kexua or dago, eta nahiko garratza gainera. Ala ere, olerkaria jakitun da mementoko gorabeherek ez dutela aldatzen, guztiz, herri zahar baten izatea. «Erri zaar ortaz senda ditzagun geren buruok, osa dezagun urte yoanen utsa, euskeldundu gaitean asmoaz ta yakitez... Euskerari ele landuen artean toki txukun bat yadestea: orra guretzat egundoko ertilanik ederrena» (19).

Badakigu herri honetan hainbat eremuetan «hutsetik» hasi beharra daukagula; halakotxea da gure arlotekeria filosofian, zientzian, psikologi gaietan, hizkuntzaritzan bertan; bainan antzua da kexuan soilik gelditzea; «pobrekeria» lanaren bitartez gaindu behar da... (20).

Memento honetan lana denon eginbeharra da; hainbeste urte eta belaunaldietako hutsunea herri oso baten ekintzaz bete behar da. Orixe batek, adibidez, hori garbi zeukan «edo-ta ats emaiogun ontan iraun dezan» delakoa Euskaldunak poemaren atarian ezartzean. Alde gaitza litzateke beste hura: «Geroak esan beza erri bat izan zan». Burubide berdinaz Lizardik dio: «Eztezala inork esan bear-izan: «Emen datza bere burua il zuan erria, are bizi-izateko diña kemen izan etzuan erri-ergel-lotsagarria» (21).

***********
(1) Aitzol. Yakintza, art. c. 167 or.
(2) Aitzol. Yakintza, art. c. ibidem.
(3) Aitzol. Yakintza, art. c. 166-167 or. Gure olerkariak «Lizardi» izengoitia, aurretik, «Zarautz-tar Sabin» eta «Samaiko-zulo» erabili zituen.
(4) Itz-lauz, op. c. 53-57 or.
(5) Itz-lauz, op. e. 54 or.
(6) «Nun da gure gorreria? «Saski-Naski» seitik batean euskeraz egiteko... «Eusko-Ikaskuritza»-n ordulaurdentxo batez... Gañontzean erderaz». Ibidem.
(7) A. Zelaieta-k gogarazten digu -J.L. Lizundia-ren aitormenez- EUSKALTZAINDIAK berak gerraostea arte batzarrak etzituela euskaraz egiten, espainolez baino. Hau guztiz sintomatikoa da gure egoera aztertzeko. lkus Xabier Lizardi, olerkari eta prosista. Ed. Yakin 1974, 97 or.
(8) Itz-lauz, op. c. 55 or.
(9) Eta gero dio: «Eusko-Ikaskuntza»-ko batzarretan euskerari goratzarre egitea... Bi apur oiek iritxi-ezkero nik ez nuke uste izango alperretan yardun dedanik». Ibidem, 56 or.
(10) Itz-lauz, op. c. 58 or.
(11) Itz-lauz, op. c. 60 or.
(12) Itz-lauz, op. c. 61 or. Eta gero Euskal Herrian gaztelaniaren interferentziak suposatzen duen itoketa salatzen du, alegia, Aizarna-ko elizan apezak lau arrotz erdaldunengatik sermoi guztia erdaraz egitea. (ikus Itz-lauz op. c. ibidem). Ez dago eskubiderik gure kaxoartean, afaritan, biltzarretan 20 euskaldunek bi ala hiru erdaldunengatik «guztia erdaraz» egin beharra. Horrek euskararen sustituzio «Soziala» adierazten du «etxean», ez atzerrian.
(13) Itz-lauz, op. c, go or.
(14) Halako batean dio: «Oña bat aurrera yo, bai, etengabe eta azkarki orratik; baña... poliki ez yauzika». Ibidern, 87 or. Alabainan, «poliki» horrek ez du adierazten, inolaz ere, beste textutan ikusten denez entregismo erosoa...
(15) Itz-lauz, op. C. 91 or.
(16) Itz-lauz, op. c. 92 or.
(17) Euskararen arloan ere batzuk gure hizkuntza agrarismozko eskerrietan mantendu nahi dute... Teknikara eginiko jauzia oso berandukoa da. Eta nahiz-eta teknifikatze horrek erdararekiko «dependentziak» sortu, nahitanahiezkoa da aldaketa hori egitea. Gaztelaniak, frantzesak, etab. XIII-XIV mendeetan antzeko dependentziak eduki zituzten latinarekiko, Europako hizkuntza kuItu bakarra hura zelako. «Dependentzia,) horren ordaina gure hizkuntzaren teknifikatzea (eta foklorekeria eta agrarismoa uztea) bada, betor bera taxuzko neurrian.
(18) Itz-lauz, op. c, 92.
(19) Itz-lauz, op. c, 118 or.
(20) Lancan ez etsitzeko, ordea, beti helmuga garbi bat eduki behar da eta historia epeka egiten dela ongi kontuta eduki. «Ez gogora ekartzen, alegia, errien bizitza, luze dala; are mendeen ta gizaldien buruan cre... beti bero diyoala». Ibidem, 130 or.
(21) Itz-lauz, op. C. 134 or.


5. Euskararen alorrean ekintza batzuk.

Lizardik euskararen aldeko alorrean egina, bereziki, 1926-etik 1933-ra mamitzen da, eta prezezkiago, oraindik, 1929-tik 1932 arte, gutienez olerkigintzari dagokionez. Dakigunez, Primo de Rivera-ren pean euskal kulturaren ekintzak oztopatuak aurkitu ziren. Hutsune hori gaintzeko «Euskaltzaleak» bazkuna Arrasate-n eraikitzen da 1927-an.

Lizardik parte handia edukiko du talde horren mugimenduan. «La aparición de «Euskaltzaleak» volvió a reanimar los espiritus decaidos. ¿Qué animo debia emprenderse para vigorizar el euskera? ¿Ganar a los niños o fomentar la prensa euskaldun? Entonces salió al campo de acción José Maria de Aguirre» (1). Perpausa testimonial hau bigarrenez ematen dugu, duen garrantziagatik.

Lizardi buru-belarri ikusiko dugu, bada, kultur ekintza berri horretan. Lana arlo askotara hedatuko da: bazkide berrien bilaketa, egunkariaren mamidura, kuoten ordainketak, sasi-elebitasun egoeren salaketak, Andoain, Segura, Errenderia eta Bergarako «euskal egunetan» partehartzea, etab.

Bestalde, euskal literatura promozionatzeko «Kirikiño saria» sortzen du.

Bere «ltz-lauz»-eko orrietan nabarmen gelditzen da bere organizazio-taxua. «Bederatzi milla laurlekotik gora gero, ta, urtearen azkenerako amarretara ezpa giña era, gure Bazkun euskerazale nagusiek meta urri ori osa-eziñik eztute. Beraz dirutzarekikoa egintzat eman dezagun» (2).

Eta geroago zehaztapen garbiak ematen ditu: «Urterako saria bilduaren eunetiko laua bedi, aurtendik asita» (3). «Saria beti osorik eman bear da lanik batere aurkeztu izan ba-da» (4). «Artikuloen argitaratze-epea urte osoka bedi, 1929-gnekoa, leenengo dala» (5), «Artikulo saria bein yaso dunak urrengo bi urteetan ezin berriro irabazi dezake» (6).

Eta epaimahian «Euskaltzaindiaren» iritzia ezartzen du erabakitzale gisa, erakunde horri zor izan behar zaion itzalagatik.

Lizardiren prosak, bestalde, ikusi dugunez, olerkietan gisa, badu ulermen-arazoa idazlearengan azaltzen den elisio-joera nagusiagatik. Aitzol-ek berak aitortua zeukan problema hori: «Yantziz sotil bada, amets ipuinak badaramaki, ordea, «Lizardi»-ren asmaketa goienak bezela alako iluntasun zerbait. Laburmiñak olerkiak eta idazlan geienak irakurlearentzako lausotu egiten zizkion» (7).

Iluntasun hori, dudarik gabe, bere idazkeraren elisio-joera eta garbizakeriagatik ematen zen.

Gure olerkariaren ekintzen artean, ala ere, aipamen berezia merezi du euskal egunkari bat argitara nahi izateak. Proiektu hori, ordea, ordungo indarrak kontutan edukirik oraindik boluntarismoa zen, agian (8). Gaur, alabainan, proeiktu hori elitzaiguke irudituko hain gaitza, kontutan izanik, euskal alfabetatuen kopurua aise gaur 90.000 pertsona baino gehiagokoa dela (kontutan edukirik, bestalde, ikastoletako ikasleen kopurua 75.000 baino gehiagokoa dela.. Borondatea balegoke gaur euskal «egunkari» bat euskal gobernuaren laguntzaz posible litzateke. Lizardik eginkizun hori lehia handiaz hartuko du. Aitzol-ek dasaigu garbiro: «El mes de octubre inició una campaña de prensa, en euskera y en erdera, sobre acción euskerista, que explanó en diez articulos. Surgió la polémica. Y, Lizardi concibió la idea de crear un diario euskérico. Puso su inteligencia y su actividad al servicio de esta iniciativa. Hizo estudios detallados sobre el nuevo diario, editó un número espécimen; escribió articulos y conferencias para crear ambiente; proyectó presupuestos; ideó una encuesta, recabó colaboraciones y, por fin, en el cursillo de Verano de la Sociedad de Estudios Vascos pronunció dos conferencias sobre el tema» (9).

Ekintza burutu bezain laister Lizardi kalkuluak, kostuak, diru-beharrak, etab. eratzen hasten da. «Leen esan bezela, kalera irten baño leenago Iru milla arpidedungaien izenak bear ditugu. Ori eskutik izan-ezkero, gañontzeko guztia egingo da» (10). Nahiz-eta «Euzkadi» egunkariak lan berezia egin, sarritan, berarentzat ez da aski bertan argitaratua. «Baña «Euzkadi»-k eztu lanbide orretan mugarik nai-bear, arik-eta euskel-egunkari bikain bat izan dezakegun arte. Igazle-ugaltze orreri, begi-itsuka, nik uste, bear-alako paper-langille-ugaltzeaz erantzun bear dio» (11).

Eta geroago dio: «Euskel-Erri osoan amar-amabi milla ale ez ote ditezke saldu, zabalkundea bear bezin sakonki egin ezkero?» (12). Beraz, hamabi bat milla alez kontentatzen zaigu olerkaria. Gaur guk 35.000 aleko euskal egunkaria egingarria dakusgu, Euskal Gobernuak «a fondo perdido» horretarako presupostua eginaz-gero. Prentsa edo euskara idatzia zaitzea guretzat oso beharrezkoa da, hizkuntzak zor zaion «prestigioa» dezan gure gizartean. Gure herriaren ekonomiak horrelakorik euts dezake erraz, baldin-eta euskal indar guztiak batuko balirateke.

Arazo honetan, ordea, olerkariak ustekabe eta desilusio handiak izan zituen. Lizardi asko mintzen da erantzun kaxkarrengatik. Beste batean «Bi milloiz zer egingo euskeraren alde» artikuluan halako burubideak agertzen ditu. Bi milloi horiek urtean %-eko 5 interespean ehun mila pezeta emango lituzketela pentsatzen du. Horren ondoren, berriro, kalkulu zehatzak gure hizkuntzaren alde. Bainan ametsak ametsak dira, zoritxarrez...

******************
(1) Aitzol. Yakintza, art. e. 166 or.
Ohar honetan erantsi nahi dugu, alegia, Lizardik oso gaztetan «Euzko Deyan» eta geroago «Euzkadi» egunkarian erabilitako lanik zuzenki ez dugula ekarri, lan horiek gure iritzian Lizardiren lirika azterketarako halako garrantzirik ez dutelako.
(2) Itz-lauz, op. c. 95 or.
(3) Itz-lauz, op. c. 96 or.
(4) Itz-lauz, op. c. ibidem.
(5) Itz-lauz, op. c. ibidem.
(6) Itz-lauz, op. c. ibidem.
(7) Aitzol. Umezurtz-olerkiak, op. c. 7 or.
(8) Jakin beharrekoa da euskaraz osoki idatziriko euskal egunkaria eduki genuela geroago, «Eguna» zeritzana, Euskal Gobernupean, Bizkaian eta 1937-an. Guretzat garbi dago gaur ez DEIA-n eta ez EGIN-en etzaiola ematen behar den itzalarik euskarari... Beste egunkari gehienen jokabidea Euskalherrian erdal inperialista da... Eta lehen euskararen aurka desoreka larria bazegoen, orain «Tribuna vasca» eta «Navarra hoy» jokabide marginalista berdinarekin etorri zaizkigu. Hau dena herri baten kuItura kontrako ekintza lamentagarria da, eta arazoa salatzen dugu berriro.
(9) Aitzol. Yakintza, ar. c. 187 or.
(10) Itz-lauz, op. c. 143 or.
(11) Itz-lauz, op. c. 65-66 or.
(12) Itz-lauz, op. c. 67 or.


6. Beste lanak.

Lizardik «Euskaltzale» taldearen antolamendua, GBB -aren idazkaritza eta egunkari-asmoetaz aparte, lan gaitza egiten du hitzaldi eta artikuluen bitartez. «ltz-lauz»-eko bilduman ez daude, noski, bere lan guztiak. Erdara ere dexente erabili zuen Lizardik bere helmugak lortzeko. Halaxe dio Aitzol-ek: «Cuento en la colección de sus articulos hasta noventa escritos en euskera sobre prosa, poesia, escuela, teatro e infancia. Otros tantos, o más, son los escritos y publicados en erdera sobre idénticas materias» (1).

Poesian, ala ere, bere produzioa ez da hain ugaria, urria hobeto esanda. Bere lehen produzioa etzaigu hain ezaguna; dudarik gabe, ez delako 1929-tik 1933-arte eman zen bezain gihartsua, gorena eta aparta.

Aitzol-ek produzioaren zenbait zehaztapen ematen digu. «Ha transcurrido un año. El tiempo suficiente para llenar las páginas del primer cuaderno. Sobre ellas ha trabajado infatigablemente el joven escritor utilizando el euskera y el castellano para cultivar sus cualidades literarias, El 18 de mayo de 1917 empieza un nuevo cuaderno. Lo titula «Naste-Borraste». Todo lo que en él escribe es ya en euskera. No hay tampoco un solo dibujo. Contiene sólo poesias y trabajos en prosa; el esfuerzo total de varios meses, quizás de paciente aplicación. Asi se forjó, paulatinamente, el gran escritor. No como alguno ha creído repentina y bruscamente» (2).

Aitzol-el, bestalde, dasaigu Lizardik eskutitzez beteriko karpetak zeuzkala, haietako gehienak harreman familiarrekoak eta negozio kutsukoak . «Su nutridísima correspondencia, clasificada en varias carpetas con el nombre de «euskutitzak», es una documentación inapreciable para esta época del renacimiento euskeIdun. Y, casi todas esas cartas, las por él escritas y recibidas, están en su casi totalidad redactadas en euskera» (3).

Ikusten dugunez, bada, gure olerkariaren idazkintza etzen mugatu guk hemen kontsideratuko dugun poesigintzara, zabalagoa izan zen, beraz; alabaina, produzio guzti horretan bere jatortasuna, gihartasuna eta goiduragatik poesia izanen da, dudarik gabe, gailenena.

***********************
(1) Aitzol. Yakintza, 167 or.
(2) Ailzol. Yakintza, 166 or.
(3) Aitzol, art. c. 167 or.
Xabier Agirre-k (olerkariaren seme zaharrenak) dasaigu 1936-ko gerrate aldian materiale gehiena galdu egin zela. Inazio anaiak, berriz, uste du ez dagoela zeharo galdua... Dena dela, gaur ez dirudi materiale hori ahaideen eskuetan dagoenik.

Hasiera

II ZATIA

LIZARDI-REN POESIAN ERAGINAK ETA BARNE-PROZEDURAK.

Edozein autore ala idazleren obran behar-beharrezkoa gertatzen da idazkiek isladatzen duten eragina, izkutua ala nabaria, kontutan hartzea. A priori esan daiteke edozein idazlek aurretiko eraginak dituela, mundu honetan ez delako «hutsetik» ezer sortzen. Autore batzutan eragin horren mea jarraitzea errazagoa gertatzen da, alboko korronte jakinen hurbiltasuna, indarra ala oldeagatik; beste batzutan, ordea, lan gaitzagoa da literatura batzuen isolamendua, produzio-eza ala beste faktore bereziengatik.

Liburuaren atal honetan, bada, Lizardi-ren olerkigintzan ager daitezkeen eragin-aztarnak arakatuko ditugu lehenen, eta gero bere idazkien garbizalekeri-faktorea, hizkuntza batuaren arazoa, eta poesia modernoaren norabide estilistiko batzuen ikuspegi laburra emanen da.

1 . Influentzi-aztarna batzuk Lizardi-ren poesian (1).

Lizardiren lirika azterketan nagusienetakoa da, agian, bere barne influentziak arakatzea. Ez da lan erraza, batez ere, Lizardi gisako olerkari baterengan, ezen-eta bere idazkeran delako influentzia ez baita beste batzuetan bezain argia. Adibidez, Lauaxeta batengan sinbolismoaren eta erromantzearen eragina nolabait nabariagoa egiten da, eta baita Bilintx-engan erromantizismoaren eragina maitadurazko bertsoetan.

Lizardi-ren kasuan, gure iritzi apalean, halako eragin garbi-nabarmenik ez da ematen, bere produzioa “lanketa pertsonala» izan zelako halako kreazionismoa eginaz; bere paisajismo literarioa ere aski pertsonala izan zen, euskal eskolakoa izan daitekeen inpresionismo batean...

Luis Mitxelena-k susmatua du zailtasun hori esatean: «Es extraño que su poesía sea personal hasta el punto de que resulte difícil señalar influencias en su obra; bien es verdad que falta un estudio crítico detenido de ella» (2).

Alabainan, hemen ikusiko dugunez, gure ustetan Lizardi-ren olerkigintzan atzematen dira eragin klasiko baten aztarna batzuk. Behin baino gehiagotan pentsatu izan dugu, adibidez, Machado-ren eragin bisemikoan, batez ere, gure paisajearen deskribapen-orrietan. Gaur, ordea, Lizardi-ren poesian iturri klasikoagoak, zaharragoak ikustekoaren aldekoak gara, beti, funtsean, kreakuntza «pertsonalari» gunerik handiena egotziaz. Lizardi-ren poesiarik modernoena, agian, teknikaz «Bizia lo» da, hots, neguaren deskribapen bisemiko eta inpresionista. Hor badaude poesia modernoaren aztarna garbiak (neurkeraz ere, bestetan ez bezala ez-regularra delarik)... Ala ere, guretzat bai A. -Machado-ren, eta oraindik gutiago J.R. Jiménez-en, (eta are gutiago 27-ko belaunaldiaren eragina: Garcia Lorca, Alberti, Guillén, etabarrena) oso azalekoa da. Goiko horien influentzia nabaria balitz Lizardiren idazkeran «inprezisioaren» eta, batez ere, surrealismoaren aztarnak garbiagoak lirateke. Gure ustez, funtsean, Lizardirengan (Lauaxetarengan bezala) ez dago poesia modernoaren funtsezko eraginik, klasikoarena bai, ordea.

Edozein artistarengan barneko eta izkutuko eraginak egoten dira; bainan batzuetan eragin horiek nabarmenagoak izan ohi dira. Lizardiren kasuan ere estetika «klasiko» baten aztarnak (ondoren ikusiko dugunez) badaude, bainan beti arazo honetan poetaren «kreakuntzari» tarte handiagoa egotzi behar zaio.

Bestalde, erdi-adierazi dugunez, teknika piktoriko-inpresionista batzuen aztarnak nabariak dira bere poesia paisajistikoan. Jadanik esana dugu beste toki batean: «Lo mejor de la lírica de Lizardi está ligado a momentos de descripción del paisaje vasco. Tal descripción es, normalmente, formal y objetiva con cierto halo de impresionismo etéreo. Con esto queremos decir que Lizardi, si hubiese vivido más tarde, o bien si hubiese tenido contacto intenso, por ejemplo, con ciertas posiciones de la «generación del 27», hubiese tendido más «a la osadía de metáforas surrealistas o semisurrealistas». En Lizardi no se dan aún surrealismos; su descripción, por ello, aún es formalista y objetivista. Su lírica, aunque exteriorista, cuenta con momentos grandes de introversión en trozos como «biotzean min dut», o cuando exclama «a, zein dan ituna / beera bear au» (3).

Guk textu horretan hau adierazten dugu, alegia, nahiz-eta inpresionismo apal baten aztarnak atzeman, joera hori ez dela bere garaian gaztelaniaren eremu an ematen zen bezain informala, «joera inprezisoaz» ukitua, eta gutiago oraindik kutsu surrealistaz joa. Honek, berriro, euskal literaturaren etengabeko akatsa isladatzen du, alegia, gure alorreko idazle eta olerkarien «aislamendua». Ez, Lizardi ez dago, funtsean, modernismoagatik ukitua, eta are gutiago orduan artean gailen zen (eta oraindik gailen den) subjetibismo informal batengatik eragina. Bere paisajea objetiboegia, formalegia, prezisoegia da, funtsean, haren teknika modernotzat jotzeko. Uhin surrealistak eta irrazionalistak (hots, subjetibistak) ez du ukitu biziki Lizardiren estetika.

Susmoa dugu, bada, Lizardi-k etzuela benetako ukiturik experimentatu garaiko joera estetiko-literarioen aldetik. Orixe-k egina du aitormen adieragarri bat honetaz (baliteke, Orixe-ren klasizismoa ikusita, eta, batez ere, joera modernistekiko haren arbuioa, Lizardik egia adierazi ez izatea); dena dela, kutsu hori bere poesian isladatu behar zuen bizikiago. Hona zer zion Orixek gai honi buruz: « ... Etzait iruditzen Horazio beiñere irakurri zunik... Ezagutu ote zun gizon au (Garcia Lorca) Lizardi'k? Ez nuke esango. Ez Machado'tarrik, ez Juan Ramón Jiménez, ez García Lorca, ez nitun nik ordu artan (gerra aurrean) ezagutzen. Orain, izenez, ez irakurriz. Lizardi ere nere moduan zebillela nik uste. Ez genituen aitatu beiñere poeta oriek, ez besterik ere. Ez gendun liburutegirik, literaturazkorik beintzat, ez ark eta ez nik. Irakurtzeko betarik eta amorraziorik ere ez. Naiko lan gendukan gure euskerarekin. Bein bakarrean ikusi nion eskuetan olerki liburu bat: Las cien mejores poesías líricas castellanas, Menéndez Pelayoren bilduma» (4)

Guretzat aitorpen honek balio handia du, nahiz ez-eta absolutua. Dudarik ez dago Orixek Lizardiren azkenaldian harreman estua zuela gure poetarekin. «Biotz-begietan» liburuaren argitalpenean Orixe-k inork ez bezala zerikusia izan zuen, alde guztietatik begiratuta. Hori dela-eta, bi lagun haiek komentario literariok eginen zituzten. Orixek aitortzen du ezagupen zuela Lizardi-ren liburutegiaz; bertan gaztelaniako literaturaren aztarna guti aurkitzen da. Kurioski Orixe-k zitatzen digun «Las cien mejores poesías líricas castellanas» delakoa gure begian aurrean daukagu, bere seme Xabier-ek lan hau egiteko utzi digularik. Bilduma hori 1913-koa da. Bilduma horretan, ongi kontutan izan, ez dago texturik ez J.R. Jiménez-enik, ez A. Machado-renik, ez Villaespesa eta modernismoko besterenik. Azkeneko poeta zitatua Don Vicente W. Querol, ez-sonatua da. Hori guztia sintomagarria da...

Alde batetik garbi dago Lizardi-k ez duela isladatu 27-ko belaunaldiaren eraginik bere poesian. Baina, zer esan J.R. Jiménez-i eta A. Machadori dagokionez? Guk horiei buruz ere, funtsean, aburu bera daukagu (5). Lizardi-ren liburutegian, besteen artean, honako izenburu hauek: lehenik aipaturiko poesi bilduma, gero Homero-ren «Odisea» (Ed. Ibérica 1929) (liburu hau orri-ebakirik 189 arte aurkitzen da, hortik bukaerarte ireki gabe dago; beraz, Lizardik etzuen irakurri liburu osoa). Baita Aguirre-tar Joseba-ren «Heineren olerkiak» (Bilbo, 1927-an). Horiek dira gaur bere liburutegian erdal literaturetako aurkitzen diren liburu urriak. Baliteke poetak zerbait gehiago edukitzea, bainan Orixe-k esana “ez gendun liburutegirik, literaturazkorik beintzat» oso kontutan edukitzekoa da», Orixe maiz egoten baitzen Lizardi-ren etxean, eta liburutegiaren edukina ez daiteke disimula...

Liburutegi horretan topatzen diren euskal alorreko beste liburu batzuk dira: Sagarzazu-ren «Txinpartak», Emeterio Arrese-ren «Nere bidean» eta Maruri-tar Erramun-en «Biotza abeslari».

Poesiatik kanpo, erdal nobelagintzan Claude Tillier, Chesterton, Edgar Poe (6). Berriro euskararen eremuan: P. Zamarripa-ren «Gramática Vasca», Miguel de Alzo-ren “Filosofia Vasca», López de Mendizabal-en «Diccionario vasco-castellano, castellano-vasco» hiztegi ezaguna (bere eragin lexikala nabaria da Lizardi-ren olerkigintzan), Mogel-en «Peru Abarka», eta baita Altube-ren «erderismos» liburua. Bestalde, badakigu Lizardik ezagutzen zituela Detxepare eta Axular, besteen artean, literatura zaharrean, Orixe-k eta Aitzol-ek aitortzen digutenez (7).

Beraz, poesigintzari dagokionez gaur irauten duen liburutegi horretan erdal poesia modernoaren aztarna guti. Ala ere, pentsatzekoa da Lizardik batxilergoa egitekoan Bécquer gisako poetak ezagutuko zituela, eta bestainbeste Rubén Darío eta modernistak. Aldi hartan oraindik nahiko ezezaguna zen A. Machado; ezagunagoa J.R. Jiménez. Alabainan, autore horien zitak textutan edukitzea ez du esan nahi haien produzioa zuzenki dastatu eta irakurrik zuenik.

Hori ezin daiteke suposa, baldin -eta ez bada nolabait bere okerkigintzan isladatzen.

Gure olerkariaren estetika, metafora mundua, paisajearen deskribapena, etab. ikusirik, gu ondorio honetara etortzen gara, alegia, Lizardik klasizista tankerako «kreakuntza» batean jarduten duela; bere estetika literarioak, funtsean, euskal munduko ederdura «objetibal» bati jarraitzen dio, garaiko korronte «inpreziso eta irrazionaletatik» kanpo (J.R. Jiménez ala 27-ko belaunaldiaren joeratik kanpo, adibidez). Bestalde, Itzala, Basoa, Eguzkia, Lurra sinbologia nupzialez erabiltzea joera zabarra da beste literaturetan, nahiz-eta ez eduki gurean bezalako mamidura berdina. Ala ere, Lizardi-ren olerkigintzan badira puntu urri batzuk teknikaz aski modernoak, adibidez, bisemiaz beteriko «Bizia lo» poema, eta bestalde, trenaren (bultziaren) tematika A. Machado, J.R. Jiménez eta hainbeste poeta garaikoengatik tratatua. Kasu horietan ere, Lizardik pintaturiko paisajea, ordea, aldiko «irrazionalismo estetikoan» ematen zen baino objetibitate formal hertsiagoaz emana dago, gure ustetan...

Funtsean, bada, Lizardi Lizardí da. Goian aipaturiko eraginak nahiko azalekoak dira. Bere barne-labean egosi zuen ederra. «Caso único en nuestra literatura, Lizardi es ante todo un transmutador, y esto es en él actitud natural y espontánea, no el resultado de un propósito preconcebido de «crear belleza»: sensaciones, emociones e ideas se vuelven en sus manos depurada materia estética» (8).

Bere poesia nolabait aztertu duten batzuek (alabainan, textuak hurbiletik arakatu gabe) halako influentzia batzuk aurkitu dituzte. A. Zelaieta-k dio, adibidez: «Gure ustez, Lizardik modernismoaganako lehia jaso zuen, haren zafiroak baztertuz eta euskal motibazio edo gai batzuei lotuz» (9).

Gure iritzian modernismoa, joera estetiko bezala, ezagutzen bazuen ere, etzuen jarraitu R. Darlo baten exotismo harroa. Bere tematika euskal girokoa da; ez da arrotza (bainan, ikusiko dugunez elementu mitologiko eta klasiko zenbait ez du uzten, «Bakotiarrak» eta eguzkiaren «geziak» (dardos) gisako iruditeria erabiltzean). «Teknika berri hori euskal gaien zerbitzuan jartzen du, ordea. Ez darabil R. Darío-ren tematika ninfatikoa, ez J.R. Jiménez-en sinbolismo berezia (lurra = ama, itsasoa = maitasun liberatzailea); baina, ez eta A. Machado-ren edo Hernández-en tematika humano bezain garratza ere» (10). Hor lurra «ama» gisa interpretatzean aspaldiko eta oso zabala den «terra genitrix» gisako kontsiderazioa dago. Iruditeria horretan mitologia klasikoaren urak dabiltz, dudarik gabe..., eta ez euskal harrobiko ohiartzun soilak.

Xabier Lete-k, bere aldetik, XIX mendeko poesia frantzesaren eragina sumatzen dio (Verlaine-ena, adibidez, halako sinbolismo joera batean). Gu ordea, bildur gara Lizardik poeta eta joera horiek sakonki ezagutzen etzituela. «Beste alde batetik, iruditzen zait hemeretzigarren mendearen bukaerako frantses poesia erromantiko-ondorena zerbait ezagutzen zuela, eta gustatzen zitzaiola (Verlaine, agian?). Eta, ziur asko, modernismotik sorturiko espainiar poesia sinbolista berriaren puska eta egile batzuk ere bai (Juan Ramón Jiménez?)» (11). lkusten dugunez, Lete susmotan bakarrik gelditzen da; ez du absolutizatu nahi...

Guk aipatuak ditugu zeintzuk diren bere zati modernoenak teknikaz. Zati horiek bere olerkigintza osoan aski urriak dira. Gure inpresioa da Lizardi, benetako poeta gisa, edertzale porrokatua zela, eta naturaren aurrean (batez ere paisajearen aurrean) xoraturik gelditzen zenean eder-moldeak bide «kreatzailetatik» erakarri zituela, irudimen mundua bide klasikotik, modernotik baino gehiago, erabiliaz. Ez ahaz, berriro, Orixe-k aitortutakoa: «Lizardi ere nere moduan zebillela nik uste. Ez genituen aitatu beiñere poeta oriek, ez besterik ere. Ez gendun liburutegirik, literaturazkorik beintzat, ez ark ez nik. Irakurtzeko betarik eta amorraziorik ere ez» (12). Nahiz-eta posible gertatu, Orixe-k zuen antimodernismo-joeragatik, Lizardi-k bere joera estetiko «guztiak» ez aitortzea, ala ere, hor dago liburutegiko aitortza; liburutegi horretan ez da aurkitzen goian aipaturiko joera modernoen aztarnarik, funtsean beintzat...

Konstatapenaren aldetik A. Lertxundi-k mugapen gehixeago eta nabardura interesgarri batzuk: «Zail da Verlaine ezagutu ahal zuen esatea. Dakiguna, Frantzian izana zela, eta Frantziako poeta ttipiak -Besse de L. adibidez- ezagutzen zituela. Ezagutzen zuen Juan Ramón Jiménez ere, eta, agian, bi bide hauetako batetik ezagutu zuen Lizardik trenaren gaia. Halere, gure poetak, aipaturiko hirurak -Verlaine, Antonio Machado eta Juan Ramón Jiménez- gainditu egiten ditu trenaz ari denean, trenak sor arazten duen pinturaren antzeko fantasiari trenaren abiadura eransten dionean» (13). Guk, gure aldetik, nahiago genuke gaindu ordez aldatu esatea. Bai, trenaren gaia mende honen haseran aski ohizkoa zen, eta Lizardi bezalako paisajezale batentzat olergaia. Aitzol-ek gaiari buruz dio: «Fue preocupación de Lizardi el imprimir a sus poesías la idiosincrasia del espíritu vasco. Por esta razón, apenas en ellas se deja paso el sentimentalismo. Sí, hay en alguna intensidad en el dolor y en el amor. Pero es dolor del que no llora y es amor del que apenas suspira. Debido a ésto puede decirse que en la poesía de Lizardi domina la fantasía y el pensamiento reflexivo sobre el sentimiento» (14).

Aitzol-en iritzi horrek badu bere azertua. Bai, Lizardiren poesia ez da sentibera (are gutiago irrazionalista, estetika modernoaren zentzuan), kontzeptista baino, gogarbera (reflexiva). Oraindik beste berezitasun bat: Lizardiren paisajea (nahiz inpresionista izan) aski formala da, aski objetiboa da; garaiko estetikan (eta pinturan ere) gehienetan forma ezpreziso, ez-zehatz, ilunberak erabiltzen ziren subjetibismoagatik. Baita, egia da Lizardik iruditerian edergailu oso barrokoetatik alde egiten zuela: «Todos los motivos de sus comparacíones e imágenes son concretos, definidos y al alcance de la vista de quien pasea por los montes y valles vascos. Desterró toda la petulante fraseología de los zafiros, perlas de Ormuz, corales de Capri, esmeraldas y rubíes... magnificencias, sin duda, pero que no despiertan en las imaginaciones vascas sensaciones de belleza. Pero escogió todo aquello, que siendo peculiar del paisaje vasco, pudiera provocar la emoción artística en el alma euskeldun» (15). Aitzol-ek diona egia da, dudarik gabe, bainan Aitzol ez da konturatu, bestalde, Lizardi-ren poesian badaudela elemendu mitologikoklasikoak, «geziak» (dardos), «untzak» (yedras), «osto-pilloak» (elementos vegetales), «bakotiarrak» (motivaciones mitológicas báquicas) bezala. Gauza bat da barrokismoan ez erortzea, bainan beste bat elemendu mitologiko-klasikoak guztiz alboratzea (Lizardiren kasuan ematen direnak, eta estetika barrokoan ere present daudenak ... ).

Lizardiren paisaje begiztapena (kontenplaketa) oso barrenkoia eta pertsonala da. Joera inpresionista nabaria da, XX mende haserako edozein koadro piktorikotan isladatzen dena. Bainan guretzat puntu bat da bereizgarria: inpresionismoa geroz-eta informalagoa egiten joan zela, eta Lizardiren paisajea, berriz, molde klasiko-arrazionaletan dabilelako nabarduraz oso formala eta zehatza dela. Kontenplaketa zehatz eta sakon horrek marrubiaren ala otalorearen ederrari behar zuen garrantzia ematen zion. Lizardik, funtsean, ez du asko asmatzen; ikusia, baino, eder-mintzoz transkribatzen...

****************************
(1) Gai hau aurrez argitaratua izan da JAKIN aldizkarian (zenb. 25, 1982). «Influentzi aztarna batzuk Lizardiren lirikan» izenaz.
(2) Luis MitxeIena. Historia de la literatura vasca. Edic. Minotauro 1960, 147 or.
(3) Luis M. Mujika. Historia de la literatura euskérika. Ed. Haranburu 1979 370-371 or.
(4) OLERTI Sorta. IZAR alea, 108-109 or.
(5) «Las cien mejores poesías líricas castellanas» delakoak Lizardiren autografoa darama, eta 1914-ko epailaren 2-a eguna.
(6) Nobela hauetaz Xabierrek (semeak) dasaigu, agian, bere amak erabiliak izanen zirela, ama, beraz, nobelen irakurketari nahiko emana baitzen.
(7) «Ekiña ekin, Axular ta Etxepare irakurtze ta zeatz artertzeari eman zion aldi. ltz, esaldi, yoskera... an dituzu oro arretaz yasorik, ez errazbidez buru aztukor-aItzoan, arkatza erne ta errukigabe erabiliz, idazti-zokondo ta lerroazpietan piloturik baizik». Aitzol. Itz-lauz, op. c. 12 or,
(8) L. Miixelena. Historia de la Literatura Vasca, op. c. 146 or.
(9) X. Lizardi, olerkari eta prosista, op. c. 69-70 or.
(10) A. Zelaieta. Xabier Lizardi, op. c. 70 or.
(11) X Lete. Ibidem, 31 or.
(12) Orixe. Olerti, Izar (alea). 108-109 or.
(13) A. Lertxundi. Xabier Lizardi, op. c. 116 or.
(14) Aitzol, Yakintza, art. c. 170 or.
(15) Aitzol, Yakintza, art. c. 172 or.




2. Influentzi-zantzu apur batzuk.

Atal honetan eragin posible batzuen aztarnak arakatzen saiatuko gara. Eragin hoiek atzemateak, ordea, ez du esan nahi Lizardi oso influitua zegoenik (alderantziz baino); influentzi-aztarna soilak dira.

a) Mitologiazko motibazioak. Joera klasikoak.

Bai XVI mendeko eta bai barrokoaldiko poesiak maite ditu mitologiatik harturiko motibazioak. Modernismoa ere gure mendean norabide horretan joanen da, ahapaldien soinukidetasunari eta musikaltasun nabarrari garrantzia emanaz.

Bestalde, kontutan edukitzekoa da kontzeptismoa. Kontzeptismoak edukinari, formari baino, itzaldura gehiago ematen dio; bere jomuga hitz gutitan edukin (contenido) asko ematea da. Lizardi-rengan joera hori nabaria da. «Tanto el culteranismo como el conceptismo son estilos difíciles; en el primer caso, por las dificultades que ofrecen las palabras, los giros gramaticales, las alusiones mitológicas, etc.; en el segundo por los recónditos significados del texto, aunque su apariencia sea sencilla» (1).

Hortaz, Lizardi idazle kulteranoa baino kontzeptistagoa da, alabainan, bereizketa hori kamutsa gerta daiteke, bi joeren elemenduak eman daitezkeelako; mitologiazko alusioak beraz (kulteranismoan ematen direnak) ez dira falta Lizardirengan, ikusiko dugunez; ala ere, funtsean, Lizardik edergailu barrokoak ez ditu maite; bere idazkera oso zehatza eta elisioduna delako.

Orain ikus dezagun Lizardi-ren olerkigintzan isladatzen den iruditeria (imaginería) klasikoa. «Iruditeria» hori Lizardik erraz jaso zezakeen batxilergo aroko textuetan eta unibertsitate ikasketetan ere. Bere liburutegiko «Las cien mejores poesías líricas de lengua castellana» liburuan Garcilaso de la Vega, Quevedo, Góngora, Fray Luis de León etabarren tratamendua nabaria da.

Hona aro horietako adibide batzuk. Fernando de Herrera-tik:

Aura suäve, blanda i amorosa,
que nos halagas con tu fresco buelo;
cuando se cubre del dorado velo
mi luz, ¿tocaste trenca mas hermosa? (2).

Orain Góngora-gandik:
En carro que estival trillo parece,
a sus campanas Ceres no perdona,
de cuyas siempre fértiles espigas
las provincias de Europa son hormigas (3).

Eta baita:
Salamandria del Sol, vestido de estrellas,
latiendo el Can del cielo estaba, cuando
(polvo el cabello, húmidas centellas,
si no ardientes alfófares, sudando)
llegó Acis; y, de ambas luces bellas
dulce Occidente viendo al sueño blando,
su boca di, y sus ojos cuanto pudo,
al sonoro cristal, al cristal mudo (4).

Hemen Góngora mitologiaren zehar harro abiatzen zaigu. Berdin besteotan: «Un carro de oro» (5), «más que abeja flores liba inquiëta, ingeniosa labra» (6), «en ruecas de oro rayos del sol hilan» (7). Lizardi, kurioski, «txingar borobillaz» (esfera llameante, bere itzulpenean) ari zaigu mintzatzen («Arrats gorri», op. c. 202) eta «gozo miazketan» irudia. Garcillaso de la Vega-rengan “la solícita abeja susurrando» (11 eglogan). Lizardik horko elemenduak, estetika klasiko baten eta euskal paisaje zehatzean umotutako ederduran isladatzen dizkigu. Mintzaira hori, ordea, ez da modernoa, klasikoa baino bere giro guztian... (8). Beste elemendua «urretxindorra edo errusiñolaren» tematika litzateke. Ez da Lizardirengan falta:

Adiskide Urretxindor il zaizute,
ta aren ilkizunetara
berandu-bearrak -egoak ikara- al-zaramate? (9)

Antonio Gallego Morell-ek ongi dasaigu: «Así que Virgilio los llevó a sus Geórgicas, a partir de las églogas de Garcilaso el zumbido de la abeja se ha hecho inseparable del silencio. Alternan en esta larga Egloga largas tiradas de versos algo convencionales, que se quiebran con extraordinarios aciertos poéticos y arranques de inusitado dramatismo» (10). Lehen begiradak ematen duen susmoak baino elemendu klasiko aunitzago topatzen dugu, beraz, Lizardi-ren mintzaira poetikoan. Bai mitxeleten «miazketa» eta bai «urretxindorraren» tematika aski topikoa da literatura klasikoan. Bainan motibazio horiek ez dira bakarrak Lizardiren olerkigintzan.

Oraindik beste aipamen literario batzuk. Lope de Vega-rengandik hau:

Vierte racimos de gloriosa palma
y sin amor se pone estéril luto;
Dafne se queja en su laurel sin fruto,
Narciso en blancas hojas se desalma (11).

Motibazio barrokoak beste ahapaldi honetan ere:

Cayéndosele a Europa de las faldas
las rosas al decirle el toro amores,
y ella, con el dolor de sus guirnaldas,
dicen que lleno el rostro de colores,
en perlas convirtió sus esmeraldas
y dijo.- «Ay triste, yo perdí las flores!» (12).

Eta Bako mitologi---jainkoari dagokionez:

Vertido Baco el fuerte arné afea,
los vasos y la mesa derribada;
duermen las guardas que tan mal emplea (13).

Lizardiren mintzoan, berriz, garbia da bere aipamena:

Dantzari-talde, Baco-tiarrak,
naaspil zoroan zuti-baldarrak,
esku goituan ontzia ardo... (14).

Mintzo sinboliko antzekoa irustak (tréboles) «ardo-txanbillak» (ánforas de vino) (15) gisa egokitzean.

«Arrats gorri» poeman hemen emanen dugun Lope-ren gisako sinbologia ere ageri da. Egitura metaforikoan aztarna antzekoak, nahiz-eta ez izan guztiz hurbilekoak.

De la abrasada ecliólica que ignora
intrépido corrió las líneas de oro
mozo infeliz, a quien el verde coro
vió sol, rayo tembló, difunto llora (16)

Eta Lizardirengan:

Amil-mugan, bekaitz zimelak artu du;
amorruz damakio odei-sail bati su;
ta, aren argiz gaua galazi-ustean,
murgil yo du buruz sarkalde-leizean (17).

Hor eguzkiaren erasoa, pintura baten teknikaz, urrezko sarkalde baten ebokazioa gertatzen da. Oraindik biziago beste ahapaldi honetan asmakizun irudigile klasikoa:

Begira.- Izkain-eruntz, txingar borobilla
noiz egingo dago uretan murgilla,
ta noiz txirtxir-otsez itsaso gorria
biurtuko lurrunezko odei zuria... (18).

Hemen txingar, lurrun, odei, itxaso gorria gaiak ernazimenduko ikuspegi piktoriko baten motibazioetan sartzen dira.

Poesia klasikoan beste motibazio estetiko nabarmenak begetatiboak dira, adibidez, huntza (yedra), mahats-ernamuinak (pámpanos), erramua (laurel). Horrelakorik (laburki bada ere) aurkitzen da Lizardi-rengan. Lehenik ikus dezagun Pedro Espinosa-ren koadro hau:

Así del olmo abrazan ramo y cepa
con pámpanos harpados los sarmientos;
falta lugar por donde el rayo quepa
del sol, y soplan los delgados vientos,
por flegibles tahares sube y trepa
la inexplicable yedra, y los contentos
ruiseñores trinando, allí no hay selva
que en mi alabanza a responder no vuelva (19).

Hemen elemendu klasiko eta erdibarrokoak nabariak dira: copa, cámpanos, yedra, ruiseñores, selva...

Orain begira dezagun zuhurki Lizardi-ren mintzo poetikoa, batez ere, «Urte giroak ene begian» poema nagusian. Hor huntza, mahas-piloak, irusta-sailak elemendu begetatibo klasiko gisara present egongo dira. Eta eszenarioa oraindik klasikoagoa dadin ez da faltako elizaren (templo) irudia, ez-eta habearena (columna) eta zutoinarena (pilar). Eta bukatzeko yaupalemeak (sacerdotisas) ere.

Atsedenaren eliz zutoin bete,
ostopillo ta izar izunak abe:
ta i bertan oianeko yaupaleme (20).

Norabide sinboliko berdinean beherago:

Ikus bitzat arako irusta-sallak
eskuan ditutela ardo-txanbillak (21).

Lizardik ipini zuen ítzulpenean keru klasiko eta erdi-barroko hori ozenagotu egiten da goiko bi ahapaldietan:

(Templo del descanso, lleno de columnas, formando la bóveda de muchedumbre de hojas y de finjidas estrellas: y en ese templo, tú, sacerdotisa.
Vea aquellas parcelas de trébol que sostienen sus manos ánforas de vino).

Ez dago dudarik hemengo iruditeria (imaginería) klasikoa dela.

Ala ere, Lizardiri iruditeria hori erabiltzeko motiboa euskal paisajeak eman dio, hots, gure belardietako motibazioa (hau da, irusta edo pagotxa = trébol) mintzo metaforiko klasikoz jantzi du «ardo-txanbillaz» (ánforas de vino, tradizio metaforiko bakikoan) horniturik ikustean.

Orain pasa gaitezen beste tematika literario batera, hau da, lamien eta «maitagarrien» arlora. Ezaguna da poesia barrokoan eta klasikoan «ninfa» eta «náyade»-en mundua. Garcilaso de la Vega-k bere lehen elegian (eusk. eresian) hau ekartzen digu:

En torno dél sus ninfas, desmayadas,
llorando en tierra están sin ornamento,
con las cabezas de oro despeinadas (22).

Eta beheraxeago eresi berberan:

Sátiros, faunos, ninfas, cuya vida
sin enojos e pasa, moradores
de la parte repuesta y escondida,
con luenga experïencia sabidores,
buscad por consuelo de Fernando
hierbas de propiedad oculta y flores (23)

Hemen mitologi mundua oso nabarra da, hots, sátiro, fauno, ninfa, náyade, etabarrena. Euskal mitologian ere antzekoak: lamiak, «maitagarriak», basajaunak, erreka-marik etab. Lizardi-k badaki greziar eszenografia «etxekoratzen”, haren ordainak gurean emanaz, bainan, nabarmenki, halako giro klasiko baten mintzairan. Euskal mitologia, noski, indoeuroparrez ukitua dago. (24).

Pedro Espinosa, poeta «barrokoak», aritzeko lekumen sinbolikoa honako zatian:

Cuantas viven en fuentes, ninfas bellas
(que burlan los satíricos silvanos,
que arrojándose al agua por cogellas,
el agua aprietan con lascivas manos) (25).

Orain arte poeta gaztelaniarrak. Orain ikus berriro gure Lizardiren iruditeria klasiko-mitologikoa. «Baso itzal» zatiaren sinbolismoa aipaturiko eszenografian onduta dago, nolabait. Basoa yauregia da (palacio/templo lit. klasikoan). Basajauna (satiroak eta faunoak bezala) bertan bizi da. Euren alaba Itzala da (sombra).

Itzal!, Baso-ren ume yaukal,
xaloagorik ezin aal, beltzeran,
begi bai azal: Itzal! ... Itzal! ... (26)

Eszenario hau Lizardi-k hain maitea duen ezkon-tematikaz, maitasun-tematikaz osatu behar da. Lurra «terra genitrix», hots, ama da; Eguzki Jauna da; «maitagarrik» hadak gisa (aztiak bezala) basoetan bizi dira; lamiak, berriz, errekazulotan. Mitologia zabalean faunoak oihan-basoetan, eta ninfak iturrietan bizi ohi ziren. Udaberria ere neskatxa da (urdinez yantzia, beraz!)... Lizardi-ren mintzo sinbolikopean eszenario aski klasiko bat dago (bainan barrokoaroan eta, gertuago, modernismoan irabaziko zuen oparotasun eta kolore nabarregirik gabe! Lizardi-ri ez zegokion barrokismoaren enpatxu okiberarik.... kontzisoagoa, zehatzagoa zelako).

Ez ahaz mintzo honen azpian euskal eta indoeuropar mitologiaren artean dagoen lotura. Lotura hori ez du egin, noski, Lizardi-k; bera baino aurretikoagoa da; poetak, ordea, nolabait iruditeria mitologikoa gure giroan ahokatu du, bestalde, gure herriak bere kondairan eta antropologian egin duen bezala. Lotura horretaz garbi dio Jose M. Barandiaran etnologariak: «Junto a las almas de antepasados pululan numerosas figuras mitológicas, más o menos relacionadas con aquéllas y casi todas ligadas a fenómenos naturales del mundo físico. Son genios, númenes y nombres, puntos de convergencias de imágenes y temas. Unos temas son indígenas y otros -los más- proceden de culturas y mitologías extranjeras que fueron incorporándose a la tradición del pueblo vasco en diferentes épocas de su proceso histórico» (27).

Gurera etorriaz, sintomagarria da Lizardi-ren prozesu prosopopeiko etengabea. Adibidez, Eguzkia, Lurra, Itzala, Gaua, Euria, Eguna etab., apropos, handiz (maiuskulaz) idazten ditu. Lizardik basoaren eta naturaren ingurtiko mundu guztia bizitasunez hornitua dago, transposizio sinbolikoz ondua.

Lizardi-ren poesian aurkitzen den sinbolismo klasikoa hobeto sailkatzearren hona, laburpen gisa, elemendu nabarmenenak tematikaren araura:

*********************
(1) F Lázaro. Vicente Tusón. Literatura Española. Ed. Anaia, 160 or.
(2) Poesía lírica del siglo de oro. Ed. Cátedra, 1979, 144 or.
(3) Ibident, 218 or.
(4) Ibidem, 220 or.
(5) Ibidem, 227 or.
(6) Ibidem, 228 or.
(7) Ibidem, 228 or.
(8) Oraindik «susurrando» horren mintzoaz:
«Ango marmarra!
Ego-begi izaki-ta, aizeak garra:
irakin diraki, beroz ezik
erlëen egoek, yo ta naasirik(«Baso itzala» 148 or.),
(9) «Ondar-gorri», op. c. 158 or.
(10) lkus Historia de la literatura española (hasta s. XVI). Biblioteca Universitaria. Guadiana, 590 or.
(11) Poesías Líricas del siglo de Oro, op. c. 258 or.
(12) Ibidem, 259 or.
(13) Lope de Vega, op. c. 260 or.
(14) ,Sagar-lore», op. c. 144 or.
(15) «Ondar-gorri», op. c. 162 or.
(16) Lope de Vega, op. c. 264 or.
(17) «Arrats gorri” op. c. 204 or.
(18) «Arrats gorri», op. c. 202 or.
(19) Poesía Lírica del siglo de oro. op. c. 304 or.
(20) «Baso itzal», op. c. 148 oi
(21) «Ondar gorri», op. c. 156 or.
(22) Elegía Primera, v. 151-153.
(23) Elegía primera, v. 169-174.
(24) Poesía lírica del siglo de oro, op. e. 308 or.
(25) Ibidem, 308 or.
(26) «Baso itzal», op. c. 152 or.
(27) Mitología Vasca. Ed. Minotauro, Madrid 1960, 66 or.
Eguzkiaren mitologi eremuan ere J.M. Barandiaran-ek lotura antzekoak aurkitzen ditu, bereziki, kultura zeltarekin. Orokorki harturik dio: «Dado el carácter sagrado del Sol dentro del mundo conceptual vasco, no es extraño que muchas creencias y costumbres de la mitología solar indoeuropea se hayan asociado a la idea y al vocablo con que el astro del día es expresado en el país vasco». Ibidem, 112 or.





b) Sinbolismo ninfatikoa eta nupziala:

Eguzki itzulberriak,
(maitari goiztarrak)
munkatu du basoa,
(munkatu senarrak)...
Emazte ezkonberria
dala uste basoa... (1)
Udaberri, uste-ezik,
arki dut basoan.
Neskatxa da, ta urdiñez
yantzita ziyoan. (2)
Gero aldamenean,
atzaidan eseri, andereño otxan,
ta, ai, zein gozo gauden, aopekotan! (3).
Illunak, emaztegai
aukera argia (4)
Non da, non da sorgiña,
basoak maitea? (5)
Maitetasun-azia:
ene udaberria:
neskatx-tankerakoa
ta aurdiñez yantzia! (6)
Ames dagit, basoan
il nauela, parreaz,
maitagarri batek,
ta, gozorik, illeta
abesten didatela
berreun milla lorek (7)

Azkeneko hau oihaneko ezkon-sinbolismoan sartzen da. Maitagarriak hor «hada» esan nahi du, Lizardi-ren itzulpenean ageri denez (8).

«Mendi-gaña » poeman «maitagarriak » edo hadak basoan bizi al diren galdetzen du:

Egiz, maitagarriak
dituk ire basoan?...
Egiz duk arnaskai bat
ezilkortzen duna?... (9).

**********************
(1) «Neskatx urdin-yantzia», op. c. 88 or.
(2) «Neskatx urdin-yantzia», op. c. 86 or.
(3) «Baso itzal», op. c. 152 or.
(4) “Maitea” op. c. 28 or.
(5) «Neskatx urdin-yantzia», op. c. 92 or.
(6) «Neskatx urdin-yantzia», op. c. 92 or.
(7) «Oia» op. c. 40 or.
(8) «Y sueño que en el bosque un hada matóme con su risa, y que doscientas mil flores cántanme dulce funeral». Ibidem.
(9) “Mendi-gaña” op. c. 46 or. Euskarak (bere maitagaiak), hartzen duen trataera ere, nupziala, ezkontzazkoa da. Argi dago hori ahapaldi honetan:
Ez hadi beldur, nere Maiteder:
baserriz landa nai aunat ager-
arazi, bazterrik bazter,
arroki; ezpaitun
ezer lurbiran ederrik i bezain eder!
“Eusko-bidaztiarena», op. c. 166 or.



c) Sinbolismo bukolikoa.

Sinbolismo hau aski orokorki, eta nolabait, diluitua aurkitzen da bere olerkigintzaren mintzo sinbolikoan. Arlo honetakoak dira bere erle, mitxeleta, urretxindor eta artzaintxirula temak...

Amets dagit nautela
tximirritek eortzi
abaraska baten,
ta illobia, lasaki
ta ixilka, ari naizela
parra-parra yaten... (1)

Hemen Garcilaso de la Vega-ren erleen tematika tximirriten ikuspegiaz lotzen du maisuki.

Irakin diraki, beraz ezezik
erlëen egoek yo ta naasirik (2)

Urretxindorraren aipamena norabide berdinean doa:

Adiskide Urretxindor il zaizute,
ta aren ilkizunetara
-egoak ikara-
berandu-beldurrak al-zaramate? (3)

Mitxeletak (ingumak) askoz gehiago azaltzen dira:

Or-emenka, lore zimel gañetan,
ingumak ari, gozo-miazketan...
Mitxeleta gorri, zarpil egoak;
maitatzeka atsotu diranetakoak (4).
Sagasti gazte, sagasti zuri,
inguma-atsegintokia iduri (5)

Eta kilkerraren kantua bukolismo horretan:

Kilker olerkari arloteak
neurtitz ozenak ditun boteak
lurrezko yauregi-atean? (6)

Eta berriro «olerkari» epitetoaz kilkerra:

Aspaldidanik
ixil zen olerkari yaun Kilkerra (7)

Bukatzeko eta borobiltzeko jarrera bukolikorik ez da falta artzain-txirulari eginiko aipamen gozo honetan.

***************
(1) «Oia», op. c. 42 or. Merezi du ematea poetak ezarri dion itzulpena bere isladapen sinbolikoagatik: « ... Y sueño que las mariposas me enterraron en un panal de miel, y que yo, con mucho desahogo y disimulo, estoy engullendo mi propio sepulcro ... ».
(2) «Baso itzal», op. c. 148 or.
(3) «Ondar gorri», op. c, 160 or.
(4) «Ondar gorri», op. c. 156 or.
(5) «Sagar-lore», op. c. 142 or.
(6) «Sagar-Lore», op. c. 142 or.
(7) «Ondar gorri», op. c. 158 or.




d) Sinbolismo mitologiko-maiestatikoa.

«Maiestatiko» epitetoaz adierazi nahi dugu, alegia, naturako elemenduak gorengotasunez aldaturik ematen dizkigula Lizardik. Adibidez, oraila jauna da, aita da, itzala yaula-pemea sacerdotisa), ume yaukala, andereño otxan. Lurra anderea, basoa eliza (templo) eta amaztea, eguzkia erregea...

Andre lurrari, zertxo? Ezegai-ttanto bat. (1)
Andre lurrak yaulki ditu igaliak. (2)
Yaun orail eder, legorteen aita. (3)
Itzal!, Baso-ren ume yaukal. (4)
Gero, aldamenean,
atzaidan eseri, andereño otxan. (5)
Ta i bertan oianeko yaupaleme. (6)
Emazte ezkonberria
dala uste basoa. (7)
Eguzki erregeri eskeñiak. (8)

********************
(1) «Sagar-lore», op. c. 142 or.
(2) «Ondar gorri», op. c. 156 or.
(3) «Sagar-lore», op. c. 140 or.
(4) «Baso-itzal», op. c. 152 or.
(5) « Baso-itzal”, ibidem.
(6) «Baso itzal”, ibidem.
(7) «Neskatx urdin-yatzia», op. c. 88 or.
(8) «Baso itzal”, op. c. 150 or.



e) Sinbolismo klasikoko beste elemenduak.

Atal honetan oraindik, pilaturik gelditzen da, keru klasikoa duen mintzairazko elemendu zenbait, halanola: eleizak (temploak), geziak, ederkiak, jauregia, hilkizunak, etab.

1) Jauregia (palacio):

Entzun bezat iñoizko olerkaria,
zelaiean baitzun lur-yauregia (1).

Leioak itxitako yauregia
basoak iduri. Lo nagusia (2).

2) Ederkiak (adornos):

Bat-batez, eun txoriek
eztarriak eten,
ta aberaski zabala
bitxiz yantzi zuten (3)

Arbazta igarrarena
bezin su zolia
Egun-ek biztu dio
yorik illedia (4)

Eguzkiak orailen adatsu dunean,...
inguma bi xurizta, lur apaindu-gaiñez
lorez-loreko ibilli gozoak egiñez (5)

Damasko oialak, urdin yoriak
ertzeko litsean... (6)

3) Eliza ela habeak; ontziak.

Atsedenaren eliz, zutoiz bete,
osto-pillo ta izar izunak abe:
ta i bertan oianeko yaupaleme... (7)

Uda-suzko itsaso- baitut ibilli
gerizpe atsegin bat nuela untzi (8)

Aingura bota dut Arratsaldean (9)

Uda!, gar zoragarri, suzko itsaso:
untzi geriza untan nai aut igaro... (10).

Literatura klasikoan (ernazimenduan, zehazki) ontziaren (nave) tematika ez da falta; oraindik gutiago, noski, eleiza edo temploarena. Lizardik uda-sasoinetik udazkenera igarotzea «ontziaren» sinbolopean dakar. Horregatik: «Aingura bota dut Arratsaldean: oña dut ezarri Udazkenean...
(ltzulp. He echado mi ancla al atardecer:
he posado mi planta en el Otoño ... ) (11)

4) Geziak (dardos):

Gallurrera igoa dugu Iguzkia,
nondik yaurtiko zutago gezia... (12)
Errukarria! Bein eta berriz, alena!
Nondiko gezi zorrotza
bat-batez eldu zaik egan... (13).
Gezi urdiñek
ziztatua dakus
illuna Gaztek (14)

5) Beste elemendu mitologikoak: (Bako, Ikaro):

Dantzari-talde, Baco-tiarrak,
naaspil zoroen zuti-baldarrak,
esku goituan ontzia ardo... (15)
Ta, beeko gaiok agor-ezkeroz,
Iguzki-k ezin urtuzko egoz
(Ikar-ek ez bezelakoz)
goazeman zerura igoz,
izar urdiñetarañoko asmoz! (16)

Eta pertsonaiak:

Zuaitz arrotzen azpia,
eun oztiñen itzalia!
Or bide zetzan Gerbault bakartia... (17)

Aipamen mitologiko hauek eskatzen dute Lizardik halako ezagumen arrunta edukitzea literatura zaharraz. Textuak ez dira oparoak, bainan aski bere ezagumena isladatzeko.

Nahiz-eta, agian, «Las cien mejores poesías líricas castellanas» idazkian datorren Selgas-en «El estío» eta «Baso itzal»-aren artean paralelismoak egin ahal izan, Lizardi-ren poema askosaz hertsi eta kontzisoagoa da... Ez dugu uste berarekin zerikusirik duenik. Lizardik bere errotatik eho du euskal paisajeak sugeritzen dion ederdura, bainan molde klasikotan eta ernazimenduko sinbologia, funtsean, erabiliaz.

***************
(1) «Ondar gorri», op. c. 162 or.
(2) «Baso itzal”, op. c. 152 or.
(3) «Neskatx urdin-yantzia” op. c. 90 or.
(4) «Neskatx urdin-yantzia», op. c. 86 or.
(5) «Maitea», op. c. 53 or.
(6) «Maitea», op. c. 51 or.
(7) «Baso itzal», op. c. 152 or.
(8) «Ondar gorri», op. c. 156.
(9) «Ondar gorri», ibidem.
(10) «Baso itzal», op. c. 154 or.
(11) Quevedo-ren poesian jainkosa itsasotik jaiotzen edo jaikitzen ikusten da, Venus-en mitologia jarraituaz:
La misma blanca diosa de Cithera,
cuando del mar salió la vez primera,
por do la espuma el blanco pie estampaba
de la plaza arenosa
(Poesía lírica del siglo de oro, op. c. 352 or.).
Lizardi-ren poesian ez da deus jaiotzen edo ateratzen, sartzen baino:
Itsasoak bai-baitu, urrun ertzean,
legor bat -odol-uts iñularrean-
Eguzki nondik sar atsedenean(«Ondar gorri», 156).
Eta beste honetan «murgildu» egiten da eguzkia sarkaldean:
Ta, aren argiz gaua galazi-ustean,
murgil jo du buruz sarkalde-leizean. “Arrats gorri», op. c. 204 or.).
(12) «Baso-itzal», op. c. 148 or.
(13) «Aldakeri», op. c. 68 or.
(14) «Maitea», op. c. 29 or.
(15) «Sagar-lore», op. c. 144 or.
(16) «Eusko-bidaztiarena», op. c. 172 or.
(17) «Eusko-bidaztiarena», ibidem.
Gerbault hori, Espasa-Calpe entziklopedian, gai humoristikoak erabiltzen zuen pintore gisa dator (1863-an jaioa). Ez dakigu Lizardi pertsonaia honetaz ari ote zaigun...



f) Beste eragin bereziak.

Lizardi-rengan isladatzen den beste eragin berezia mistika joerazkoa da. Orixe-rengan geroago («Barne-muinetan» eta beste poema batzutan) oso nabaria izango den joera. Lizardi-ren «Ondar gorri» amaierak, eta bereziki «Egamin» poesiak, oihartzun garbiak dauzka. Behar bada, Orixe-k azkeneko harremanetan bultza zezakeen Lizardi literatura-mota horretara, batez ere, Donibane Gurutze-koaren eta Fr. Luis Leon-goaren joera izkutukoak harrotuaz. Lizardi-k, bestalde textu arruntetatik (eta batxilergoko manueletatik) ezaguna zuen ernazimenduko literatura, eta baita Donibane Gurutzekoren eta beste mistiko-aszetikoen hizkera.

lgoeraren oihartzunak paregabeak dira Donibane Gurutzekoarengan:

Tras de amoroso lance,
y no de esperanza falto,
volé tan alto, tan alto,
que le di a la caza alcance...
Cuanto más subía,
deslumbróseme la vista
y la más fuerte conquista
en oscuro se hacía (1).

Igoera horren sinbologia azaltzen du Lizardik «Ondar gorri» poema gorena burutzean; hor «Yainko-muñoetaz» mintzo zaigu olerkaria (itzulpenean dio: «antes de ganar las cumbres divinas»).

Yainko-muño-gaiñetara baño leen,
(ederra baita bizia!),
urrezko itsaso bebilt urduria... (2).

Nahiz-eta textuan Lizardik ez jarraitu Donibane Gurutzekoaren eskema hurbiletik, bere hizkera aski antzekoa da, eta baita beherago «Yainkozko Beteaz» mintza zaigunean; «plenitud divina» delako hori oso ohizkoa da literatura mistikoan, San Paulo-ren teologiari jarraipena emanaz.

Ta udazken-atsarreko goiz batean
esnatu nadi Yáinkozko Betean! (3) 162

Donibane Gurutzekoak badu barrenkoitasuna (intimidad) eta izkutapena (escondimiento) azaltzen duen beste poesi-joera. Bakarnahi hori gorenki expresatua dago hain ezaguna den ahapaldi bitxi honetan:

Quedéme y olvidéme,
el rostro recliné sobre el Amado,
cesó todo y dejéme,
dejando mi cuidado
entre las azucenas olvidado (4)

Bakardade, bakarnahi, ixildade, desardura antzekoa Lizardi-rengan bere «Egamin» poeman (kontutan izan poesia hau izan zela «Etxeko këa»-rekin olerkariak hilaurretik eginikoa):

Yaunarenean nago
zentzunak ezin bil,
Elizaren sabela
bakar dago ta ixil,
otoitzarako giro,
baño ni txoratil... (5)

Antzeko desirak, antzeko otoitza eta antzeko jomuga mistikoa Orixe-rengan «Barne-muinetan» liburuan:

Itzak beude, Jaunagan
naimena zadan bil,
Au baita Argi betiko:
Ontan nadin murgil. (6)

Jainkoarengan «bil-nahi» hori (Lizardik «Jaunarenean nago» diotsa) oraindik xumekiago adierazia dago beste zati honetan:

Bago latina,
bego mintzai oro ixil,
Jainkoarekin
kuku neregan nadin bil (7)

Hemen ez ahaztu ekarririko Donibane Gurutzekoaren «Quedéme y olvidéme..., cesó todo y dejéme, dejando mi cuidado...» pasartearen mintzaira mistikoa.

Orixe-ren mistika-iturria, dudarik gabe, Donibane Gurutze izan zen; hori Lizardi-ren kasuan baino, oraindik, garbiago dago. Orixek, gure ustetan, bere harreman zuzenen bitartez influi zezakeen Lizardi-ren memento batzutako norabide horretan. Bestalde, Lizardik zuzenki iturri horiek Espainiako mistikoetan ezagutzea ez da harritzekoa; gutienez, batxilergo-ko eskuliburuen antologietan.

Oraindik badira beste eragin azaleko batzuk gure olerkariarengan. Adibidez ileadatsen tratamendua. Aski klasikoa da... Lizardik:

Egun-ek biztu dio
yorik illedia (8)
Eguzkiak orailen adatsa dunean,
ikus bide-dituzu, eguras-bidean,
inguma bi xurizta, lur apaindu-gainez (9)

Francisco de la Rosa-k honako hau:

Bella es mi ninfa, si los brazos de oro
al apacible viento desordena;
bella, si de sus ojos enajena
el altivo desdén que siempre lloro.

Parekaketa ernazimenduko sinbolismo metaforikoaren eremuan erraza da. Eta «al apacible viento» horren itxurazkoak dira Lizardi-ren biok:

Zebillela, ats epel bat
usaiez yoria (10)
Aizeño lillurak
otxanduta dabil (11)

Lizardik azkeneko honi itzulpen aski klasiko hau ipintzen dio: «El céfiro, fascinado, corre blandamente».

Egin ditezke oraindik beste hurbileko parekaketa batzuk.

«Biotzean min dut» poeman, hots, Lizardik amonari eginikoan, Bécquer-en «Cerraron sus ojos» hileta-poemarekin egin daitezke errefereritzia batzuk. Zenbait pasartetan azaltzen da halako antza, nahiz-eta poemaren egitura Lizardirengan, dudarik gabe, askoz zehatzagoa eta hurbilagoa gertatu, eta zertzelada aski desberdinez egiztatua, Poetak, gainera, hileta horretan pertsonalki parte hartzen du (12), Bécquer-enean ez, berriz. Hona pasarte antzeko batzuk:

De la casa en hombros
lleváronla al templo
y en una capilla
dejaron el féretro.
Allí rodearon
sus pálidos restos
de amarillas velas
y de paños negros.

Lizardik ere badakar etxetik elizarteko pasarte hori, nahiz-eta gure olerkariarengan desarroilatuagoa egon. Gero bi poetetan zerraldoaren bakardadea eliz-atarian (ala kaperan Bécquer-en kasuan):

Bat-baten etenda
bizion ots ori.
Gorputza laga dugu
nunbait. Al-dakit nun!
Amonatxo! Bakarrik
zagoku atean,
otz ta gogor, entzuten
zure azken-Meza? (13).

«Allí rodearon sus pálidos restos» delakoa Lizardi-rengan mamituagoa gertatzen da «bultza naute barrura..., ordia-antzo sar nazu» delakoekin zertuaz. Gero bietan berdin: «Y en una capilla dejaron el féretro». Lizardik: «Gorputza laga dugu nunbait».

Eta gero bietan aizeak zerraldoko oholetan egiten duen intziri zorrotza. Lizardi-ren kasuan zerraldoa oraindik elizatarian dago; Bécquer-anean, berriz, dagoeneko kanposantuan.

En las largas noches
del helado invierno
cuando las maderas
crujir hace el viento...

Lizardik:
Zerraldo-olen artetik
(negu-gaua iduri)
ez al datorizu, uluka,
aize erruki-eza? (14)

Hemen paralelismo hipotetiko baten ardatzak lirateke:

noche /invierno
gaua/negua
«negu-gaua»

madera /crujir /viento (Bécquer)
olak /uluka/aizea (Lizardi)
«olen» /«uluka»/«aize».

Ala ere, Bécquer-en eta Lizardi-ren poemetan desberdintasunak; hariaren desarroiloa ez da berdina beste alde askotatik begiratuta. Bécquer-engan, adibidez, hildakoa neskatxa da, Lizardirengan, berriz, pertsona oso konkretua, hots, bere amona; Bécquer-engan elizakoaren desarroilo guti dago, Lizardi-ren kasuan, ordea, zabala; Bécquer-ek ez du ekartzen zerraldo-ohola altxatzearen pasartea, Lizardik-bai. Desberdin guzti horien gain, gure ustez, Lizardik textua ezaguna zuelarik, aprobetxa zitzakeen Bécquer-en hileta-poeman aurkitzen ziren elemendu batzuk, eta olerki osoaren sentimendu erromantiko-soilak hala isladatzen du...

Lizardi-ren beste poema berezia, kanpoko influxuen haria isladatzen duena, «Bultzi-leiotik» delakoa da (15). Poema horretan trenaren gaia; tematika hori, jakina denez, poesia modernoan aski erabilia izan da. Verlaine izan zen, zehazki, treneko ibilaldia poesiara eraman zuen lehenengotako bat. Geroago, eta guri hurbilago, A. Machado-k eta J.R. Jiménez batek sakondu egin zuten experientzia hori. A. Lertxundi ongi dio: “Verlaine izan zen treneko ibilaldi batetaz lehen poema osatu zuen gizona. Geroago, Antonio Machado eta Juan Ramón Jiménez espainiarrek ere esperientzi berdina sakonduko dute. Garrantzi handikoa da puntu hau, pinturarekin duen zerikusia begiratuaz gero. Trena atxakia aproposa da paisajearen margotze inpresionista azkar bat lortzeko. Paisaje geldiaren aurrean gizon dinamiko bat dago, hemen sensazioak azkarrak dira, kontenplazioak gihar bat behar du, dinamika bat» (16).

Gaiaren hariak, nahiz-eta, paralelismoak egitea utzi, gure ustean, Lizardik isladatzen digun pasarte piktorikoa aski pertsonala da. Ez dakigu Verlaine ezagutu zuenik. Ez dugu uste... Posibleagoa da, noski, textu antologikoetatik (batxilergo eskuliburutan, J.R. Jiménez-i zegokionez, batez ere) Machado eta J.R. Jiménez nolabait ezaguna izatea. Ala ere, guretzat Lizardi-ren «Bultzi-leiotik» poemak idatz-giroan eta estilistikan (ez, noski, gaiaren aldetik) ihes egiten du, bereziki, J.R. Jiménez-ek isladatzen duen estilo «inpreziso», «Iainobera» eta «irrazionaletik».

Hona hemen J.R. Jiménez-en pasarte batzuk:

El tren arranca, lentamente. El pueblo viejo
tiene en sus grandes casas, sucias y silenciosas,
una opaca, doliente y suave claridad,
perdido entre las gasas azules de la aurora
Llovizna. Algunas gotas mueren en el cristal.
Los molinos de viento son vagamente rosas.
Huye más el paisaje... Y la ciudad se pierde
allá en el campo inmenso, que un sol difícil dora. (17)

lkusten denez J.R. Jiménez-en deskribapena aski inprezisoa, baldana, nagia (lánguido) da. Paisajea erdi-diluitua ikusten da. Lizardi-ren koadroa, ordea, zehatzagoa, prezisoagoa da. Ia aipamen hutsak dira (J.R. Jiménez-ekin konparaturik, epiteto gutiago erabiliaz (opaca, doliente, suave). Lizardik:

Arto musker,
mendi, baserri zaarrak;
ale gorriz
abailduta sagarrak (18)

Lizardi-ren koadroa, noski, euskal paisajearen aztarna ukaezinetan kokatzen da (baserria, sagarrak, nekazaria)...

Nekazari, gizandi bat iduri soroan zut: beyondeizula zuri! (19)

J.R. Jiménez-en estiloa, gehienetan oso nagia, geldia, patxadatsua da. Lizardi-rena, berriz, oso arina, eskematikoa, mugimendu bizikoa. Idazkera inpreziso halako baten teknika darabilen pasarte bakarra litzateke:

Oro laño
mea batek estalia,
urrez oro
eguzkiak yantzia... (20)

Lañoa berez inprezisoa da, ez-zehatza da, bainan Lizardiren mintzoari aipaturiko epiteto nagien luzadura falta zaie (hots, sucias, silenciosas, opaca, doliente, suave... epitetoen baldantasuna)

Bai, bietan treneko leiotik ikusitako paisajea; batean, ordea, luzamenduetan eta sentzazio diluituetan galdua, eta bestean mintzaira zehatzago, arin, zinematiko batean. Ikus adibidez leihoko kristaletaz J.R. Jiménez:

El techo del vagón tiene un albor - ¿de dónde?
y los turbios cristales, desvanecidos, lloran...
Fuera, entre claridades van y vienen, hay
una conjuración de montaña y sombra (21).

Lizardi pasarte diluitu, lainotsu, ezpreziso hauetaz biziki influitzen utzi bazen askoz ugariagoa, geldiagoa, nagiagoa izanen zen «Bultzi-leiotik» poema mamitzean. Gero ikusiko dugunez, Lizardi, funtsean, ez da poeta modernoa garaiko estilo «ez-prezisoaren» aldetik begiratuta, bainan gerta daiteke modernoa beste alde batzuetatik, adibidez, poema honetan bertan (Bultzi-leiotik) darabilen mugimendua eta sotiltasunagatik... Gure iritzian, Lizardi-ren poema modernoenak, agian, «Bultzi-leiotik», «Neskax urdin-yantzia» eta «Bizia lo» dira.

Lizardi-k poemako azken ahapaldian mugimenduzko sentzazio nagusia damaigu, nolabait, tresnaren abiadarekin halako kontsonantzia bat lortu nahiaz:

Bañan... ezin;
beeko bear goriak
narama... Agur,
soro, sagar, mendiak! (22)

Mugimendua lortzeko, ahapaldi honetan epitetoak falta dira, dena aipamen hutsez ematen da (soro, sagar, mendiak), iuxtaposizioan ezarririk. Bainan beste ahapaldietan ere ez, inolaz ere, J.R. Jiménez-en luzamendu eta nagitasunik...

Orain ikus dezagun apur bat, eta laburki, A. Machadoren mintzoa trenari dagokionez. Izatez, Lizardi, A. Machado-ren estetikatik J.R. Jiménez-etik baino hurbilago dago... Ala ere, guretzat ez dago garbi bere eraginik aurki daitekeenik gure olerkariarengan. Ez dago testigutza garbirik Machado ongi ezagutzen zuenik jakiteko; gure susmoa da, aurrekoa bezala, gehienera eskuliburutako (manuales) texturen batetik ezagutuko zuela; bere ezagupena larriagoa izatekoan nagusiago isladatuko zen bere poesian...

Machado-k trenaren tematika «Campos de Castilla» liburuan dakar. Bere deskribapena, bestalde, adierazitako textuan, ez da murgiltzen paisajearen pintura oparoan. Kasik, Machado galdu egiten zaigu trenaren barnean (eta ez kanpoan) doan gertakizunarekin. Harrigarria; ia ez du ezer esaten paisajeaz:

Luego, el tren, al caminar
siempre nos hace soñar;
y casi, casi olvidamos
el jamelgo que montamos (23)

Eta lehentxeago:

y de día, por mirar
los arbolitos pasar...

Trenaren tematika burutuaz, bada, esan behar dugu gai hori erabiltzeak ez duela esan nahi, nahitanahiez, Lizardik besteen denpendentziak dituenik. Tematika bera, Lizardi zen tipo pinturazale batentzat, guztiz sugerigarria zen, eta aprobetxatu egin zuen bere olermena mamitzeko. Lizardi eta paisajea biziki lotuta daude, eta lotura horren azalpenerako trenaren gaia aparta bilakatzen zen.

********************
(1) San Juan de la Cruz edo Gurutzeko Donibane. Bertsoak 1-etik 4-era, eta 13-tik 16-era.
(2) «Ondar gorri», op. c. 162 or.
(3) «Ondar gorri», op. c. 162 or.
(4) Donibane Gururzekoa. Noche oscura del alma, b. 36-40.
(5) «Egamin», Yakintza (1930) zenb. 178 or.
(6) Barne-muinetan. Zarautz (1934), 66 or.
Joxe Azurmendi euskal entsegularia izan da orain arte Orixe sakonkien aztertu duena, bereziki, «Zer dugu Orixeren alde» (Arantzazu, 1977) liburukian. Azterketa bikain horretan Azurmendi-k ongi balioztatzen du Orixe-ren joera mistikoa estetika aldetik ere: “lkaragarrizko seriotasuna sumatzen da bertsuotan. Eta nik ez dakit inoiz soilago eta hobeto adierazi ote den, deus abscondítus hartatik, elkarrizketan ari gintzaizkiokeen Jainko hartara pasoa». (Ibidem, 185 or.).
(7) lkus Euskaldunak era olerki guztiak. Ed. Auñamendi, 515 or. «Desardura» mistiko hori (bakardadez: bustia) ze ongi beste honetan:
An negon bakar
Eliza xokoan
begiak ertsirik.
Ernai? Lo-xorroaz?
Ez dakit bi oien
muga non dagoan... Ibidem, 516or.
(8) «Neskatx urdin-yantzia», op. c. 86.
(9) «Maitea», op. c. 53 or.
(10) «Neskatx urdin-yantzia», op. c. 88.
(11) «Izotz-ondoko iguzki», op. c. 186 or.
Donibane Gurutzekora berretorriaz aipatzekoak dira beste hauek:
Salí sin ser notada,
estando ya mi casa sosegada.
A oscuras y segura
por la secreta escalera disfrazada...
Lizardi-k, ordea, jarrera mistikoa bere ahapaldian alderantziz azaltzen digu, hots, «estando mi casa sosegada» horren ordez «zentzunak ezin bil» (no pudiendo recoger mis sentidos); olerkariarengan eún bil / ixillik artean nolabaiteko antitesia.
(12) Zertzelada honetaz Inazio Agirrek baieztatzen digu: «Bai, zerraldoa elizara eraman zutenen lau billoben artean Joxe Mari bera zegoen».
Bestalde, nabarmentzekoa da Lizardik Bécquer-en poema hau ezaguna zuela, Iiburutegian baitzeukan aipaturiko «Las cien mejores poesías» delakoan, 328-330 orrietan.
(13) «Biotzean min dut», op. c. 120 or.
(14) «Biotzean min dut», ibidem. Hemen interesgarria gertatzen da poetak ezarririko itzulpena ekartzea: «¿Por ventura, cómo en noche invernal no llega a ti el viento, aullando despiadadamente por entre las maderas del féretro?», Ibidem, 121 or.
(15) Esan dugunez, Lizardik liburutegian zeuzkan liburu artean «Heine-ren olerkiak» zeuden (Aguirre-tar Joseba-k euskaratuak, Bilbo, 1927). Lizardiren maitasun-pasarte batzutan haren eragin axaleko bat noiz-noiz islada daiteke, agian, «Neskatx urdin-yantzia» poemaren pasarte batzutan. Heine-ren maitasun-lirika xumea, soila, lanbrotsua da. Hona adibide batzuk:
Nere gorputza, leiaz
asi zintzan mosuka,
nere buru amesti,
zori-zoriontsua
zure bular sutsuan
maitero laztandurik (57 or.)
Jai-egunetako
soñezkoz jantzita
oyan-basoetan
jolastuien dira (73 or.).
Gogora dezagun «Neskatx urdin-yantzia»-aren ingurugiro osoa basoan desarroilatzen dela, eta hemen isladatzen den mintzo etereo-sotilaz. Ala ere, influxu edo eragin hipotetiko hori pasarte zehatz batean ez daiteke oraingoz aurki.
(16) X. Lizardi, olerkari eta prosista, op. c. 115 or.
(17) «Melancolía. En tren ... ». Segunda Antología poética. Ed. Espasa-Calpe, Madrid 1952, 131 or.
(18) «Bultzi-leiotik», op. c. 94 or.
(19) «Bultzi-leiotik», op. c. ibidem
(20) «Bultzi Ieiotik», op. c. 94~
(21) «Melancolía. En tren», op. c. 133. Kurioski J.R. Jiménez-ek hemen deskribaturiko paisajea Gipuzkoakoa da. J.R. Jiménez-ek beherago oraindik:
No para el tren... Tras unos cristales alumbrados,
a través de la lluvia, cansada y melancólica,
una mujer, confusa, bella, medio desnuda,
nos dice adiós... -Adiós! El agua habla monótona.
Lizardi-renean « laño me» da, bainan hemen areago: «Lluvia, cansada y melancólica», eta gorago «sueño vago de praderas». Lizardi-k ezaguna izan bazuen idazkera inprezisoa (orduan gaztelanian hain ohizkoa), biziki joko zuen hartara gure paisaje lainotsu, langartsu eta inpresionistak eskatzen duenez...
(22) «Bultzi-leiotik», op. c. 96 or.
(23) «Campos de Castilla». En tren. Poesías Completas. Ed. Espasa-Calpe, Madrid, 1955, 129 or.




3. Modernismoaren eragina?

Literatura klasikoan (hots, Gaztelaniako urre-aroko zenbait eragin ikusita gero) ezinezkoa gertatzen da denboran hurbilago zaigun, eta Lizardi-ri zitzaion, beste literatur korronte bat ez ikustea.

Modernismoa, mende honetako haseran eman zelarik, ezaguna izan zitekeen gure olerkariari. Bainan, nolabait ezaguna izateak ez du esan nahi haretaz influitua egotea, ezen-eta manual batzuetatik textu urriak irakurtzea ez da aski autore baten eragina pairatzeko. Lizardiren liburutegian ez dager modernismorekin ukitutako idazlerik; bestalde, kontutan eduki Orixe-k «Olerti»n ziona, eta gorago aipatua.

Modernismoak, eta bereziki Rubén Darío-rengan ematen den estiloak, baditu lotura ukaezinak «barrokoko poesiarekin». «Su entusiasmo por el color y su gusto por lo refinado llevan al poeta (R. Darío) a elegir materiales más brillantes, vistosos y raros: pedrerías, perlas, oro, plata, pavos reales, cisnes, flores, mariposas, soles, tules y perfumes» (1).

Rubén Darío-ren poesigintzan, beraz, kromatismo harro asko dago. Esana dugu Lizardi ez dela, haseran ematen duen bezain, antibarrokoa; badaude bere poesian barrokoko elemendu batzuk (eta alde horretatik Aitzol-en iritzia etzaigu iruditzen guztiz egiazkoa, batez ere, «Sagar-lore» eta «Baso-itzal» poesietan). Alabainan, iruditeria klasikoa eta barrokizantea Lizardiren olerkigintza osoan aski urria gertatzen da.

Rubén Darío, gehienetan, musikazale, kolorista, oparoa da; Lizardi, berriz, kontzeptistagoa, hertsiagoa, neurtuagoa. Gure ustez, Lizardi-rengan modernismoarekin, eraginak baino hobe, kointzidentziak daude elemendu batzuetan, adibidez, kromatismoko joeran. Bestalde, modernismoan azaltzen den nabartasuna ez da Lizardiren propioa. «La poesía más brillante -no la mejor- de Rubén se halla recogida en Prosas profanas. Es una poesía que entra por los ojos y por los oídos, llena de lagos, de princesas melancólicas, de náyades y sátiros paganos y de una fauna y flora sorprendentes» (2).

Egia da Lizardi-ren olerkigintzan damaskoak, maitagarriak (hadas) eta gure basajaunak azaltzen direla; bainan, sekulan ez Rubén Darío-ren harrotasun oparoaz eta joritasunaz. Hona zati aski barroko bat; Aitzol-ek Lizardi-ren antibarrokismoa baieztatzeko «perlas de Ormuz»-en eta antzekoen hutsunea aipatzen du (3); Darío-ren textu honetan, berriz, Ormuz-eko bitxiak ez dira falta:
¿ 0 en el rey de las islas de las rosas fragantes,
o en el que es soberano de los claros diamantes,
o en el dueño orgulloso de las perlas de Ormuz? (4)

Mintzaira mitologiko argiagoaz oraindik:
Y están tristes las flores por la flor de la corte,
los jazminez de Oriente, los nelumbos del Norte,
de Occidente, las dalias, y las rosas del Sur (5).

Baita beste hau:
«Calla, calla, princesa -dice el hada madrina-.-
en caballo con alas, hacia acá se encamina,
en el cinto la espada y en la mano el azor ... » (6).

Agian, Lizardi-rengan antzeko aztarna batzuk hauetan:

(Maitagarriari, batazal-ertzetan,
oskorrik dirdai, nonbait malko-intzelan ... )(7).
Mamia du naasian
oretua, iñolaz,
Loreil-laño goiztar ta
marrubi-odolaz (8).

Hemengo iruditeria, modernismokoa bezain ongi, lehen ikusiriko klasizismoko (ernazimenduko) etapan sar daiteke, modernismoak harekin zerikusi garbia baitauka, musikaltasun biziago bat lortuaz. Rubén Darío-ek ere baditu, espero zitekeen bezala, nayadeetaz (lamiak eta errekamarik gure textuinguruan) poesiak:

... Y que la virgen náyade, cuando ese nombre escuche,
con ansias y temblores entre las linfas luche
llena de miedo y pasión (9).

Dudarik ez dago Rubén-ek Ovidio, Homero, Dante eta beste klasikoak ondo ezagunak zituela. Liroforoak, sistroak (tresna musikala), filomelak (urretxindorrak), propileoak, linfak, pifanoak (doinu zorrotzezko txirulak), etab. ez dira falta. Lizardi-rengan, noski, ez da horrelakorik, bere tokian aipaturiko Ikar (Icaro), Bako eta beste gisako elemendu batzuk kenduta (10). Lizardik, nahiz-motibazio klasikoak hartu, bere «errotako» poesia egiten du, bere sorkuntzazkoa; horregatik nahiago diogu bere poesiari «kreazionismoa» deitzea...

Bestalde, jakina da modernismoari, nolabait, koloreen makurrera parnasianismoak erantsi ziola (eta parnasianismoak ukitu zuen, seguraski, Lauaxeta, bainan ez dugu uste Lizardi, zuzenki behintzat (11), Sinbolismoak ere izan zuen bere influxua kromatismo horretan Baudelaire, Rimbaud eta Verlaine-ren bitartez.

Lizardi-ren poesian kromatismoa guztiz naturala da; euskal paisajearen bigiztapen intuikor-sakonetik dator, eta ez dago inoiz goiko textu modernistetan aurkitzen den kromatismo puztu-harrorik. Funtsean, guk modernismoko kutsu guti nabari dugu; beti, Lizardi-rengan, «kreazioak» edo orekuntza personalak kanpotik hartutakoak baino oihartzun eta azal gehiago dauka.

********************

(1) Rubén Darío. Antología poética. Colec. Primera Biblioteca, 1967.
(2) Antología poética, op. c. 11-12 or.
(3) lkus Aitzol. «El poeta José María de Agirre», Yakintza art. c. 172 or.
(4) «Sonatina», 3gn. ahapaldia.
(5) «Sonatina», 5gn. ahapaldia.
(6) «Sonatina», 8gn. ahapaldia,
(7) «Arrats gorri», op. c. 204 or.
(8) «Neskatx urdin-yantzia», 86 or.
(9) Prosas profanas. «Respondo a Verlaine»...
Oraindik okituagoa barrokoko mitologi keruzko beste poesía hau:
Padre y maestro mágico, liróforo celeste,
que al instrumento olímpico y a la siringa agreste
diste tu acento encantador.
¡Pánida! ¡Pan tú mismo, que coros condujiste
hacia el propileo sacro que amaba tu alma triste,
al son del sistro y del tambor! (Responso a Verlaine).
(10) Ez dugu uste Lizardi-k, inolaz ere, literatura klasikoa Orixe-k bezain ongi ezaguna zuenik. Orixe-k, bestalde, Horazio etzuela ezagun aitortu digu. Bere liburutegian, ala ere, Homero-ren Odisea present dago, bainan liburua 189 orriarte soilik irekia dago, eta aurrekoetan ez dager inolako oharrik eta glosarik...
(11) «El Modernismo hispánico es, en buena medida, una síntesis de Parnasianismo y del Simbolismo. De los parnasianos viene la concepción de la poesía como bloque marmóreo, los temas exóticos, los valores sensoriales. Y de los simbolistas el arte de sugerir y la variada musicalidad». F Lázaro-Tusón. Literatura española, op. e. 312 or.




4. Orixe-rekin zerikusia.

Orixe-ren eginkizunik nagusienetakoa Lizardiren bidean bultzagarri izatea izan zen. Hori azertuz esana dauka Andu Lertxundi-k: «Zenbatetan pentsatu ote dut Orixeren lan bikainetako bat Lizardiri bultzakada ematea izan zela! Eta hau esatean, Orixek ez du galtzen, irabazi baizik. Orixe hondoratu nahi lukeenak badu zer pentsatu puntu hontaz» (1).

Nahiz-eta Orixe-ren eta Lizardi-ren estetika bideak desberdinak izan ibilbide nagusienean, ezen-eta Lizardi modernoagoa da (hitz horrek duen erlatibotasunean), eta Orixe klasikozaleagoa, Orixe herrikoiagoa eta Lizardi kulteranistagoa (eta garbizaleagoa ere), ala ere, Orixek eduki zuen bere zerikusia Lizardi-ren obran. Susmoa dugu, Lizardi zaharragoan sumatzen den gure literatura zaharraren ezagupena (hots, Etxepare, Axular batena), agian, Orixe-ren bultzadari zor zaiola. Orixe zen, dudarik gabe, 30 gn. urteko olerkarietatik literatura zaharraren ezagupen larriena zeukana. Orixe-k lagundu zion Lizardi-ri pixkana liberatzen garbizalekeria harro eta antzutik eta iturri «zaharretara» (tradizioko kopla zaharren estetikara, «Etxeko Keean», bezala etortze. A.M. Labaien-ek desaigu: “Lizardi, asko entzun, ikasi ta irakurri ondoren euskera sakon jabetzera iritxi zan. Ekiñaren ekiñez Axular, Etxepare, Mendiburu ta abar aztertu zituan» (2). Pentsa beharrekoa da aranazaleen garbizalekeriak zenbait arbuiatuko zituen Axular eta Detxepare gisako autore «erromanizatuak». Orixe-k berak dasaigu «euskal autore eta bere denborakoak irakurriz» zihardutela (3).

Orixek, gainera, “Biotz-begietan» azalduriko poema bakoitza halako komentario zuhur-trinko batez hornitu zuen; komentario hori, ala ere, batzutan aski azalekoa gertatzen da.

Bainan, orain goazen Orixe-k Lizardi-ri poesien argitarazioan eman zion bultzagarria nolakoa izan zen ikustera. Aitzol-ek garbiro dasaigu: «Ala bearrez, desagun Yainkoak ala naita, gora-bide neketsu zail aren biurgune batean, yaun zúrr, buru-yantzi, aldatz aiek goragokoak aspaldidanik ibillia, sortu zitzaion lagun: «Orixe». Berak dio ederki, oi duan mintzo-ari legunez, oraindik orainagoko idazlan batean: «Ni izan ez banintza, oraindik argitara gabe zegoen Lizardiren liburu txoragarri ori. Egia esan, ni izan ez banintza Yainkoak besteren bat sortuko zun; baña ni izan naizelako ez al daukat pozbiderik?» (4). Horregatik erasten du Aitzolek: «Baña ez iñork uka bederen, bidezko ere bidezko duala «Orixe»k, besteak ez ainbatean, Lizardi-tzazko pozbide ori; au izan bait-zizun zirikatzaille, olerti-ederti gaietazko aren illunaldi ez yakiñetan argi-emaille, erditze guzietako aur-yasotzaille ta epaillari zuzen» (5).

Bestalde, Aitzol-ek Axular-Etxepare-ren idazki parean «Orixe»ren «idazlanetarik» delakoak aipatzen ditu (6). Garbi dago, baita, Lizardi-k etzituela Orixe-ren arbuio guztiak itsu-itsuan onartu. Seguruena, Lizardi-k, maiz, kuku eginen zuen joera modernoen arbuioa zela-eta; alde horretatik lastima litzateke Orixe-ren eragina, Lizardi-ren poesiari, kalteak ez baino, mesede oso biziak ekarriko baitzizkion, adibidez, 27-ko belaunaldiaren idazkera aske, surrealista eta intuikorrak.

Orixe-ren oharrak Lizardiren poemak direla-eta ez dira mugatzen «Biotz-begietara»; baditu beste batzuk «Yakintza» aldizkarian argitaratutakoak. «Ikusi ezak bertso-mordoxka au, argitaratzeko gauza ote liteke» esan zidan. Eraman nitun baserrira, ark ekarriarazita naukan baserri artara, eta astiro, goxo-goxo irakurriz, «au diagu gizona» esan nion nere buruari. Bereala itzaurrea egin nion, eta aren andreak irakurri zun» (7).

Bai, Orixek ahalegin guztiak egin zituen Bilbo-n, Lizardiren «Biotz-begietan» liburua nola-hala argitaratzeko. «Gezurrik izpirik ez diot berreun aldiz baino geiago Verdes-en lantegietan sartu nintzala ba diot. Lan asko zeukan beti bezela, ta eragin-bearra nedukan. Aurreneko irartokerrak neronek zuzendu eta bigarrenak Tolosara bialtzen nizkion. Ez al det pozbiderik aski?» (8).

Orixek, gainera, olerki batzuen aldaketan ere parte zuzena hartu zuen. Orixe, noski, gramatika aldetik Lizardi baino jantziago zegoen. «Beste iñoiz ere nik esanda zenbait bertso kendu ere egin zitun, argitara baiño len. Au etzidan oraindik erakutsi ta etzun bukatu. Gero agertu da paperen artean» (9).

Orixe-k «Barne-muinetan» liburuaren atarian zenbait zerzelada ematen digu. Jakitekoa da autoreak liburuxka hori izardiri eskaini ziola:

Nori dioket opa
nik «Barne-muiñetan»
-Iri, ik oroi baitidak
«Biotz-begietan».
Gaurgero garbi dauzkak
begi-ninietan
Aita-Seme-Gogo Deun
Jaungoiko batetan (10).

«Barne-muinetan» idazkiaren sarreran azaltzen zaigu, bestalde, Lizardik Orixeri eskainitako laguntza. Beraz, Lizardik 1930-eko apirilaren 19-an N. Ormaetxeari hau idazten dio: «Beltza egin didazu ta eztizut berealakoan barkatuko... Ni zure bertsoak milixkatzeko irrikitzen, ta zuk uts... Gizona, etzaiteala orrelako lotsatia! Oda bakar bat baderik, dagoanez dagoala, bialiko didazu. Neretxekoxe gordetzea agintzen dizut» (11). Geroago «izan zaitea otxana ta konplazientea» esaten dio sornaz (12).

Apirilak 30-eko eskutitzean, berriz, Lizardik olerkiak oso atsegin irakurri dituela dio. «Zure itz neurtuak geldi geldi ta lau edo bost aldiz irakurriak ditut: batzuk ba dakizkit buruz ere... Olerki oiek nere iritzirako, giar-giarrak dituzu, ta biotz-indar bikain batek eragiñak. Etzazula, gero, lan ori utzi bertan-beera; jarrai zatzakio astiro astiro... Ta... amabost ogei bat bildutakoan atera liburutxo bat» (13).

Ondoren Ormaetxeari olerki horiek besteren bati erakutsi ahal izatea eskatzen dio, eta maiatzak 4-eko eskutitzean Errenderia-ko olerti-egunera bidaltzeko. Azkenean Orixek dio: «Baimena eman nion, porrot egingo zuten bildurrez ere» (14).

Hemen eman ditugun zertzeladak Orixe-Lizardi-ren arteko adiskidetasuna eta elkar-eragina hobe isladatzeko ekarriak izan dira. Eta, esan dugunez, Orixe-ren eragina etzen mugatu argitarazio-lanen bultzadara, olerki batzutan ere bere eragina (batez ere joera mistikoa hartzen dutenetan) intuitzen da, goragoko orri batzutan adierazi genuenez...

********************
(1) X. Lizardi, olerkari eta prosista. 106 or.
(2) Itz-lauz, op. c. 6 or,
(3) Olerti. « Izar» alea, 110 or.
(4) Itz-lauz, op. c. 12 or,
(5) Ibidem, 12-13 or.
(6) Ibidem, 12 or.
(7) Yakintza, 6 zenb. 407 ond. Hor komentaturikoak dira «Arrats gorri», «Asaba zaarren baratza» eta «Eusko-bidaztiarena».
(8) Yakintza, ibidem, 405 or.
(9) Yakintza, «Lizardi-ren azken olerkiak», art. c. 417 or. Orixek, gainera, erdal itzulpena ezartzen dio «Arrats gorri» poemari. (Ibidem).
Erdal itzulpena dela-eta, sintomatikoa da Lizardi-k eta Orixek azaltzen duten kezka. Lizardi-rengan, batez ere, ulergarritasunaren kezka datza. Nolabait konsziente ziren euskara hura etzela konprenibera askotxoentzat; bainan, hor isladatzen da ere autore haiek oraindik zeukaten gaztelaniarekiko dependentzi-joera soziala. Orixe-ren «Barne-muinetan,) ere erdal itzulpenaz argitaratuko da.
(10) «Barne-muinetan». Opariz (sarreran).
(11) «Barne-muinetan», op. c. 8 or.
(12) «Barne-muinetan», ibidem.
(13) «Barne-muinetan», op. c. 10 or.
(14) «Barne-muinetan», op. e. 14 or.
Bestalde, Orixek bere «Lau urtearoak bere begietan» Lizardi-ren zantzuak jarraitzen ditu, eta haren oroiaz amaitzen olerkia: «Anima bakan aiz zeruan Lizardi,/gorputzaren lorra ez duk ik or senti; / animak ba zeukak atsegiñez argi». Ed Auñamendi, op. c. 572 or. Orixe-k, gainera, olerki berezi bat eskaini zion, olerkaria hilda gero, lagunari, Orexa-ra eginiko ibilaldi baten zertzeladak emanaz. «Lizardi gurean» zeritzan poesia. Ibidem, 479-480 or.




5. Ondorio batzuk.

Ondoren Lizardi-ren poesian islada daitezkeen influentzia batzuen sintesia emanen dugu. Eragin horiek, nolabait, azalduak izan dira, bainan ez oso zehatz eta taxatiboki, Lizardi-ren poesia «kreazionistak» ez baitu uzten halako simplismoaz aztarnak garbiro erakustea. Ondoriotara etorriaz honako puntuak ezarriko nituzke:

a) Funtsean Lizardiren poesia oso pertsonala eta kreatiboa da. Pertsonaltasun horren berezitasunagatik gaitza da adieraztea zenbaiterainoko kanpo-eragina izan duen haren poesiak.

b) Lizardik garbiro bertsolarismoa gaintzen du; bere gurari nagusia euskara hizkuntza landua eta «noranaikoa» izatera iristea da.

c) Kulteranismoko bidean batzuetan klasiko-bidea (hots, ernazimendukoa bereziki) nabaria zaio; metaforetan, iruditerian, eskema estilistiko batzuetan idazkera klasikoa nabarmena da (batez ere, «Sagar-lore», «Baso itzal» poemetan).

Badu, ere, Donibane Gurutzekoaren aztarna mistiko zenbait.

d) Bestalde, modernismoaren, eta ondorengo A. Machado-ren eta J.R.Jiménez baten influxuak guretzat azalezkoagoak dira (baldin-eta badaude ... ?); hobe esanda, eragin horiek balitezke kointzidentzia hutsezkoak izatea. Dena dela, haien eragina (egotekotan) nabariagoa izan behar luke...

Lizardi teknikaren aldetik, estilo ezpreziso, subjetibo eta informalaren aldetik ez daiteke moderno kontsidera; alabainan, bere bide «kreazionistak» baditu idazkera moderno baten aztarnak «Bultzi-leiotik», «Neskax-urdin-yantzia» eta, bereziki, «Bizia lo» poemetan.

e) Paisajearen deskribapen zenbaitetan Lizardi aski modernoa azaltzen zaigu, inpresionismoaren joeretatik ulertuta. Lizardik isladatutako paisajea aski inpresionista da, eta baliteke garaiko pintore inpresionisten eragin bat edukitzea (hots, Regoyos euskal paisajistaren begiztapenetik, eta harekin batean beste euskal pintore zenbaiten joeratik doan sentimendua). Batzutan «bisemiaren» teknika ez-konzientea nabarmena da, «neguaren» olerkian bezala.

f) Ala ere, Lizardi-rengan gehien primatzen duena bere ekintza «pertsonala» edo «kreazionista» da. Halako molde aski klasikoetan «ederraren» sentsazio gihartsu bat damaigu, erromantizismo belaxka orotik urrun dagoena, bereziki, bere aro garaitsuenean.



6. Lizardi eta garbizalekeria.

Esan beharrik ez dago Arana Goiri-ren ondorengo idazle aunitz aranismoaren garbizalekeria lexikalez ukitua izan zela. Garbizalekeri-joera horren barruan halako filosofia etnozentrista zegoen; nolabait, Arriandiaga, Soloeta-Dima, Jemein, Elizalde, Zabala, Aitzol, Lauaxeta, etab. joera horretakoak ziren. Lizardirengan, noski, garbizalekeriaren aztarnak nabariak dira. Bere elisio-joeran ere (kultismoaz aparte) makurrera hori aurki daiteke.

Lehen etapan, behintzat, eragin hori aski garbia da; bigarren etapa nagusi batean, ordea, bere euskara leuntzen dator; agian, Orixe-ren eraginagatik, eta baita literatura zaharraren (Etxepare, Axular, Mendiburu) ezagupenagatik. Ala-eta guztiz, Lizardi beti gertatzen da gaitza eta iluna, joera lexikalez aparte, bere mintzo elisiodunagatik...

A.M. Labaien-ek garbizale porrokatutzat dauka Lizardi: «Biok gramatikalari ikasi, oso ta jakintsu ziran; biok garbizale purrukatuak. Eta esan bearra dago, agian, irakurtzeko zailtxoak» (1). Dudarik gabe, bai Markiegi eta bai Lizardi ulergaitzak gertatzen ziren urte haietan.

A. Zelaietak, ordea, aurkitzen ditu joera desberdinak arlo honetan gure olerkariaren idazkietan (2). Guretzat ez da gezurra Lizardi garbizalea zela, funtsean; alabainan, Lizardiren garbizalekeria etzan sekulan Lauaxeta bateren neurri tamalgarrietara iritsi. Olerkariak berak dasaigu, alde batetik, «Txirrita zalea» zela (3) eta bestetik «baña, ze arraio dala-ta idatzi bear ez dek izketan aritzen aizen bezela?» (4). Eta lehenago: «Nik beti nai izan det, kolko-kolkotik alare!, euskal-baratzan, oraingoz, eskribatzalle errezak gaitzak baño erruzago sortzea» (5).

Horiek aitorturik ere, guretzat halako desiretan gelditzen dira asmo horiek, ezen-eta Lizardi-ren euskara, kulteranoa ez izanik, aski garbizalea delako. Poeta bera horretaz komentzitua dago, eta horregatik, badaezpada, bere olerkiak erdal itzulpenez horniturik argitaratzen ditu.

Dena dela, Lizardi-rengan bi joerak konstata daitezke, bainan sekulan ekilibrio batera iritsi gabe; funtsean, Lizardi garbizalea gertatu zen.

Itz-lauz-ko «Bide berriak? Bide guztiak?» artikuluan gai honetaz ari zaigu Lizardi. Arazo guztien gain olerkariak bake-bidea nahi du. «Nik uste, mordollo-zaleak, erdi-merdi-zaleak, eta aurrera-zaleak, guziok bizi gaiztekela pakean» (6). Artikulu horretan «bide berrien» arazoan bakezale azaldu nahi du (nahiz-eta betiko bideen monotonizaleek bere jarrera estetiko aursarta ta kreatzaileak ez onartu).

Azkenaldiko idazkietan bere euskara samurragoa, errealistagoa egiten da; noizbehinka «konplazientea» gisako erdarakadak «konszienteki» sartzen ditu, bainan, Lizardik bere joeraz ezin du hartu, adibidez, G. Arestik definitiboki (eta zorionez) hasiriko bide herrikoia eta errealista. Nahiz eta Aresti-rengan arazo honetan orekarik ez egon, gutienez, “lotsa galdu zuen» halako «mordoilokeria» beharrezkoak esateko; euskara «zikindu, mantxatu»-aren konplexutik, bereziki, Arestik libra ginduzten.

Gaia hurbilagotik aztertuaz, hona Lizardi-ren idazkietan aurkitzen den hitz «mordoilo» zenbait: solamente, erremedio, fabore, malizi, gustogo, salto, farol, kanta, etab. «Parisko txolarrea» olerkiaren orri-oinetan hau ipintzen digu: «Garbizaleak alda ditzateke itz banaka batzu honelatsu: farol = dizpil (foco, arco, voltaico, Neol), txapel = binbail, mutur = erpin, salto = yauzi» (7). Ohartxo hori ipintzeak garbi adierazten du garaiko garbizale-mordoilozaleen (errealisten) arteko iskanbila. Gure ustez, mordoilokeria gehiegizkoa (hitz-abandonismoa delarik) ez da nahastu behar errealismo lexikalarekin; maiz, errealismo hori euskara zientzi eta kultur mailan ibiltzetik dator, soilik; euskara ezin baidateke erabil «baserriko gaietaz aparte», nolabait, hizkuntza kutsatu eta «mantxatu» gaberik. Eztabaida (eta sasi-iskanbila horretan) dabilen idazle asko zientzi liburu bat euskarara itzuli duenean umilago eta errealistago bihurtzen da. Alferrik da euskararen «mordoilokeriaz» jardutea aurretik euskaraz ezer seriorik eta luzerik egin ez bada (artikulutxo batzuk ezik); hor benetako ikuspegia falta da praxiatik begiratuta.

«Garbizalekeria» aldetik Lizardik bere olerkietan eta idazkietan ematen digun aditz sintetikoen zerrenda ez da tipia. Hor Elizalde-ren (8) eta beste batzuen eragina nabaria da. Lizardi-ren garaiko prosa (EUZKADI egunkaria irakurtzea aski da) ulergaitza, gordin-gustokoa, gaitza da. Hona, proba bezala, Lizardi-ren olerkietan aurkituriko aditz-sintetiko bitxien zerrenda (formula batzuk, ala ere, tradiziokoak dira):

Zeneriodan (Biotz-begietan, 32), zakuste (34), dagit (40), darraikio (40), narakark (46), zegioten (50), zegion (52), baningoke (52), bebil (102), atozkit (110), lekuskez (118), ba-lirau (124), darite (124), diraki (148), bekusat (162), nenkusanetan (174), lekardake (176), dagiguzu (168), dabesadan (188), gagizu (196), damesgun (196), zerizten (Maitea, 48), zegien (Maitea, 45), letsiken (Maitea, 53), lesaieke (Maitea, 59), etab.

Gainera, Lizardik, hizkuntza kultu baten ezaugarri bezala, aditz laguntzaileen forma ez-ohitu guztiok darabilzki: ba-nezaik (122), bezat (112), bekik (146), zagoku (120), badadi (122), gatzaion (84), bekiet (Etxeko sagast.), ba'ledi (Ibidem), bitzat (162), bekiote (Maitea, 45), bezakida (Maitea, 48), etab. Eta hikakoetan: aunagu (164), aunat (166), ezpaitun (Ibidem), aut (180), akiok (Maitea, 43), ba-legok (48), narakark (46), dun (60), etab.

Sintaxian ere (Itz-lauz-en, bereziki) Altube-k proposaturiko hertsitasuna isladatzen da, askotan (9).

Gure «Historia de la literatura euskérika» liburuan, Lauaxetari buruz (10), adierazten genuen garbizalekeriaren ondorioa, bereziki, hain intuitiboa den mintzo poetikoan lamentagarriagoa gertatzen dela, poesia «bat-batean» eta lehen bultzadan gustatzekoa baita, eta, behin eta berriz, hitzak hiztegian kontsultatu beharrak lirikaren freskutasun-karga faktore noetikoz eta arrazionalez desorni dezake. Lizardi-rengan ere horrelakorik gertatzen da maiz.

Bukatzeko, hona Lizardiren orrietan aurkitu ditugun beste neologismo batzuk: ludi (204), yaupaleme (152), elerti (ltz-lauz, 105), beribil (ltz-lauz, 109), ingurti (ltz-lauz, 145), izendia (Itz-lauz, 145), igali (150), urrutizkin (ltz-lauz, 108), olerki (166), etab. Antzeko hitzak erraz luza daitezke oraindik; balantze bat egitekoan, gure ustez, Lizardi-ren olerkigintza eta idazkintza garbizalekeriara, herrikoitasunera baino gehiago, makurtzen da. Bide hori jarraitzea (orduan, gaur baino areago) konprenitzekoa zen, nolabait, bainan poesi-arloan kaltegarri gerta daiteke lirikak behar duen mintzo zuzen eta intuikorrarentzat, lehia lexikalak indar lirikoa ito baidezake maiz.

Lizardik, ikusi dugunez, kritika zorrotzak jaso zituen beste joerako baten batzuen aldetik, nahiz-eta bere makurrera nagusiena oraindik garbizaleena izan. Kritika horiek oraindik gaitzagoak egiten dira gure olerkariak harturiko estetika-bide berria kontutan edukitzen bada. Berak «Argian», 1932-ko otsailak 7-an agertutakoa ikusiz dio: «Gure bideak euskera txukuritzekoak ez omen dira, naaspillatzekoak baizik» (11).

*********************
(1) Itz-lauz, op. c. 5 or.
(2) «Errealidadean -garaiko egoera hertsia zenez- garbizale samarra gertatu bazen ere, ezin genezake ontzat eman Labayen jaunak liz-lauz-i egindako hitzaurrean ematen duen iritzia». X. Lizardi op. c. 84 or.
(3) Itz-lauz, op. c. 77 or.
(4) Itz-lauz, op. c. 79 or.
(5) Itz-lauz, op. c. 78 or. Lizardik, halako batean, aipamen sintomagarri bat egiten du Lauaxetari buruz: «Ba baitirudi «Lauaxeta»-ri auxe aderazi nai diozuela: «I, batetik berrizale, bestetik bizkaitar? Utikan!». Ibidem, 103 or.
(6) Itz-lauz, op. c. 101 or.
(7) «Paris-ko txolarrea», op. c. 102 or.
(8) Morfología de la conjugación vasca sintética. Bilbao, 1913.
(9) S. A ltube-ren « Erderismos» liburua ez da aurkitzen gaur gordetzen dan Lizardiren liburutegiko idazki-zerrendan. Ala ere, posible da gure olerkariak ezaguna izatea... Ikus Euskera, 1929, Ibeltza-lotazilla.
(10) lbidem, «Intuición, ahogada, en parte, por el puritanismo», 355-357 or.
(11) Itz-lauz, op. c. 100 or.
Honetan A. Villasante-ren iritzia leunegia deritzaigu, agian: «La lengua de Lizardi está firme y sólidamente anclada en el euskera real, sin concesiones a los desvaríos que sedujeron a tantos por aquellos años». Egia da Lizardi etzela makurtu aldiko gehiegikeria guztietara, bainan bere mintzaira literarioa (kultismoz parte) euskara tradizionalaren bide herrikoiatik aski apartatzen da aldi askotan. Ikus “Lizardi en la literatura y en la poesía vasca». FLV 7, 234 or.




7. Hizkuntza batuaren arazoa.

Nahiz-eta olerkariaren idazkietan euskara batuaren arazoa, sistematikoki-gaur bezala, abordatua ez izan, ala ere, euskara literarioaren mailan hizkuntza batu baten beharra isladatzen da, euskalkien sakabanaketan gipuzkera osatuaren eta lapurterako zenbait elemenduen presentzia atzematen delarik. L. Villasante-k dio: «Como ya recordó Ariztimuño a raíz de la muerte de Lizardi, uno de los objetivos que persiguió éste fue el de crear un dialecto literario central. Con este fin leía los autores labortanos e incorporaba a su lengua aportaciones, logros y particularidades que hallaba en los mismos. Leyendo sus escritos, tanto en prosa como en verso, nos hallamos con muchos injertos o trasvase de elementos procedentes de la literatura vasco-francesa» (1).

Gorago gogarazi dugu Lizardik ezagunak zituela Detxepare, Axular, eta beste batzuk. «Ekiña ekin, Axular ta Etxepare irakurtze ta zeatz aztertzeari eman zion aldi artan. Itz, esaldi, yoskera... an dituzu oro arretaz yasorik, ez errazbidez buru aztukor-altzoan, arkatza erne ta errukigabe erabiliz, idazti-zokondo ta lerroazpietan piloturik baizik» (2). Eta beherago gauza bera: «Elkar ezagutu aurretik ere bazizun Lizardik ikasi naiak eraginda, «Orixe»-ren idazlanetarik, Axular-Etxepare-ren idaztiak bezela, oar yasogarri ederrez ertzaturik» (3).

Bai, iparraldeko literatura ezagutzeak eduki zuen bere islada olerkariaren idazlanean. Kurioski, Laburdiko euskararen aztarnak ez dira, a priori, uste daiteken bezain urriak. Hona hemen bertako elemendu batzuk (lapurteraz ez-ezik, beste euskalkietako aportazioz ere):

Iguingarri (Biotz-begietan, 32), eortzi (42), urbilgo (48), ortzi (32), izeki (52, bizkaieraz), egotzi (64), ukitu (78), danentz (14), otoi (178), ele (182), ibilgoa (170), mintzo (182), iguzki (184), udalena (184), etzinik (196), edatzen (202), (Egamin), iltzer 202), usurik (206), beldur (204), legego (Maitea, 31), atxitu (Maitea, 32), usu (Maitea, 34), oro (Maitea, 35), orotara (Maitea, 55), gogara (Maitea, ibidem). Eta joera zabal antzekoak morfologian -ek plurale ergatiboa erabiltzean, zenbait atzizki iparraldeko guraganatzean (-tto, -ño, -goa, -tzar bezala), eta gipuzkeratik haruntz dauden adiz-formula bereziak ere usatzean: eguntto (204), eneño (202), sagarño (Etxeko sagast.), dabilke (Maitea, 36), ebaten (Maitea, 39), dediño (198), bidexka (176), dakartzi (Ibidem), eskuek (208), erraidazu (106), adarretarik (128), gizonek (130), meeño (110), andereño (152), etab.

Goiko testigutzak eman ondoren egiztakorragoa gertatzen da Aitzol-ek diona: «Crear un dialecto central literario fue, también, una de sus aspiraciones. Sentía una especial predilección por el labortano. Aproximar hacia éste el gipuzkoano fue su ideal. ¿Quizás, porque es el labortano el dialecto central del euskera? Sin duda. Poco a poco iba extrayendo de los escritores y del habla corriente labortana frases y expresiones, que después, merced a él, se han infiltrado en el gipuzkoano y en el bizkaino inclusive. Más de una vez nos recomendó ciertas expresiones castizas del labortano para imprimir en nuestros discursos más sabor euskeldun a nuestra dicción. Todo ello se advierte con leer ligeramente la prosa y las poesías de Lizardi» (4).

Lizardik, bada, susmatzen du zein bidea komeni den hartzea, alegia, bi euskalkien funtzioa zein den ongi daki. «Bizkaera, gipuzkera, lapurdiera, guziak dira euskera, eta euskera eder. Guziak bear ditugu mami-mamiko» (5). Noski, Lizardik batasun-bide horretan urrats batzuk baino etzituen emango; normalizazioaren prozedura gaitzena eta eskergena oraindik mamitu gabe geldituko zen. Hori, 1968 ezkeroz, funtsean, guri hurbilago zaigun belaunaldi batek egin du.

Bide horren finkamen-ezaren adieragarri bezala hona, bestalde, Lizardirengan (Tolosaldeko sub-euskalkiaren, bereziki) fonetismo zenbait:

Ogen (Biotz-begietan, 32), gaberdian (36), nausi (34), errukitsuboi (29), gogua (29), nuban (29), yun (106), begiogeak (148), sortoge (162), menbeko (178), gere (192), ugiñez (Maitea, 30), eskubak (29), etab.

Zerrenda hori, ala ere, garaiko beste idazleekin konparaturik, oso urria da. Lizardik gipuzkera osatuan (lapurterako zipriztinez, batez ere) mamituko du bere hizkuntza literario. Eta olerkari kultura denez-gero, biziki alde egingo du bertsolaritzan hain maiz ematen diren arrunkeria, sinkopa eta fonetismoetatik, adibidez, Txirrita, Lexoti, Xenpelar eta hainbeste bertsolarietan eman diren kasuak: zee(zere), gaa (gara), ogie (ogia), astuba (astoa), semie (semea), berbek (bear ba-dek), intzut (egin dizut), juntzan (joan zan), eta antzekoak. (6)

Lizardiren poesia kultuak, noski, etzezakeen onar horrelakorik, neurri handi batean behintzat.

********************
(1) L. Villasante, art. c. 230 or.
(2) Itz-lauz, op. c. 12 or.
(3) Itz-lauz, op. c. ibidem.
(4) Yakintza, art. c. 175 or. Eta Villasante-k ere: « Si cito estos ejemplos es para que se vea hasta qué punto acertó Lizardi a tomar en líneas generales al mismo camino que años más tarde recomendaría Euskaltzaindia para llegar a la constitución de una lengua literaria común ». Art. c. 231 or. Batasun-bide hori, noski, gure iritziz, Lizardirengan oraindik ez da sistematikoa eta ongi egitaratua.
(5) Itz-lauz, op. c. 103.
(6) Hona adibide bezala bertsolari batzuen fonetismo-kasuak (Bertsoetan, liburutik): Xenpelar: zerade (91), gaztiak (Ibidem), gonbidatzia (92), gogua (94); Txirrita: aitzen (212), diruik (212), amoriua (213), arrua (215), estututzen (Ibidem), pakian (217); P. M. Otaño: ikusitzian (187), atzian (ibidem), legiak (188); J. Zapirain: errezatutzen (251), faltik (251), etab.
Bertsolaritza tradizionala honelako fonetismo, lizentzia eta morfologi-hutsez (esnatutzean, ikusitzian gisakoez) beterik dago, neurriaren eskabidez-edo. Lizardi (olerkari goren gisa) ez da eroriko horrelakoetan, normalki. Ezta, noski, 30-eko belaunaldiko olerkari-multzoa (Orixe, Loramendi, Lauaxeta). Lauaxeta-rengan, ala ere, ez dira falta horrelako joera batzuk.... bainan ez bertsolarietan ematen diren neurrian.




8. Poesia modernoaren expresio-teknikak.

Gure garaiko poeta bat aztertzerakoan kritika literarioak gaurko estetika zertan den eta zein urratsak eta prozedurak eman dituen ikusi behar du.

Bai, XIX mendeko erromantizismoa ezkeroztik, sinbolismoa eta modernismoatik pasatuta, bereziki, surrealismoa, experimentafi sm o a etabarrak arte poesiak ibilbide handia egin du.

Schoeckei-en eta Bousoño-ren (1) iritzian poesia modernoan batez ere bi fenomeno eman dira metafora eta transposizioaren mailan: a) inprezisioaren teknika, eta b) irudi irrazionalen gorakada (hots, intuizio eta joera irrazionaletan biltzen den metafora ... )

Nahiz-eta Lizardi-ren estetikak deskribapen bisemikoa eta inpresionista duen zati urri batzuk kontatu, globalki, inprezisioaren, eta are gutiago, metafora irrazionalaren teknika ez du ezagutzen; bide berri horiek euskal poesian ez dira sartuko 1960-1970 arte. Joan Mirande-ren poesian teknika modernoak hobeto atzematen dira, eta geroko poeta gazteagotan zer esanik ez. Hemen emanen duguna, nolabait, Lizardi-ren eder-bideak zein norakoa zuen beste inguruko hizkuntzetan azaltzea baino ez da, konparabideak eta gure olerkariaren modernotasunari «mugak» hobeto ezartzearren.

a) Inprezisioaren teknika.

Orokorki hartuta, inprezisio-teknikak «ebokazioa» eta «sugestioa» erabil ohi du nagusiki poesian. Estetika klasikoak deskribapen zehatzak, prezisoak darabilzki, jarrera iluntsu, lainobera eta labainetatik ihes eginaz. Inprezisiozko teknika oso gaurkoa da.

Lizardi-ren paisajea, alderantziz, formala eta zehatza (prezisoa) da. Sinbolismoaren eskola izan zen poesia modernoari ebokazio soil eta lainoberaren teknika erantsi ziona.

Teknika horrek ebokaziozko elemenduen bitartez irakurlearengan emozioa suspertzen du. Bere teknika nagusienak hauek dira:

a): Objetu zehatz bat inprezisioz deskribatu urrunean ezarriaz (en la lejanía).

b): Alderantziz, objetu ez-zehatz edo inpresizo bat (lainoa, lanbroa gisa) zehazki deskribatu.

e): Sentimendu zehatz bat ez-zehazki (vagamente) deskribatu (adibidez, kanpai baten hotsa arrats-behera batean...).

d): Alderantziz, sentimendu iluntsu bat prezisioz adierazi (adibidez, amets bat toki jakin batean lekutu).

e): Sinestesiak (hots, zentzun bati dagokiona beste bati aplikatu (G. Lorca-ren «el trino amarillo del canario» gisa), eta kromatismoa oparo erabili (Lizardi-rengan, konkretuki, kromatismoa ez da falta -«urre gorrizko bide goenean», «sagasti gazte, sagasti zuri», «egur ezearen kea goiak du kolore», etab-).

f): Bisemiaren erabilpena, alegia, deskribapenean ipinitako motibo estetikoetan bigarren zentzu bat sugeritzea (adibidez, altzifreen irudia kanposantu batean).

Lizardi-rengan bisemia ere ez da falta, nahiz-eta hori, gure ustez, ez izan teknika konsziente bat beregan, baizik eta poeta benetako bezala sortzen zaion baliabide bat. Adibidez, «Bizia lo» poeman (negua deskribatzean) badaude elemendu batzuk:

Otalorea, bakanka,
goiztxo karraxika,
udaberriari deika.

Hor otalorearen bakardadeak «garraxi» eta «sentimen» animiko baten sugerentzia dauka.

Eta bestainbeste geroago:

Aritzak, eundaka,
aier zaikio goiari
argi-leenenkia
egarri bailute.

«Aier» hitzak hor halako desira exposible baten sugestioa isladatzen du. Lizardik negu-paisajea deskribatzean halako «ezin animiko» bat sugeritu nahi du.

Antzeko zerbait trenaren mugimendu eskematikoa (barneko beharraren oihartzun gisa) euskal paisajean ezartzean:

Bañan... ezin,-
beeko bear goriak
narama... Agur,
soro, sagar, mendiak!

Hor «soro, sagar, mendiak» elemenduen aipamen eskematikoan iragankortasuna (transitividad), «joanbeharra» sugeritzen da. Maila edo plano deskriptiboaren atzean beste sugerentzia animiko bat dago. Bisemiaren erabilpenean A. Machado bat aparta zen.

Gure ustez bisemia erabiltzeko aski da benetako poeta izatea, poesiak transposizio animikoak etengabe egiten baiditu. Ala ere, poesia modernoan batzuengatik oso erabilia da...

Goien emandako tekniketatik Lizardik, funtsean, bi baino ez ditu isladatzen, hots, kromatismoa eta bisemia. Inpresizioaren teknika (bere alde guztietan) guti dago gure olerkariarengan. Horren arrazoia Lizardiren (eta gure literatura ia oroaren) ohizko aislamenduan datza. Beste bi teknikek, kromatismoak batez ere, ez dute esan nahi, ordea, Lizardik iturri modernoetan edan zituenik; kromatismoa poesia klasikoan (ernazimendukoan, barrokoan, etab.) oso present baitago.

Bisemiari dagokionez, ezin uka Lizardik paisajea joera bisemikoaz deskribatzen duela maiz, eta lorpen hori bere begiztapenaren bortiztasun edo intentsitateagatik eman dela. Ala ere, bisemia horri XX mendean emango den hizkera inpreziso, ilunbera eta irrazionalak (hobe, informal-surrelistak) faltako zaizkio. Hori, noski, korronte berrien subjetibismo larriaren mende zegoen...

Poesiak, bada, hizkera «normala» aldatu egin ohi du; delako aldaketa edo «transposizio» hori gabe guretzat ez da, funtsean, poesiarik ematen. Horregatik «poesia sozial» hainbat ez da propioki poesia, «protesta» hutsa baino, eta protesta «prosaikoa» maiz.

Lizardi-ren poesia, aitzitik, dena aldaketazkoa da, ederrezko «transposizio» bat da. Aldaketa horren lorpenean zerikusi handia intuizioak edukiko du, beti metaforen, irudien eta beste hainbat baliabideen laguntzarekin. Adibidez, Lizardirengan udazkeneko garomendiari «burni-meatz iduri» deitzea sustituzio estetiko bat da, eta berdin klasizismoan «mano de nieve» mano blanca ordez erabiltzea.

b) C tipologiazko prozedurak.

Carlos Bousoilo-k bere «Teoria de la expresión poética»-n maisuki aztertzen ditu C tipologiazko prozedura estetikoa .

Prozedurak horiek oso ohizkoak dira lirika modernoan, eta sartuak daude ere, nolabait, gerra osteko euskal poesian.

J.R. Jiménez-ek, batez ere, intentsitate biziaz erabiliko ditu C tipologiak, adibidez, zatia «oroaren» truke ezartzean, ala osoa «zatitik» deslotzean.

Baita desplazamendu kalifikatiboak eman daitezke antzeko propietate bat beste gauza batera deslekutzean. Desplazamendu horietatik bitxienetako bat sinestesia da. Hona G. Lorca-ren kasu sonatu bat:

El débil trino amarillo
del canario

Hemen kolorea deslekutua aurkitzen da ikusmenetik entzumenera, lumaren koloreagatik alboko elementuak kutsatuak gertatu direlakoz.

Desplazamendu horiek, noski, estetikan modernoki ematen den joera irrazionalagatik dira posible. 27 belaunaldiko poesia gisako irudiez josita dago, eta fenomeno horrek elemendu intuitibo aunitz du. Subjetibismoagatik osoro ukitua dago metafora modernoa. Halanola, Vicente Aleixandrek neskatxa baten bilustasuna (desnudez) «hibai luze» baten irudipean burutzen du:

Tu desnudez se ofrece como un río escapando...

Irudi hori guztiz modernoa da, zubirik edo loturarik egin gabe, elemenduak bata-bestearen ondoan ezartzen dituelarik. Aritzeko irudi poetikorik («como un río escapando») etzen posible barroko aroan, eta, are gutiago, XVIII mendeko neoklasizismo garaian. Gehienera (logika apur batez) esan zezaketeen: «Tu desnudez se parece a un río parado». «Parado» hori metaforaren ausardia baretzera etorriko litzateke; garaiko objetibismo-joerak etzuen utziko gehiagorik...

C. Bousoño-k ongi dio: «El carácter irracional de la imagen visionaria y su subjetivismo que en seguida haré ver... nos indican que su aparición en la literatura no podía producirse hasta que hubiera entrado en grave crisis el racionalismo estricto de los siglos anteriores, y hasta que el subjetivismo, cada vez mayor, a partir de Descartes.. hubiese alcanzado un determinado punto culminante... La imagen visionaria es, pues, el resultado, no sólo del irracionalismo contemporáneo, sino directamente del subjetivismo. Esto quiere decir que esa imagen es dos veces resultado del subjetivismo: inmediata y mediatamente, puesto que el irracionalismo, que también lo produce, es, a su vez, consecuencia del idealismo subjetivista» (2).

Erromantizismoa izanen da, beraz, sentimenduari (arrazoinaren gain) ematen dion bultzadagatik, subjetibismo estetiko horren aintzindaria. XIX mende arte arrazoinak arteari eman nahi izan zion oreka eta logikagatik etzen posible metafora «irrazionalaren» bizitasunik poesia modernoan (3).

Lizardi-ren estetika begiraturik ez dugu, ikusten, noski, metafora «irrazionalen» ausardia handirik, bere modelo edo ereduak aski klasikoak direlakoz. Esan beharrik ez dago Lizardi-ren poesian ez dagoela sinbolismo surrealista batera ihesiarik. Horrelako jokabideak gure poesian guztiz hurbilagoak izanen dira, gehienetan 1960 ezkeroztikoak. Hona K. Izagirre-ren adibide bat:

Zure begietan
urratu nuen
goiza,
zure bularretan
lurperatu nuen
eguzkia (4)

Vicente Aleixandre-ren, edo antzekoen simbolismo kutsu nolabaitekoa, du Izagirre-ren poesia horrek. Eta beste hau:

Kristalezko elurrontziak
argiak
gauaren leihoetan
banan banan itzaliz
adatsa ari duzu
zeruaren bularretara (5)

Ez ahaztu euskal poesiaren benetako urratsak «modernoak» (Lizardi-k baino propiokiago, noski) Jon Mirande-k eman zituela; eta bere joera poetikoak nolabait nabariak dira G. Aresti-ren lehen aroan («Maldan-behera» delakoan, bereziki). Hona Mirande-ren adibide bat

Itsaso hurrunen harmarrietan
uhinen alhako jaio zinaden
Geroztik zabiltza gure orhoitzan
uharte gardenak ezin eriden (6)

Eta erotismoaren tratamenduan ere (hain gutia erabilia izan den arlo horretan ere) Jon Mirande-k antzeko joera «irrazional sugerigarriak». Raymonde-ren soina «mahats humez» parekatzen du:

Raymonde, soin humoa, mahats hume!
Pigalle-ko mahastietan,
arno indazu ene ahorako
zazpigarren goian izarrak
dakhuzkidan! (7)

Joan Mari Lekuona-ren «Muga beroak» liburuan antzeko formula sinbolista (erdi-sinbolista) hedatu eta gozoak ez dira falta (8):

Ikusi aunagu billuts-billutsean
larru lotsean,
eme giroko bipil utsean.
Gaur gorputz datzan,
milla begien izormen latzean,
nai iastakorrak duan baratzan ...
(9) Sabel beteak galtzen din lotsa.
Diruak arri biur biotza.
Maite-eza den odolostu uan
labain zorrotza (10).

Goiko adibideek azaltzen digute euskal poesiaren eremuan irrazionalismo estetiko baten kutsua gerraostekoa dela, eta ez, oraindik, Lizardi-ren garaikoa. 30-eko belaunaldiaren klasizismoa ikusirik (eta Lauaxeta izan zen modernoena, dudarik gabe) etzen posible, neurri larrian behintzat, berezitasun intuitibo-irrazional horiek nagusiki ematea... Subjetibismoa eta irrazionalismoa (gure ohizko isolamenduagatik) etziren bortitz etorriko gure poesiara 1960-1970 arte. Mirande-k neskatxa «mahatsaren» irudipean emateak, ala K. Izagirre-k gaua «zeruaren bularretan» eta «begietan» kokatzea subjetibismo aberats baten iturrietatik edatea da...

lkusi genuen nola Garcia Lorca-k «el trino amarillo» esatean gauza «irrazional» bat ipintzen zuela, lumajearen elemendu zentzunberaz albokoak ukitu eta bustiaz (hots, horitasunezko koloreaz), eta horrela A irudia C bilakatzen. Esan dugunez, horrelakorik etzen posible kartesianismoaren edo arrazionalismoaren aro estetikoan.

Ondorioz, goian emandako metaforen indar lirikoa eta emozionala guztiz bortitza da, eta baita nagusia bertan isladatzen den intuizio giroa.

Sinestesien erabilpenak, noski, joera irrazional ausartak aurresuposatzen ditu; horietan irudimenak azkarra eta bizia izan behar du. Beraz A = B ba-da, eta B = C, azkenean, A C izango da, hau da, A = C.

Poeta moderrioek ondorio horietarako arma guztiak erabiliko dituzte: korrespondentzia animikoak, bizigabeen pertsonifikazioa, trukaketak, ezlogikakeriak eta aritzekoak. Garcia Lorca-k, adibidez, irudi ausarta hauek:

Hasta el coñac de las botellas
se disfrazó de noviembre
para no infundir sospechas.
El jinete se acercaba
tocando el tambor del llano

Azkeneko honetan A eta C-ren lotura, zelaiaren bizkarra danbore-larru baten irudipean sugerituaz.

Kromatismoaren arloan sartzen bagara, ordea, Lizardi-k baditu halako irudi bizi-sugerigarriak. Honako irudi hauen intentsitatea aski kontsideragarria da:

Mendietako isla zeru-bazterrean
non gerezi ta non baxaran denean (11)

(Erdal itzulpenean: Cuando el perfil de los montes en el cielo se tiñe de cereza o de endrino). Metafora begetal horren azpian A = C teknika dago (Lizardi-k ez baitu hor ezarri «bezala» ala «iduri» gisako loturazko elemendurik, konparaketa propio bat egiteko).

Idazkera «ezprezisoaz» miritzatzean esan genuen zerbait «sugeren tzi aren balentziaz». Arte modernoak, bereziki, Cézanne, Matisse, Regoyos eta beste inpresionista eta expresionisten bitartez, irudiak eta paisajeak puskatzen, zatikatzen (fragmentar) eta iluntsu ematen ikasi zuen.

Ohardun izan behar gara hizkera «normala» aski logikoa edo «arrazionala» izaten dela, eta zenbaitetan ere, analitikoa. Plastikan fotografia “logika» hutsa litzatekeen bitartean, pinturan Regoyos baten inpresionismoak euskal paisajea halako elemendu sugerente, ilunbera, «ilogikoetara» erakarriko luke. Bere ondorioa ikuslearengan emozio lirikozko karga bortitza eta bizia da...

Hizkuritza poetiko modernoa sintetikoa da; klasikoa, berriz, analitikoagoa, eta, noski, arrazionalagoa (hemen, berriro, ernazimenduko arrazionalismoarekin lotura ahaztezina da).

Lizardi-k noizbehinka (gure ustez bere jeinu peotikoaren intimismoari ihes egiten uztean) baditu halako irteera «ilogiko» aski modernoak «Neskatxa urdin-yantzia», eta, batez ere, «Baso itzal» poeman (olerki hau pintura inpresionista bakain bat baita). Lizardi-ren poesia inpresionista da, nolabait, bainan ez garai hartan pinturan (eta poesian, gaztelanian) ematen zen informaltasun eta subjetibismo-zama guztiaz... Inpresionismoa geroz-eta informalagoa, surrealistagoa (eta azkenean abstratuagoa ere) bihurtzen etorriko zen.

«Sugerentziaren balentziak» poesia modernoan intsinuaketak, sumaketa estetikoaren, ebokazioaren joerak erabiliko ditu nagusiki.

Sinbolismo eskolan Verlaine-k eta Rimbaud-ek asko erabili zuten teknika hori, eta gerora biziki igaroko zen gaztelaniara J.R. Jiménez-en eskutik. Zehatzaren ordez ez-zehatza edo ezpresisoa, nabariaren ordez ilunbera eta lainotsua, konkretuaren ordez trazo erdi-ihes, erdi-mamituak ziren korronte horren berezitasun batzuk. Hiz batean, teknika horrek ebokatu, intsinuatu, «susmo emozionala» sortu egiten du. Hori da garbiro isladatzen dena J. Ramón Jiménez-en ahapaldi honetan:

Viene una música lánguida
no sé de dónde, en el aire.
Da la una. Me he asomado
para ver qué tiene el parque (12)

Adibide horretan «inprezisioaren» teknika «no sé de donde» delakoan.
Eta beste hau:
La luna camina muerta,
sin luz de besos, ni lágrimas,
amarilla entre la niebla (13).

Hemen ere jarrera iluntsu, ezpreziso berbera («sin luz», «amarilla entre la niebla»).

Beste kasu bazuk:
Todavía en la luna yerran claras del día (14)
Manchas suaves -cobrizas, amarillentas, malvas-
de los arbustos mustios entre los rojos árboles (15)
... En el ocaso, un vaso amarillo casi esplendente,
que casi no lo es. Lejos, el campo
de hierro seco... (16)

Hemen elemendu ez-zehatz horiek dira: «yerran claras», «vaso amarillo», «manchas suaves», «que casi no lo es». Oraindik bortitzagoa egiten da ilunberazko sentsazio hori treneko kristaletatik begiratzean andaluziar poetarekin:
Y desde el diván gris, tras los cristales ciegos,
se ven praderas vagas y pueblos diminutos
que tienen una torre y un verde cementerio (17)

Pirenetako paisaje horren zertzeladetan berriro «nagidurazko eta iluntasunezko» teknika, hau da, «cristales ciegos” “praderas vagas” «verde cementerio».

Orain ikus dezagun, bidenabar eta azalki, Antonio Machado-ren azalpide poetiko zenbait, bereziki, Gaztelako eremuen ihespen bukagabea dela-eta:

La aurora asomaba
leja y siniestra.
El lienzo del Oriente
sangraba tragedias,
pintarrejeadas
con nubes grotescas (18).

Hemen hurruntasuna tragediarekin joku kromatikoaz nahasten da.

Beste textu honetan, berriz, kadentzia, arrats-beheraren eroria eta barne-oihartzuna maisuki uztartuak daude, paisaje zehatz baten eszenarioa begiztaturik gero:

La tarde más se oscurece;
y el camino que serpea
y débilmente blanquea
se enturbia y desaparece... (19)

Machado-rentzat edozer elemendu oroitzapenarako, nostalgiarako aitzaki da, eta oroitzapen hori nagusiagoa, larriagoa bilakatzen da paisajearen mistika denborarekin lotzen eta oretzen duenean:

La tarde caía
triste y polvorienta.
El agua cantaba
su copla plabeya... (20)
Viejos olivos sedientos
bajo el claro sol del día,
olivares polvorientos
del Campo de Andalucía (21)
Sobre los campos desnudos,
la luna llena manchada
de un arrebol purpurino,
enorme globo, asomaba... (22)

Eta beste honetan «Bultzi-leiotik» duen tankerazko mugida eta kezka estetiko berbera:

Ya en los campos de Jaén,
amanece. Corre el tren
por sus brillantes rieles,
devorando matorrales,
alcaceles,
terraplenes, pedregales,
praderas y cardizales,
montes y valles sombríos... (23)

Hainbestetan egiten duenez, gero Machado-k interiorizatu, barneratu eginen du paisajean begiztaturiko guztia; ederraren oihartzuna barne-gelatan, dudarik gabe, sakona gertatzen da:

Oh, sí, conmigo váis, campos de Soria,
tardes tranquilas, montes de violeta...,
agria melancolía
de la ciudad decrépita,
me habéis llegado al alma,
¿o acaso estábais en el fondo de ella? (24)

Esan beharrik ez dago Machado-k, funtsean, Gazteia Zaharreko paisajearen aurrean egosten duen mintzo estetiko sakon guzti hori ere egin daitekeela euskal paisajearen aurrean. Alabainan, teknikak ez dira berdinak izango Lizardiren eta Machado handiaren irudimenean. Machado, noski, ukituagoa dago garaiko ikusmira subjetibo, informal eta bisemikoarengatik, eta Lizardi zehatzagoa, kontzisoagoa, formalagoa izanen da, dudarik gabe, aldiko korronte subjetiboen eraginetatik aparte bizi zelako, gure literaturaren ohizko isolamendu eta atzeramenduagatik...

Metaforaren arloan, bada, eta XX mendeetan eginiko errebolta benetan larria izan da; estetika «irrazionalagoa» egiten etorri den araberean, metaforen ausardia eta harrotasuna (originaltasuna ere ahaztu gabe) igo egin da. Lizardi, noski, bide klasikoagoetatik dabil; alabainan, horrek ez du esan nahi gure literaturaren arlo murritzera begiratuta Lizardik bide «berriak» beste alde askoetatik ekarri ez dituenik, nahiz-eta bere estetika-tankera, funtsean, guretzat aski «tradizionala» izan. Eta Lizardi-k daukan modernotasun airea (inpresionismoarena, adibidez, paisajearen deskribapen zenbaitetan) gehiago makurtzen da «formalismo» tradizionalera gaurko estetika «irrazional»- «subjetivo» batera baino... (25).

*************************
(1) lkus Carlos Bousoño. Teoría de la expresión poética. Ed. Gredos, 1962. IDEM. El irracionalismo poético (El símbolo). Ed. Gredos, 1977. J.M. Aguirre. Antonio Machado, poeta simbolista. Ed. Taurus, 1974. R.Allean. De la nature du symbole. Flammarion, 1958. J.Cohen. La estructura del lenguaje poético. Ed. Gredos, 1970. E. Díez-Canedo. La poesía francesa del romanticismo al superrealismo. Buenos Aires, 1945. M. Eliade. Images et Symboles. Essai sur le symbolisme magico-religieux. Gallimard, 1952. C.G. Jung. Símbolos de transformación. Ed. Paidós, 1962. L. Schrader. Sensación y sinestesia. Ed. Gredos, 1975. L. de Sugar. Baudelaire et R.M. Rilke. París 1954.
(2) La poesía de Vicente Aleixandre. Ed. Gredos, 1968, 157-58 or.
(3) Honetaz herriro garbi C. Bousoño-k: «La nueva imagen (la nueva lírica, diríamos más ampliamente) no rompe sólo con una escuela precedente, sino con todo un vasto período literario que se extiende, aproximadamente, desde el siglo XVI hasta el siglo XIX: en el romanticismo empieza ya a resquebrajarse». Ibidem, 158 or,
(4) Itsaso ahantzia. Ed. Kriseilu, 1976 (orri gabe).
(5) Itsaso ahantzia. Ibidem, (orri gabe).
(6) Orhoituz. Ed. Kriseilu (1976), 71 or.
(7) Orhoituz, op. c. 55 or. A.B. Gandiaga-ren Elorri-n ere zati sinbolista eder hau, nahiz-eta liburua, gehienean, bide horretatik ez ibili:
Begian jaio zan.
Nire eskuak ez eutsan
ikutu sekulan.
Iruntz-tanto bat zan
okaran baltzean.
Begian jaio zan (225 or.).
(8) Ilargiaren eskolan: (Ed. Erein 1979). Joera berdinak.
Ikus bertan guk egin dugun hitzaurrea, azken euskal poesiaren norabideaz zenbait zehaztapen ematen dugularik.
(9) Muga beroak. Bilbo 1973, 56 or.
(10) Muga beroak, ibidem.
(11) «Arrats gorri», op. c. 202 or
(12) Segunda antología poética, op. c. 27 or.
(13) Segunda antología poética, op. c. 26 or.
(14) Segunda antología poética, 137 or.
(15) Ibidem, 163 or.
(16) Ibidem, 92 or.
(17) Ibidem, 132 or. Eta beste honetan areago:
Los pueblos son de niebla bajo la madrugada;
es como un sueño vago de praderas humosas (133 or.).
Lainotasun gelbera hori da Gipuzkoako paisajeak poetaren baitan sortzen duena. Bestetan, «ez-zehaztasuna» barnekoa, izpirituala izan daiteke, ez paisajearena: « iQuiero cantar, y no se qué! No es de palabras esta explosión aguda que en el corazón siento» (162 or.).
Dena dela, Lizardi eta J.R. Jiménez-en deskribapen-teknika Gipuzkoa (edo euskal paisajea) hitzez pintatzean aski desberdina da; J.R. Jiménez-ena askosaz gelbera, nagi, informalagoa da. Lizardi-rena, berriz, formal eta eskematikoagoa (objetiboagoa)...
(18) «El cadalso». Ikus Poesías Completas. Ed. Espasa-Calpe, 59-60 or.
(19) Ibidem, 23 or.
(20) «La noria», ibidem, 58 or.
(21) «Los olivos», ibidem, 193 or.
(22) « La tierra de Alvargonzález», ibidem, 143 or.
(23) «Otro viaje», ibidem, 181 or.
Trenaren mugida biziagoa dadin beste poesia hau ez-regularra eta silabismoz aski laburra gertatzen da: tren camina, silba, humea, / acarrea / maletas y corazones Soledad /, sequedad /. (Ibidem, 182 or.).
(24) «Campos de Soria», ibidem. 137 or.
(25) Guk gure « Historia de la literatura euskérika” liburuan apuntatuak genituen hemen adierazitako puntu batzuk. Adibidez: “Hubiese sido de desear que Lizardi desarrollara más este aspecto interiorizante de su poesía formal y pictórica. Es posible que si no le hubiese venido una muerte tan prematura, su poética se hubiese cargado de más valores «intimistas”, por ejemplo, con los recursos que daba el simbolismo de la generación del 27. Por nuestra parte hubiésemos deseado en Lizardi una mayor intensificación en el camino del “intimismo” y del “informalismo estético». Ibidem, 374 or.




9. Teknika tradizionala eta teknika berria.

Goian ekarritakoak argigarri dira berezitasun -zedarriak eraikitzeko, nolabait, idaz-teknika tradizionalaren eta berriaren artean.

Esan dugunez, Lizardi-ren sinbologia eta metafora teknika gehiena (hainbat bisemi-puntu kendurik) aski klasikoa da.

Azterketa-bidean sarturik, gaztelaniaz, bada, «dientes como perlas» konparaketa metaforikoa erabiltzea, dudarik gabe, aski tradizionala da. Metafora horretan A maila eta B maila halako logika baten barnean baitaude. Subkonszientearen iruditeria nahaspilatsuak ez du hor eraginik García Lorca baten edozein metafora surrealista ala erdi-surrealistan bezala. Adierazitako metafora, klasikoa delarik, gaur ez da gertatzen sugerigarria, aski gastatua dagoelako.

Metafora modernoan, berriz, errealitatea eta sugerituaren artean halako haustura ausarta eman ohi da; A eta B maila artean hausketa bortitza, bizia gertatzen da.

Hona G. Lorca-ren irudi batzuk:

Lloras zumo de limón,
agrio de espera y de boca (1)

Hemen limoia, etsipeneko egoera moral baten ispilu gisa erabiltzean, planoen alboratze eta hurruntze originalago bat dago.

Eta neskatxa baten bularretaz hona ze iruditeria bitxia asmatzen duen:

Cobre amarillo su carne,
huele a caballo y a sombra.
Yunque dormido sus pechos,
gimen canciones redondas (2)

Paralelismoak hemen ez dira hain errazak A «pelo» eta B «cabello de oro» artean bezala. Hemen A «carne», B «cobre amarillo». Eta gero hurrunago, oraindik, «gimen canciones redondas» irudipean, sinestesiaz eta guzti baliatuaz, kanta horiei borobildura (redondez) bularren «itxura borobiletik» ematen zaie; hitz, batean, kantuak «bularrak bezain» borobilak gertatzen dira.

Gainera, hor A = G ren teknika darabil G. Lorca-k. Ez baitu esaten «son como canciones redondas», baizik-eta, ausarki, «gimen canciones redondas», karga «emozionala» larriagoa dadin elemenduak zuzenki lotuaz (ez konparabide baten bitartez). «Borobiltasunaren» sinbologia «bularren» linean profitatzen da irudimen jatorraz.

Sinbologia modernoak hausketa bilatzen du irudien logika barnean, emozio estetikoa areagotzearren; A eta B artean eman daitekeen lotura físikoa eta logikoa haustea bilatzen du subjetibismo irrazionalak. Beraz, «dientes como perlas» konparazioan halako lotura sinboliko-fisiko bat dago, hortzek bere zuritasunean perlen antza har dezaketelako. «Canciones redondas» kasuan (bularrei) egotzitako lotura físiologikoa gaitzagoa, hurrunagoa gertatzen da irudimenaren arloan, hor egin den desplazamendu kalifikatiboagatik.

Bai, metafora modernoan, klasikoan baino, mailak ausartagoak, irrazionalagoak dira. Bainan, poesia modernoan bertan ausartasun hori beti ez da maila berdinekoa; batzutan apalagoa da. Adibidez beste honetan:

En la mitad del barranco
los navajas de Albacete,
bellas de sangre contraria
relucen como los peces (3)

Hor A maila (navajas) eta B maila (peces) arteko lotura «canciones redondas» kasuan baino logikoagoa, hurbilagoa da.

Eremu berean, sinestesiaren funtzioa poesia modernoan harrotzen etorriko da; irrazionalismo estetikoak asko aberastuko du sinestesíen indarra eta originaltasuna. Euskal poesiara begiratzen badugu sinestesiaren erabilpenik kasik ez dago 1960-70 arteko epe arte; gerora, geroz-eta gehiago, ez dira falta adibide bitxiak...

Garcia Lorca-ren obran sinestesia eder hau: «La tarde... cae desmayada en los muslos heridos de los jinetes» (4). A (la tarde) eta B (desmaya) artean desplazamendu sinestesiko sugerente bat eman da, arratsaren argia zaldunaren izter-metalkietan ezarria izan delako, ikusmenezko (vista) zentzunetik ukimenera (tacto) ihes eginaz (zorabiatzean edo desmaiatzean pertsona erori egiten baita).

García Lorca-k metafora oposizional aunitz erabiltzen du, eta A ordezko B metafora hutsak (puras) ere ez dira falta berarengan. Adibidez: «Su luna de pergamino» (B), pandero (A) ordez.

Dudarik gabe, Lizardi-ren metafora eta irudi-mundua askoz tradizionalagoa da. Euskaraz, gainera, gaur oraindik (korronte subjetivo-irrazional horren eragin urriagatik) «gorri beroak» esateak gaztelaniako «rojos calientes» baino indar eta emozio estetiko biziagoa dauka; berdin esan daiteke beste sinestesi hauetaz: «musika nagia», «soinu epelak», «berde hotzak». Euskara teknika horietan oraindik aski birjina dago, aski «ukigabea» dago, eta, logikaz, horrelako irudiek oraindik emozio aunitz sortzen dute irakurlearengan... Gure ustez, euskal literaturak bide hori egin beharra dauka, hainbesteko presaz (eta teknika guzti hauek saltaturik) azken mementuko experimentalismo «antibirtuosistak» eta «prosaikoak» egiten ez duen bezala. Azken-azkeneko euskal poesia «marginalistan» arrisku hori atzematen dugu.... alegia, euskara «ederbide» batzuetatik ibili gabe «ederbide» horiek arbuaitzera kondenatzen dela erradikalki, gure literaturara halako trauma bat eta birtuosismoa-ezaren pobrezia ekarriaz, hain estetika gutxi egin den hizkuntza batean, «birtuosismoa» (metaforikoa, adibidez) egitea bekatua balitzake bezala. Poesia «marginalistaren» eta «experimentalistaren» pean, batzutan, txabakanismo aunitz izkutatzen da..., eta hau ez soilik euskararen arloan, gaztelanian, etabarretan ere bai.

Lizardi-ren kasura berretorriaz, bere metaforismoa funtsean tradizionala (klasikoa, edo ez-modernoa) dela ikusten dugu. Bere irudien planoan maila (dogikoak» garbi samarrak dira. Adibidez, Lizardi-k «elur zatiak» «zapiak iduri» ikusten ditu (5); hor bi planoen logika nabaria da, elur-mordoak belardian baserri-atarian lehortzen ezarritako «zapien» antza baidute. A planoa (elurra) eta B planoa (zapia) “logika fisiko» baten norabidean doaz. Berdin goi hodeien kolorea «egurraren» lurrunarekin konparatzean:

Egur ezearen kea
goiak du kolore:
egunaren atariruntz
zauri bat, gordiña,
odol-bearrean urre.

Zati hau, benetan, ederra da, guztiz piktoriko eta inpresionista da, bainan, azken finean, Garcia Lorca-ren kasutan ez-bezalako “logika» bat atzematen da, «hodei kolore» eta «egur bustiaren baporea edo lurrunaren» artean (A (egurra) B (ortzea), erreferentzia arrazoizko bat dagoelako.

Bisemiaren mailan, ordea, Lizardi-rengan halako lorpen ederrak atzematen ditugu olerki honetan eta beste kasu batzutan. Olerkia jarraituz «bisemiaren» linea nabaria da, konparaketaren indarra ahaztu gabe:

Sakoneko lañoz gora
tontorrak elurrez:
itsasoa iduri,
ametsezko ontziez

Tontorrak (A planoa) itsasoaren (B planoa) norabidean ezarrita, dena «mar de ensueño» delako batez nahasturik. Bainan, bisemia oraindik lortuagoa azaltzen da beheraxeago olerki berean:

Bide-ertzean, ez marrubi
ez belar gizenik.
Otalorea karraxika,
Udaberriari deika.

Hor Lizardik euskal neguaren bilustasuna adierazi nahi du plastikoki, eta horretarako «karraxika» hitzaren intentsitate emozionala dakar; beraz, basoaren larrugorritasunean (desnudez) otalorea bakarrik dago gogoratzen bere koloreaz (hor, erdaraz, «colores chillones» esaera) udaberriaren etorkizuna. Aritzeko zerbait geroago hau erastean:

Aritzak, eundaka
aier zaizkio goiari,
argi-leenenkia
baitute egarri,
arako urrezko zauria
izanik iturri

Hemen elemendu bisemiko bortitzenak «aier» (deseo), «egarri», «zauria». Lizardi-k erantsitako itzulpenean garden dago sentimen bisemiko hori: «Cientos de robles tienden al cielo su deseo sedientos, anhelando las primicias de luz cuya fuente es aquella herida hecha de oro» (Biotz-begietan, op.c. 139 or.)

Bisemiaren teknika «berezko» hori kendula (eta bisemia erabiltzeko aski da bat poeta «benetakoa» izatea), Lizardiren estetika, funtsean, tradizionala, klasikoa da, hots, garaiko «irrazionalismoak» ukitu etzuen poesia. Eta teknikari dagokionez Lauaxeta modernoagoa dugu (nahiz-eta Lizardi-ren poesia gihartsuagoa, gorenagoa, mamituagoa izan gure ustez). Izan ere, neskatxa bati “urdin yantzia» deitzea eredu klasikoa erabiltzea da (gogora “príncipe azul» delakoaren literatura), berdin «amaika izar urdinen dirdirak yosia» esatea, delako “lienzo azul del cielo» hura gogora etortzen zaigularik, XVI mendeko gaztelaniar literaturan hain ohizkoa izanik. Gehiago oraindik «untzadun ormen» irudia (muros de yedra) literatura klasikoari dagokionez Gaztelan.

Lizardi-k, ala ere, begiztatua, kontenplatua «interiorizatu, barrendu» egiten du, sentituarekin halako ederdurazko sinbiosia lortuaz; eta sinbiosi horretan paisajean «bisemiazko» pasarte zoragarri batzuk oritzea, noiz-edo-noiz, lortu du.

Lizardi-ren irudi-mundua ez da, bada, jeneralean, oso modernoa. Garaiko erdal literaturetan ematen zen baino «Iogikoagoa», «formalagoa» da; bere irakurketak, heziketa, Orixe-ren eragina eta beste arrazoiengatik orduko «subjetibismo estetikoaz», zoritxarrez, funtsean, ukitua ez da ikusten. Bainan, nahiz ukitua ez izan. Lizardi-ren poesia guztiz gorena eta estimagarria da; ala ere, oraindik gorenagoa eta preziatuagoa izanen zen garaiko «irrazionalismo estetikoaren» kutsua atzeman bazuen...

«Irrazionalismoak» erromantizismoan sentimendua ezarriko zuen nagusi, eta pixkana arrazoimenaren arbuioa erradikalizatzen etorriko zen. Euskal erromantizismo beranta, ordea (bertsolaritzan hain ohizko gertatu denez) etzen izanen «irrazionala» (hemen azaldutako eran), sentibera baino; gure estetikari «irrazionalismoa» (hots, forma subjetiboekin lotutako mugimendu aberatsa) aski arrotza izan zaio 1960 arte, pinturan ezik (euskal pinturan inpresionismoa hasieratik, jadanik, aski subjetiboa eta informala azaltzen baitzaigu). Esan dugunez, bada, Lizardi-ren paisaje-dezkribapena oraindik aski formala eta objetiboa, prezisoa da.

Metafora modernoak «emozioa» irrazionalismoaren uretan bustiaz lortzen du. Informalitate estetikoak hizkeraren emozio lirikoa handitzen du, gaztelaniar poesia modernoak (eta sinbolismoa ezkeroztik frantsesak ere) ongi probatua daukan bezala. Bai bertsolaritzak, eta bai iore-jokoetako poesiak, neurri handi batean, gai intimistetatik ihes egitean (folklorismoan ala exteriorismoan jardunaz, maiz euskaldunak barne-giroak azaltzeko duen lotsagatik ... ) (6) etzuen okasio egokirik ematen lirika informal eta subjetibo bat eraikitzeko. Hor garbi dago gure poesia etzela oraindik ukitua izan 30 urtealdian bizi-bizirik zegoen surrealismo korronteagatik. Lizardiren metafora, muina aldetik, ez da ulergaitza; konprentsioaren arazoak Lizardi-rengan hizkera kontziso eta gihartsutik datoz, ez bestetik.

Adibidez, Vicente Aleixandre baten «tu cabellera colgante deja estela en los astros» gisako iruditeriak ez du presentziarik, funtsean, gure olerkariarengan, eta ezta geroago ere, Jon Mirande bat iritsi arte (eta honen ondoren olerkari batzuetan bizikiago).

Lizardi-k euskal paisajea begiztatzean eta deskribatzean eskema aski logikoak eta «arrazionalak» erabiltzen ditu, eta esan dugunez bere iruditeria jantziz, gehienetan, klasiko joerakoa da. Hemen eta bestetan gure letren desfasea, unibertsitate-ezaren, irakur-joera eskaxaren fenomenoa kontutan eduki behar da. Espainia-ko eta Europa-ko korronte literarioak, bada, aski berandu gureganatzen ziren. Eta, bestalde, «berrikeriekin» jendeak ez eskandaliza-nahiak ere kontatuko zuen zertxobait (7).

Goiak esandakoek ez du, ordea, sekulan ahaztu behar Lizardi-k aise lortzen duela poesia goren baten kategoria bere gihartasuna, irudimen-indarra eta «bisemi» joera ukaezinagatik. Honako zati hau, adibidez, paralelismo, kadentzia eta egitura on baten eredu da:

Orriz-orri yazten da
basoa, gozoro...
Bakan-bakanka, leenen...
Sarri-sarri gero (8)

Hor atzematen den errepikaketa eta paralelismo binario hori teknika ongi hornitu baten azalpena da, bainan ez nahitanahiez teknika modernoa.

Ala ere, goian seinalatua dugu Lizardi-ren teknika aberats zenbait «bisemia» eta «kromatismo» oparo bezala (batez ere, kromatismoa sustituzioz arlo begetatibotik ateratzen duenean, -«non gerezi ta non baxaran denean / se tiñe de cereza o de endrino»- kasuan bezala).

Bisemiaren teknikan, bereziki, A. Machado trebea da. Machado-k hitz batzuek egoera eta jarrera berezian erabiltzen ditu bigarren karga emotibo bat sortuaz. Eman ditzagun adibide batzuk:

Bajo los ojos del puente pasaba el agua sombría.
(Yo pensaba: el alma mía!) (9)
El limonero lánguido suspende
una pálida rama polvorienta,
sobre el encanto de la fuente limpia...
los frutos de oro... (10)
Daba el reloj las doce... y eran los doce
doce golpes de azada en tierra...
¡Mi hora! -grité- El silencio
me respondió «No temas». (11)
Las ascuas de un crepúsculo morado
detrás del negro cipresal humean (12)

Textu hauetan «sombría», «golpes de azada», “limonero lánguido», «ascuas», «humean», etab. balioztapen bisemikoaz horniturik daude, termino horiek bere semantika fisikotik haruntz zerbait «emozional» gehiago sugeritzen digutelako. Textuinguru, giro eta jarreragatik hitz horiek «beste» zerbait gehiago adierazten digute, «karga emotibo» berríaz mamiturik geldituaz.

Antzeko zerbait gertatzen da Lizardi-ren textu honekin:

(Itsasoak bai-baitu, urrun-ertzean,
urre gorizko bide-goenean
legor bat -odol-uts iñularrean-...) (13)

Hor odolezko zauritan den arrats-behera baten deskribapen hutsa baino zerbait gehiago sugeritzen zaigu. «Azaro-leenan» gaudelarik Lizardik olerki osoa, azkenaldean batez ere, beste ala bigarren esanahi (bisemia) transzendente batez hornitu du... Hitz físikoen atzetik giroko beste adierazpen animiko-liriko bat dabil. Guk uste dugu, Lizardi-k, bisemi teknika (eta ez du askotan erabiltzen) pretenditu gaberik lortzen duela. Bereziki bere «Basoa lo» (neguari egiten dion poema) bisemiaz ukitua dago pasarte zehatz batzutan; haritzen, otaloreen, habia urratuen presentzian beste zerbaiten sugerentzia estaltzen da... Otaloreen karraxia ez da garraisi hutsa, zerbait gehiago da, eta berdin sasian abandonaturik datzan habia hutsa... Irudi horiek beste gertakizun animiko bat sugeritzen ari dira... Jakina da poesian zenbait elemenduk indar bisemikoa duela, basoak, arrats-beherak, kanposantuak, etabarrek bezala.

Paisajetik at ere bisemia lor daiteke, adibidez, kontraposizioaz, «alditasuna/tenporalitatea» isladatzen duen textu honek bezala:

A zein dan ituna
beerrabear au,
nik ez nai eguna
biurtzerik nau

Hor gauak gau fisikotik haruntz «gainbehera (declive) morala» isladatzen du, eta dena «aldiaren» iragankortasunean ipinita. Bisemiak noski ebokazio-indarrak profitatzen ditu ondorio animiko berriak sortzeko.

Esan beharrik ez dago, benetako poeta ez denak lorpen bisemiko horiek ez dituela lortuko. Lizardi-ren kasuan estimagarriena da bisemia «paisajearen» bitartez lortzeko urrats ziurrak ematen dituela, eta bera arte paisajea, zoritxarrez, aski guti aprobetxatua zela euskal poesian ondorio «animiko aberatsak» sortzeko; kontutan edukitzekoak, dira, ala ere, «kanta-zaharretako» kasu batzuk, gero ikusiko dugunez. Teknika paisajistiko hori, bestalde, oso erabilia izanen da 98 belaunaldian Unamuno, Azorin eta A. Machado-rengatik, bereziki. Zoritxarrez, gure Arrese Beitia, Tapia, ala Orixe batengan, bertsolaritza gehienean bezela, ezer gutxi dago horrelakorik.

Bai, poeta handiek «alditasunari» (temporalidad) eta paisajeari garrantzi handia eman diote, eta garrantzi hori larritzen etorri da teknikak «informalismoaz» eta «subjetibismoaz» ukitzen hasi direnean. Esan beharrik ez dago, Gaztela Zaharreko eremuen «bakardadeak» eta “luzadurak» (Soria batean, Avila batean, eta euskaldun batentzat Nafarroan bertan) iturri «bisemikoak» direla, edozein puntu sugerentetatik profitagarri direnak...

Orain arteko guztia Lizardi-ren lirikaren alde klasikoak eta ez hain-klasikoak, ikusteko. Horri hauen zehar bere lirikan azaltzen den zenbait eragin, teknika eta aportazioren berri eman dugu, maiz, beste literatura arrotzetara irtenaz.

****************

(1) « Romance de la pena negra», 25-26 bertsoak.
(2) «Romance de la pena negra», 5-etik 8-ra bertsoak.
(3) «Reyerta», 1-etik 4-ra bertsoak.
(4) «Reyerta», 31-34 bertsoak.
(5) «Bizia lo» olerkian ematen zaigu pasarte hori (eta olerki hau teknikaz, bestalde, Lizardik duen modernoenetakoa da):
Yoan-elurte gaitzaren
ondarrak nabari;
kabidun usoak, ala
emazte zuurraren
zapiak iduri (138 or.).
(6) Guk gure “lotsa» horren akatsaz hau esaten genuen: «El bertsolari toca un largo repertorio de temas, desde lo cómico hasta lo trágico, desde lo serio hasta lo irónico. Sin embargo, como anotaremos en su debido lugar, el bertsolarismo, en general, huye de los tonos intimistas-existenciales; el tradicional «pundonor» del euskaldun a desvelar «su yo más profundo» tiene indudable incidencia aquí». Historia de la literatura euskérika, op. e. 15 or.
(7) Gure literaturaren desfase ohizkoaz beste hau genion: «Una de las acusaciones, en parte, justas, que recibe nuestra literatura es la de que su producción, a veces, es tardía. Tal acusación nos parece a menudo fundada, por lo que no la retiramos... La falta de núcleos culturales y rurales, academias, universidades, ateneos, etc., ha repercutido, también, en ese desfase literario». Ibidem, 10 or.
(8) «Neskatx urdin-yantzia», op. c. 88 or.
(9) «Orillas del Duero, Xlll», op. c. 26 or.
(10) «Soledades, VI]», op. c. 17 or.
(11) «Del camino, Xll», op. c. 35 or.
(12) «Del camino, XXX11% op. c. 42 or.
(13) «Ondar gorri», op. c. 156.

Hasiera

III ZATIA

BERE POESIAREN APORTAZIOAK ETA TEMATIKA.

Atal honetan Lizardiren poemagintzak isladatzen dituen alderdi morfologiko, sintaktiko eta estilistiko berezi batzuk aztertuko ditugu. Denen artean, agian, gure olerkariaren joera elisiobera, sinkopatzailea, laburtzalea da nabarmengarriena. Joera horrek suposatu du gure olerkariaren obran, alde batetik, bere idazkeraren kontzeptualizazio gihartsua, eta bestetik, poesia horrek irakurlearentzat esan nahi duen zailtasuna.

Bigarren zati batean Lizardiren poesiak ematen digun tematika aberatsa arakatuko dugu: «hutsunearen» zentzua, ezkontidetasunaren alderdi originala, alditasunaren (temporalidad) sentimendua, paisajearen transposizio joria, naturarekiko elkardura animikoa, etab.

Alderdi guztiok, beti bezala, textuaren azterketa hurbileko baten bitartez ekarriak izanen dira.

1. Lizardi-ren joera elisioduna. Lau etapak.

Gauza nabaria da Lizardi-ren poesia irakurriz gero isladatzen den kontzisio joera. Laburpen-joera hori lortzeko olerkariak etengabeki sintagmen etendura eta sinkopetara joko du.

Villasante-k honela azaltzen digu Lizardi-ren alde literario hori: «El ha creado un tipo de poesía nuevo, muy intelectual, casi conceptista. Aspira a expresar los sentimientos más profundos con la mínima cantidad posible de materia, es decir, de palabras; esto le da un vigor, densidad, y fuerza expresiva impresionante. Estamos, ya muy lejos de aquella poesia fácil, verbosa, musical y prodigiosamente abundante de un Felipe Arrese y Beitia. El yunque del intelecto de Lizardi ha sometido la vena de hierro del léxico vasco a una tortura despiadada, hasta que el espíritu quede satisfecho de su blanca esposa, como él llama al idioma vasco. Este extremado conceptismo, concisión o condensación de la poesía de Lizardi, si por un lado le da vigor y fuerza, por otro es verdad que le resta inteligibilidad y hace que el lector necesite recurrir a la traducción castellana que el propio Lizardi puso en la página de enfrente» (1).

Villasante-k esanak, dudarik gabe, egitazkoak dira. Lizardi-ren poesia, alde horretatik begiratuta, hutsezina, berezia da. Laburdurak, gainera, halako gihardura eta trinkotasunkutsua damaio. Lirikaren expresakeran hiru bide har daitezke: bat oparotasun errazarena, halanola, Arrese Beitia batek isladatzen duen hitz-errazkeria joria eta harroa; bestea erromantizismoari loturiko hizkera soil eta espontaneoa, xumetasunez oretua, agian, Bilintx-en poesi-moeta batean (berdin zati handi bateko Emeterio Arrese-rengan, eta gaztelaniaren eremuan, besteen artean Bécquer-engan); eta azkenik, Lizardiren gisako hizkera guztiz labur eta kontzeptista. Azkeneko joera honen ordaina, logikaz, ulergaiztasuna da; baina, hainbeste errazkeria eta «merkekeria» dugun euskal literaturan ulergarritasuna kalitateagatik sakrifikatzea, gure ustetan, ez dago gaizki..., norma egiten ez bada behintzat...

Gure aldetik susmoa dugu idazkera hain labur eta gihartsua (hots, elisioduna) Lizardik apropos egiten zuela, bertsolarismoak eta “lore-jokoetako» poesiak zuen errazbidea eta espontaneismo merkea gaintzeko. Honekin ez uler espontaneismoa txarra denik; Bécquer-en poesia erraza eta espontaneoa da. Gu kalitate gutxi duen espontaneismoaz ari gara, monotonia eta ohikotasun baxua isladatzen duen errazkeriaz.

Lizardiren kontrajoeraren ondorioa, denok dakigunez, poesia aski hertsi, gaitz, elisioduna izan da; horrek uIergaiztasuna suposatu du. Eta hori horrela izatea ez da nahita-nahiez «mesede» bat... Kalean (eta ez mahietan eta mindegietan) bizi den euskara-moeta erabiltzen saiatzea, hitz batean, herriak uIertzen duen euskara erabiltzea helburu bat izan behar du; helburu horretan, alabainan, sekulan kalitate estetikoari ukorik eman gabe. Bi gauza desberdin dira kalitate estetikoa (adibidez poesia sozialeen ez dagoena) eta beste bat euskara herrikoia, ulerbera eta espontaneoa (mailebuei lotsarik ez diena), «poesia sozialari» esker, neurri handi batean, azkenik inposatu dena... Hemen hizkeraz soilik ari gara, ez «hizkera estetikoaz». Esan beharrik ez dago, bada, Lizardi euskaldun alfabetatu gehienentzat ere olerkari «zaila, gaitza» dela, eta zer esanik euskaldun erdi alfabetatu eta alfabetatugabeentzat...

Lizardi-ren idazkerak, bestalde, ongi markatu nahi ditu gure antologia eta historia literarioetan (eta hori I. Sarasola-ren historiak aski ongi egin zuen) poesia kultua eta bertsolaritzaren mugarriak. Gure zenbait erdipoeta/erdibertsolariren hizkera «bertsolarizanteak» zailak egin ditu mugarri horiek, maiz, ez dakigularik poeta bat bertsolari hutsa den, ala poeta landua. XIX mendean «lore-jokoen» tematikak eman zuen autore aunitzetan ez da falta oztoporik alde horretatik.

Lizardiren idazkera marka garbikoa da, osoro kulteranoa, kontzeptista, elisio-joerakoa. Eta, J.R. Jiménez gisa (beste tematika batek zioen bezala) gure Lizardi-k «minorientzat» idatzi zituen bere poesiak; «minorientzat» idaztea beharrezkoa da, maiz, kalitatea goratu nahi bada, «gehienengoa» gauza errazak eta espontaneoak (bainan, sarritan kalitate ez-hainbestekoak) maite izaten baiditu. «Yo escribo para la inmensa minoria» zioen J.R.Jiménez. Horregatik bere poesiak zerbait hermetikoaren goitasuna eta kalitatea... Herri inprobisatzaile honetan artistak eta poetak direnek ez diote eduki behar konplexurik eta lotsarik «arte minoritario» izateari, arte horren azpian kalitate eta eskakizun estetiko gihartsu bat baldin badago. Lizardi-ren jokabidea honetan lezio on bat izan daiteke...

Bestalde, Lizardi-k euskara kultu, goren, edozertariko bat landu nahi du. Berak esan digu maisuki hori hain ezaguna den ahapaldi hartan:

Baña nik, izkuntza larrekoa,
nai aunat ere noranaikoa:
yakite-egoek igoa;
soña zaar berri gogoa;
azal orizta, muin betirakoa (2)

«Era noranaikoa» lortzeak olerkariak adierazten duen transformakuntza eskatzen du, hau da, soin zaharretik «berri gogoa» ateratzea, «azal oriztatik» «muin betirakoa» ematea. Horretarako euskararen langintzak bide berriak hartu behar ditu, «ohikotasun» errazak albo batera utziaz, eta baita tradizioaren alferrikako «inertzia lexikalak» (adibidez, euskaldun arruntak atzizkien usarioan isladatzen dituen alferkeria eta ihesketa -TE/TZE nominalizatzailea hainbestetan erabiliaz) (3).

Hemengo gaia hobeto zertzeko azter ditzagun laburki Lizardiren poesian isladatzen diren lau aroak:

1) Lehenengo aroan olerkariaren idazkerak halako gordintasuna edo helgabetasuna (inmadurez) azaltzen du. Aro hori litzateke 1916-etik 1926 urte artekoa, guti-gorabehera. Bai, Lizardi-ren hasimasiak (beste idazle askotan bezalaxe) aski heltzekak dira. Euskara bera ez du ongi menderatzen, dakigunez, gure olerkariak, ama-hizkuntza abandonaturik eduki zuenez batxilergoko ikastaldian; bestalde, familian etzuen euskal giro handirik, adierazia dugunez.

2) Bigarren etaparen hasera 1926 aldekoa da, «Xabiertxoren eriotza» poemaz. Hemengo idazkera errazagoa, sotilagoa, helduagoa da. Elisio-joerak nabariak dira, bainan ez hirugarren etapako intentsitateaz. Aroa 1930 arte luza daiteke. Bertan «Xabiertxo-ren eriotza», «Neskatx urdin-yantzia», «Bultzi-leiotik», «Paris-ko txolarrea» eta «Otartxo utsa» sartuko lirateke. Aldi honetako poesia, dagoeneko, aski gihartsua da, bainan oraindik soila.

3) Hirugarren haroa «Agur» poematik (1930 urtea) hasita «Etxeko lorea» (1932 urtea) arte kokatuko genuke. Aro hau guretzat Lizardiren mamitsuena, gorenena, landuena eta zailena ere. Bertan sartzen dira: «Agur», «Biotzean min dut», «Zuaitz etzana», «Urte giroak ene begietan» (hemen «Bizia lo» izanen da zatirik espontaneo eta modernoena, gure iritzian), «Eusko-bidaztiarena», «Asaba zarren baratza», «Izotz ondoko iguzki», «Gure mintzo» eta «Arrats gorri ».

Etapa hau kontzisio-teknikaz betea dago, eta poesia, maiz, aski kontzeptuala, gihartsua, landua gertatzen da. Langintza edo elaborazioa hemen ez da ulertu behar idatz-teknika aldetik bakarrik, baita muinaren aldetik ere. Aski da ikustea nolako gihardura kontzeptuala dagoen «Eusko-bidaztiarena» gisako olerki batean. Paisajearen kromatismoari eta «bisemiari» dagokionez ere, aro honetan, ematen dira lan baliosenak...

4) Laugarren etapa bere bizitzako azkenaldikoa da, eta 1932-1933 urtetan hedatzen da. Aro honetakoa da «Maitea» poema luzea, eta amaitu gabekoa. Aro honetan Lizardi beste molde soilagoak, zuzenagoak bilatzen hasten da, eta efisio-joerak (batez ere sintagma poetiko laburragoak eginaz) apaltzen ditu; irudiak ere xinpleagoak dira. Bestalde, tradizioko joera zenbait isladatzen da bertan, «Etxeko keea» kasuan bezala, gure tradizioan ohizko diren «atari eskematiko sinbolikoak» ere erabiliaz. Adibidez:

Aidean, eder usoa,
mendi-mendian, pagoa...
Etxe gaingorriak emana
keea dun ederragoa (4) 198

Ahapaldi horren egitura estilistikoa beste herri-kanta honen itxurakoa da:

Itxasoan laño dago
Baionako barraraño,
nik zu zaitut maiteago
arraitxoak ura baño.

Lehen planoan sinboloa, bigarren planoan olerkiaren muinarekin datorren hari objetiboa.

Yakintza (5) egunkarian azaltzen denez «Etxeko keea» eta «Egamin» dira Lizardi-k idatziriko azken poemak. Biak aski soilak eta tradizionalak dira egituraz. «Euskal pizkundea» olerkia ere tankera soilekoa da; berdin «Argi egidazu» poematxoa.

Hauek izanen lirateke gure olerkariaren poesigintzan ezar daitezkeen aro bereziak.

Aitzol-ek ematen du beste zehaztapen zenbait hemengo gaiaz. «En la poesia de Lizardi domina la fantasia y el pensamiento reflexivo sobre el sentimiento» (6). Bai hori egia da; Lizardi-ren poesia ez da harroa, ez da nahaspilatsua, ez da dionisiakoa; orekatsua (equilibrado) baino; alabainan, sentimendua ez da falta, ostera ez bailitzake orekatsua izanen. Berak egiten duen paisaje-deskribapenean sentimendu «inpresionista» eta «kontenplatzaile» sakon bat isladatzen da. Lizardi-ren poesiak daman itxura «kontzeptuala», muinaz aparte, idazkera elisiodunaz lotu behar da gehiago. «Rara vez se entretiene Xabier de Lizardi en divagar. Con su brevedad persigue la concreción. Es, también, el vate de lo definido. Pero no sólo es detallista, sino algo más, mucho más» (7).

Ondorengo lerroetan elisio-joera horren zertzelada zenbait eman nahi dugu, textuen haria jarraituaz. Adibideak:

Itzal-zokondoetan
lore, izoiz-bitxia;
baña gañetaz ari
yauntzen eguzkia (8).

Hemen espero zitekeen normalki aditz-formula bat, hots, «Iore» soila ordez «loretzen da». Berdin lehenago «itzal-zokondoetan» ordez, «itzalitako zokondoetan» formula ez-sinkopatua. Lizardik oso maiz aposizio-teknika darabil, hots, izen+izen formula, ala izen gehi beste elemendu bat (eta epitetoa sustantibaturik aurrezarrita ere «eder-lanetan» (Biotz-begietan, 74), «eder-goseok» (86), «eder-ametsik» (58) kasutan bezala). Modu horretan aditz-elemendu eta erlaziozko partikula aunitz ekonomizatzen da. Hona beste kasu batzuk:

Ostobakandu-sasian
kabi bat, uts, urratua...
Arru-beetik errekak ots,
euriteak bulartua... (9).

Kurioski lau bertsotako olerki honetan ez dager aditz bat-bat ere; dago, datza, dagi gisako aditza hipotetikoak falta dira. Dena gihartsu, eskematikoago gertatzen da hor. Eta beherago jokabide laburbera berdina:

... An-or,
goldiozko ogean,
yoan-elurte gaitzaren
ondarrak nabari;
kabidun usoak, ala
emazte zuurraren
zapiak iduri (10).

Textu honetan «dira», «dute» gisako aditzak falta dira (hots, «nabari dira», «iduria dute»).

Beste Icasu nabarmena aposizio-teknikaz:

Txoriaz naasi, pipil gurien,
ler-gabe-lore zabal-zorien (11).

Bigarren bertsoan aposizio hirukoitza hainbat erlazio -atzizki izkutatzen delarik. Hor «Ier-gabe-lore zabal-zorien» sintagman elemendu hauen ekonomia ematen da: -tu / -ko / dauden (hots, lertu gabeko lore (zabaltzorian dauden) formulazioa ... ).

Aposizio-teknika bera elisioak lortzeko besteotan:

Azken-arbazta-begiez (12)
Poz-oñaze-kateak (13)
Yainko-muño-gañetara (14)
Maitasuna-edermen-zitu (15).

Bigarren kasuan iru sustantiboen aposizioa (poz-oñazkateak).

Hirugarren kasuan (bi izen aposizioan, eta adizlagun bat aditza bera eliditzen delarik); laugarrenean, berriz, berriro iru izen alboezarriak, erlazio-atzizkiak kentzen direlarik.

Lizardi-k aposiziora aunitzetan joko du, eta ez sustantiboekin bakarrik, baita epitetoekin ere. Bi eta hiru epitetozko aposizioak ez dira falta. Hona, lehenik, bi epitetozko aposizio-kasuak:

Urdin-yoriak (Maitea, 51), gorri-ezea (Maitea, 51), otxan barea (Biotz-begietan, 194), gazigoxoa (206), gorri-gorri (88), bakan-bakanka (88), zoro-ozena (184), alper eder (158), kixkal-eriogarri (168), gorri zurezkoa (174), min-maiteak (176), pertxenta-gazte (142), zuti-baldarrak (144), zuri-motela (208), bakar gorria (208), samur-azitxuon (40), bigun arroek (84), beltz-ikusbera (110), urdin-igesak (118), ximur-maite (124), uts-urratua (138), pakezale-agurgarri (128), luze-luzerik (128), giarra, yoria (110), busti-setatia (158), makal-unatu (150), bare-oskarbi (50), bigun arroek (84).

Eta hiru epitetozko kasu hauek: beltz-oker-naasi (142).

Eta orain, bestalde, izenez, bereziki, osaturiko aposizio zenbait: otz-ikara (38), kalerik-kale (38), txingor-otsa (38), aize-zotin (44), euri-otsa (44), atseden-egarriz (46), gorago-yoranez (46), negar-arantz (48), urre-dirdira (50), biotz-alboan (52), ega-iraulka (74), eder-lanetan (74), auts-irakin (74), ito-zorian (76), parre-antx (76), beldur eztia (92), maitetasun-azia (92), eguzki-argiya (29), gogo-jolas (98), lore-ontzi (104), adi-mugaz (110), adi-yauregia (112), lurrera-bearka (110), itzal-yauregia (112), argi-aberrian (112), etorri-garaiez (114), lore-sorta (118), poz-ohaze-kateak (122), itxaro-kabi (124), parre-antxa (124), bigundu-bearrez (128), lan-izerdiak (130), ondo-atsedena (130), koldar-bidez (132), lertu-ots (132), arbazta-begiez (138), inguma-atsegintokia (142), ler-gabe-lore zabal-zorian (144), poz oinak (210), bizi irrikaz (212), bakan-ibil ertzetan (158), berandu-beldurrak (160), Yainko-muño (162), urrundu-bearka (160), bizitza-indar (160), larre-lore (164), yakite-egoek (166), amets-bideetan (166), ibilgo-buru (166), aur begi-argirik (166), maitasun-edermen-zitu (166), besalagun (178), giza-erlauntza (170), barru-muñeko (176), zarpildu-itzalia (176), gizargia (178), irentsi-lagunak (178), erri-baratzak (182), izotz-ondorena (184), itzal-zokondoetan (190), izotz-ondo (190), gazte-sail (190), bear-eztigai (192), izu-ikara (192), il-zaarki (192), argibide (192), gizalaba (194), bizitza-itxaso (194), yai-ostoa (196), basalur (198), gizalur (198), erio-ondakin (200), bidelagun (Etxeko), obebide-yario (Etxeko), biotz-ixuria (Argi), malko-intzetan (204), amil-muga (204), ito-larria (194), odei-sail (204), etorkizun-egun (206), gau-oial (Maitea, 28), lan-lagun (Maitea, 30), zorion-apur (Maitea, 34), baratza-sail (Maitea, 37), pake-barruti (Maitea, 37), gizalur-ezaugarri (Maitea, 37), yolas-lagun (Maitea, 40), eundegi-ardatzak (Maitea, 49), baratz-leiora (Maitea, 56), iñora-kabian (Maitea, 56), aska-bear (Maitea, 54), etab.

Zerrenda hau ikusirik garbi dago Lizardik (elisio-joerak eraginda) aposiziora oso maiz jotzen duela. Bide horretatik bere poesian erlazio-atzizki aunitzen ekonomia ematen da. Erlazio-atzizki isilduak -TAKO, -TEKO izan daitezke (leertu-otsez (leertuTAKO ordez), izan-miñez (izaTEKO ordez, bakan-ibil (ibiliTAKO ordez), etab.).

Beste batzuetan, edonolako deklinabide-elemenduak. Adibidez: izotz-ondo (izotzAREN ordez), bizitza-itxaso (bizitzaREN ordez), biotz-ixuria (biotzEKO ordez), malko-intzetan (malkoEN ordez), odeisail (odeiEZKO ordez), pake-barruti (pakeZKO ordez), lan-izerdiak (lanaREn ordez), zillar begiak (zillarrEZKO ordez), yakite-egoek (yakiteAREN ordez), iñora-kabion (iñoraKO ordez), etab.

Bestalde, Lizardik baditu morfologiaren aldetik gogor samarrak gertatzen dira beste elisio bereziak aditzean. Adibidez, arki ditut (arkiTU ordez), ikus dun (IkusI ordez), etab.

Alderantziz, Lizardik erlazio-atzizkietara jotzen ere badaki elemendu morfologiko zenbait ekonomizatzeko, adibidez, diranetakoak bezala (diren aitakoak ordez), yaungoikozkoa (Yaungoikoa duenekoa ordez), naizelakoa (gertatu ote naizen alakoa ordez), zernaitarako (edozer gaientzako gai ordez), urdiñetarañoko (urdiñak dauden arterakoak ordez), etab. Lizardi-k erlazio-atzizki horien bitartez sintagma osoak ekonomizatzen ditu, euskarari halako laburdura indar eta kontzeptualizazio-botere bitxia erantsiaz.

Neurgintzaren teknikari begiratuaz aski garbi ikusten da, baita ere, Lizardik bertsolarismoaren joerak eta lizentziak gaindu nahi dituela, morfologian hain onargarriak ez diren lizentziak (silabismoaren beharragatik edo) baztertuaz. Bertsolarietan ez dira urriak pasaTUtzea (pasatzea ordez), ikusiTZEA (ikustea ordez), ekarrITZEA (ekartzea ordez) kasuak. Hona kasu batzuk: «bertso bi jarrItzeko» (jartzeko ordez) (Xenpelar-ek, MOE -Milla olerki eder- 1159 or)., «orain aukeraTUtzia (aukeratzea ordez (Pello Zabaleta, bertsolaria, MOE 1166), «igesi ibilltzia (ibiltzea ordez), (ldem, MOE 1166), «erakutsItzera jator» (erakustera ordez), (Antonio Berridi, MOE 1166), «intentzio aundiagoz ekaitza galDUtzen (galtzen ordez) (lturrino, MOE 1168), etab.

Errekurtso edo baliakizun guzti hauek aski pobreak dira, eta ahal den gutien ibiltzekoak. Lizardi ez da erortzen horrelakoetan, bertsolaritzaren eta olerkigintzaren benetako mugak ongi gordeaz.

Lehen esan dugunez, ala ere, Lizardik elisio-makurreragatik partizipazioak jan egiten ditu (benetako irizpide morfologiko jatorrik gabe) indikatibo kasutan. Adibidez sar egin baña (sarTU ordez) (140), begi bear diot (begiTU ordez) (142), biur den (biurTU den) (124), agor ezkeroz (agorTU ordez) (172), laztan dut (laztanDU ordez) (178), esnaraz nindun (esnarazI ordez) (210). Eta kurioski, aginkera, ahalmenkera eta baldinkera kasuotan partizipioa (-I, TU), berriz: begiTU nazak (58), ikasI bezate (36), ilzulI bitza (170), kenDU nazakiok (48) (16).

Hemengo zalantza guztiok Lizardi-ren dialektoaren ezagugarri dira (gipuzkerak ez baitu berezitasun garbirik egiten kasu horietan, normalki), eta baita gure olerkariaren gramatika eskasiaren seinale ere; Lizardi, gure ustez, etzen jabetu guztiz gure hizkuntzaren morfologi-elemendu osoetaz. Gramatika aldetik, Orixe, Lizardi baino, jantziago zegoela esan daitekeela uste dugu.

*************************
(1) Historia de la literatura vasca, op. c. 338-39.
(2) «Eusko- bidaztiarena» op, e. 166 or.
(3) Akats eta eskapismo lexikai hauetaz ikus, Hitz-konposatu eta eratorrien morfo-fonetika. Ed. Vascas, 1982, gure liburu berria. Bertan inertziak eragindako eskapismo sufijal guztiak erasotzen dira, eta eratorpenezko bideen ikuspegi zabala ematen.
(4) «Etxeko keea» op. c. 198 or.
(5) « Esta poesia y la siguiente « Etxeko kéa» son las Póstumas escritas por «Xabier de Lizardi». Ibidem, 178 or.
(6) Yakintza (1933) art. c. 170 or.
Lanaren banaketari dagokionez, Lizardi-ren prosan ere, nolabait, halako kointzidentzia bat. « Itz-lauz-ko» lan gehienak 1919-tik 1932 arterakoak dira. Diktadurak inposaturiko isilunea hemen ere nabaria da, poetaren barne-egoeraz aparte.
(7) Aitzol, Yakintza art. c. 171 or.
(8) «Izotz-ondoko iguzki» op. c. 190 or.
(9) «Bizia lo» op.c. 138 or.
(10) «Bizia lo» op.e. ibidem.
(11) «Sagar-lore» op. c. 144 or.
(12) «Bizia lo» op. c. 138 or.
(13) «Biotzean min dut» op. c. 122 or.
(14) «Ondar gorri» op. c. 162 or.
(15) «Eusko-bidaztiarena» op. c. 166 or.
Aposizioen teknika hauetaz ikus gure Hitz konposatu eta eratorrien morfo-fonetika liburuan 39-70 orriak.
(16) Ala ere, Lizardi jakitun zen (Axular-en, Detxepare-ren idazlanen irakurketa bidez-edo) adierazitako jokaldietan partizipioa kendu egin bear zela honako kasuok isladatzen dutenez: laga dezaket (44), urra ditzagun (212), kanta zezala (1305), etab.





2. Elisio sintagmatikoak edo nagusiagoak.

Atal honetan aditzez osaturiko sintagmak dira, batez ere, aipagarriak. Lizardi ahal den elemendurik urriena erabiltzearen aldekoa da. Aipatutako kasuen ondoren, parentesi artean, elidituak izan diren zati hipotetikoak ezarriko ditugu.

«Goriak astundu-tantai arrizko» (150) (Ortze goriak astunduTAKO tantai arrizkoa gisa ordez)
«Kemenak uts-eta» (158) (kemenak uts EGIN-eta, ordez) «Lerregin arrotza» (152) (leer egin DUEN arrotza, ordez)
«Bertara danean» (88) (bertara IRITSI denean)
«Bertarañokoan ondarra gorri» (168) (bertara ETORTZEN DENEAN ondarra gorri, ordez. Hemen -KOAN atzizkiak aditza osoki isilarazten du)
«Apaindu zernaitarako» (170) (Apaindu edozein GAITARAKO, ordez)
«Gurdibide bakan-ibil ertzetan» (158) (gurdibide bakan ibilITAKO ertzetan, ordez)
«Nau aunat ere noranaikoa» (166) (Nai aunat ere edozein GAl ADIERAZTEKO)

lkusten denez, Lizardik -KOA gisako nominalizazioen bitartez oso ondo daki elemenduak urritzen.

Beste joera berezia (eta beste olerkarietan -eta ez bertsolarietan- (1) nabarmena izango dena a artikuluaren kenketa da; adibidez, kolore kolorea ordez, urre urrea ordez, eder ederra ordez, etab. Elisio hori poeta kultuen bereizgarri gertatuko da aunitzetan. Orixe, Lauaxeta eta gaurko poeta landuetan (hots, poesia neurtua darabilenetan, bereziki) ohizkoa da.

Lizardi-rengan hainbeste kasu artean hauek:

Egur ezearen kea
goiak du kolore...
zauri bat, gordiña,
odol-bearrean urre (136)
Gaur poz biar oñaze,
noiz burni noiz zillar (118)
Odeiek lits urratu:
itsasoak orro (114)
Kanta ditzagun ango gau luze,
ango illun-nabar su gorriz bete;
gizonek elurra aterpe;
lurralde gizenik gabe;
gure Euskalerria'z ain guziz beste! (170)

Mugizkia edo artikulua galtze horrek, dudarik gabe, poesiari, eta ahapaldiari konkretuki, halako aire kultu eta abstratu bat erasten dio, maiz. Lizardi fenomeno horretaz jakitun da, nolabait... Bertsolaritza arruntean eta ez-eskolatuan, alderantziz, sintagmak, gehienetan, ongi borobilduak joaten dira, hots, aditz eta atzizki-elisio handirik gabe... Eliditzearen teknikak, beraz, hizkuntzaren ezagumen handiago bat eskatzen du. Eta elisioaz mintzatzean, noski, ez gara ari herri-hizkeran eman daitezken intzut (egin dizut), biauzu (bear dezu) gisako fonetismo sinkopatuetaz. Horiek, noski, bertsolarietan ez dira falta...

Hona bertsolari-azalpen bat, zeinetan elisio-joera falta dena. Gehienetan aditzerroa bere laguntzailearekin joanen da; artikulua ez da faltako, eta zilegi ez diren luzadura silabikoak ere ez (pentsaTUtzia pentsatzea ordez, ekarrltzia ekartzea ordez, kantaTUtzera kantatzera ordez, gisakoak). Hortik hain monotoak gertatzen dira amaiera artikuludunak (ekartzeA, emateA, zuzentzEA, bukatuA, salduA, kantatuA, ikusiA, ekarriA, eroriA, etab.), denak segidan emanak, batez ere, puntu-hitzak aditzak soilik direnean. Aditza sustantiboaz, epitetoaz eta beste elemenduez nahastea ere berezitasun kultua da; alderantziz, lau, ala zortzi puntu, aditzez egitea (kantatu, bultzatu, askatu, zoratu gisa) nahiko pobrea da.

lkus adibide batzuk:

Uste nuen Txirritak
niñula maitia
ezagutzen det horren
borondatia,
ez da basta izaten
itzak ematia,
ori portatu balitz
banuen partia (2)
Inbirietan bizitze hori
preziso gauza tristia
Txirritak galdu naiko lioke
Gazteluri eskontzia.
Pentsatze'al dezu bi gezurrekin
ori enganatutzia?
Nai al zenduke neri lagata
zeurekin esposatzia (3)

Hemen lau puntuetatik hiruetan -TZEA (-TZIA) nominalizazioa, artikuluaz horniturik. Sistema horren aspergarritasun-arriskua nabaria da. Gainera hirugarrenean partizipioaren tartekadura pobrea (enganaTUtzia) dator. Urrengo honetan Txirritak puntua, lauetik hirutan -TUTA partizipio mugatuaz. Honelako adibide komodoak etengabekoak dira bertsolaritzan:

Auxen da lotsa eman didana
gizon artera sartuta,
edozer gauza esaten degu
edan tantokin poztuta;
hi alkandora ekarri ditut
bat eraztia aaztuta...
Pellok bi nola jantziko ditu,
bat besterikan ez du ta. (4)

-TZEN gerundiboa, berriz, lau puntutan Xenpelar-ek beste honetan (honetaz, oraindik, gehiago abusatzen da bertsolaritzan):

Itsasuan ari dira arbolak aldatzen;
itsuak ikusi du
etxia erretzen;
ankamotzak badaki
bidia korritzen,
mutua diadarka
jendiari deitzen (5)

Oskidetasun pobre honetan elemendu bat-batera: aldatzen, erretzen, korritzen, deitzen. Honelako baliabideak nahiko eskaxak gertatzen dira olerkigintzan, batez ere, “lore-jokoetako» poetetan.

Lizardi-k, Lauaxetak eta Orixek («Euskaldunak» poeman ezik) horrelakoetatik ihes eginen dute. Kasu garbi bat «Barne-muinetan» liburuko hau:

Jauna, aundia zera; ni
utsa bezain txiki;
biok batean gera
iñon denik aundi.
Eder ezak Jainkoa,
uts, argi, uts-argi!
Arnas Deunak oiu au
nigan beza beti. (6)

Ahapaldi honetan puntua bi epiteto, izen eta adizlagun batez egin da. Bestalde, artikuIua eliditu da, eta barne-egituran bizitasun handiko antitesia: txiki/aundi. Garbi dago poeta kuItu-goren baten zatia dela, eta baliakizun pobre oroetatik (batez ere -ATU eta -TZE/TZEA gisako amaiera merkeetatik) ihes egiten dela. (7)

Lizardi-ren berezitasunetako bat hizkuntza sinkopatu, gihartsu, kontzeptual bat sortzea izan bada, jakitun gara, bestalde, noski, horrek batzuetan euskararen «tortura» eta zigorra gerta daitekeen idazkera sortu duela ere. Bainan lirika oro eta «bide berri» oro, nolabait, bortxaketa da, tortura da. Zaildura, bortxaketa, hizkera gaitz-sinkopatu hori nabarmena da hain ezaguna den ahapaldi honetan:

Baña nik, izkuntza larrekoa,
nai aunt ere noranaikoa:
yakite-egoek igoa;
soña zaar, berri gogoa;
azal orizta, muin betirakoa. (8)

Bestainbeste, gihardurari eta zaildurari dagokionez, beste honetan:

Gogamenaren ezkon ez-antzu,
eztei-ondoko bide diñagu.
Otoi, Yauna, ibilgo-buru,
maitasun-edermen-zitu,
aur begi-argirik anitz bekargu. (9)

Sintetizazioak, kontzisioak, bai, gaiztasuna dakar, uler-gaiztasuna suposatzen du, bainan, behin sakonduaz gero, edertasuna eta giharduraren gustu barnekoia ere bai. Lizardik sinkopazioarekin, maiz, kontzeptu-sakondura nahasten du, eta oskidetasun ongi kalkulatuen armonia ere bai. Honako ahapaldia tasun horien sintesia litzateke. Ikus bertako lehenengo bi bertsoen gozotasuna o-aren isobokalismoaz:

Ortzi oro, ta egute oro
yaso, ikus-ala, ta abes gozoro...
Apaindu zernaitarako:
adi gai adirazteko
gizaki guzien alderdi ta asmo. (10)

Azkeneko «gizaki guztien alderdi ta asmo» hori, benetan, gihardura kontzeptual larrikoa da. «Minorientzat» den poesia gihartsu hau euskararentzat ez da mesedegarri baino.

Lizardi, beste toki batean esaten genuenez, konsziente, jakitun zen bere olerkiaren zaildadeaz. «Bizia lo» ulertzen etzion baten kritika hartu ondoren dio: «Oiek guziak txotxolokeriak ditugula; ezin ditekela euskeraz aintzakotzat artzekorik ezer adierazi; nik ingi artan idatziak txorakeri batzuk bide-zirala; berak etzula «NEGU» itza besterik ulertu, ta astia galtzeko gogorik ez, berriz... Etxeratu nintzan ta izerdi politak boteaz, alegia, egin nun nere erderalpen ori. Egiñalean aritu-arren uts eta putz-askoa atera zitzaidan.»
(11)

Lizardik-azkenean men egiten du eta bere olerkiei gaztelaniar itzulpena ezartzen die. Hori dena sintomatikoa da... (12)

Gure ustetan, Lizardik bide «bertsolarizanteak» arbuiatzean beste bide «jantzi eta prestuagoak» bilatu nahi ditu. Lizardik ez dio konplexurik «minoriaren arteari»; zenbait «herrikoitasun» merkeari kritika egin nahi dio, eta, batez ere, jakitun da euskara behe-mailatik jasotzeko arriskuak (hizkeraren torturak barnean direla) (13) pasatu beharrekoak direla.

Badakigu arte ona egin daitekeela «herri hizkeraz». Hori garbi dago Alberti baten, ala G. Lorca baten lehen aroko poesia irakurriaz gero; alabainan, euskaran, askotan, «herri hizkeraren» tentatibak txabakaneria, baldankeria, panfletarismoa suposatu du (eta hortik ez dago libre musika modernoa ere). Ahal bada, hizkera soila eta ulerbera kalitatearekin ezkondu behar da; bainan, hala ez izatekotan halako «baserritar eta ezkultu den airez» ingurutua dugun hizkuntza hau geroz-eta gehiago tasun estetikoen atzetik joan behar du, nahiz-eta soiltasuna arriskatu... Hori da Lizardiren estetikak daman erakusbidea, batez ere, hainbeste bertsolari eskolagabe duen herri «inprobisatzaile» honetan.

***********************
(1) Ala ere, puntuak eskatzen duenean bertsolariak ere badaki artikulua kentzen: joeraz, ordea, Amuriza, Enbeita gaztea eta Lopategi gisako bertsolari kultuetan delako artikulu-elisioa nabaria da. Adibidez Amuriza-ren kasu hau:
Hegoatik Iparrera
haizearen gudari
hegan nator eta badut
zer kantatu ugari (Menditik Mundura, 243)
Jeneralean, bertsolariak, zenbat-eta eskolatuagoa izan (eta erdi-poeta ere bada, Amuriza den bezala) elisio horretara behar hainbat joko du.
(2) F Imaz. Bertsotan 1789-1936, op. c. 231 or.
(3) Gaztelu, bertsolaria. Bertsotan, op. c. 220 or.
(4) Txirrita. Bertsotan, op. c. 174 or.
(5) Xenpelar. Bertsotan, op. c. 95 or. Oraindik aspergarriagoa gertatzen da beste kasu hau, oskidetasuna zazpi bertsotan -TZEN gerundioaz ematen delarik.
Goizian diru kontatzen,
tabernarako plantatzen,
bazkari ona tokatzen:
kafia artuta kopak eranez
erari fiña jokaizen...
egiñik eztet ukatzen,
orain ezpaiñak nekatzen,
sardin ezurrak txupatzen.
Hau bertsolari baten kasuan zilegi izenen da, bainan ez bertsolaritzaren erdibidea duen hainbat olerkari merkeen luman. Baliakizun pobreak dira horiek
(6) Barne-muinetan, op. c. 70 or.
(7) Kurioski G. Aresti-k ekarri duen poesian (Maldan-beheran bertan, eta Harri eta Herri poeman ere), olerkarien eskola uzten da eta teknikan (neurgintzan ere) bertsolari eskolara bihurtzen. G. Aresti-k muinaren aldetik sinbologia modernoa darabil «Maldan-beheran», bainan kanpo-jantzia bertsolarizantea du. Ez dira azaltzen, gehienetan, aipaturiko elisioak, ez-eta teknika kultuak; artikuluaren erorketaz, adibidez. Aresti-ren ahapaldi neurtuak, Lizardi, Orixe ala Lauaxeta baten itxura baino gehiago, Xenpelarrena, Txirritarena, bertsolari herrikoiena du. Alde horretatik G. Aresti ez da eskapatzen monotoniaren, eta erosotasun merke batzuen akatsetatik. Hona kasu garbi bat:
Animalia ederra,
gizon akabatua,
lurreko jabe laztana,
zeruek maitatua.
Jaungoiko poteretsuak,
eskuz bedeinkatua (Maldan-behera, 3gn. atala)
Hiruetan amaiera berdina: akabatua, maitatua, bedeinkatua. Berdin beste honetan:
Ema galduak dabiltza,
lixibatan artuta,
Esklaba haren gorputza,
merkatuan salduta.
Eta bere arima aratza,
zerurako galduta... (Ibidem, 9gn. atalean)
(8) «Eusko-bidaztiarena» op. c. 166 or.
(9) «Eusko-bidaztiarena» op. c. ibidem
(10) «Eusko-bidaztiarena» op. c. 170 or.
(11) Itz-lauz op. c. 31-32 or.
(12) Bai sintomatikoa da «itzulpen-behar» hori, ezen-eta «Bizia lo» gisako poema bat gaur ez baita egiten hain gaitza; alde batetik, gure belaunaldia Lizardi-ren garaikoa baino alfabetatuagoa, jantziagoa dagoelako (eta hor ez dugu pesimismorako arrazoinik), eta, bestetik, erdarak orduen zuen nagusitza «kulturala» isladatzen delako.
(13) Aita Villasante-k berriro: «El estilo de Lizardi es sumamente personal, inconfundible, un tanto conceptista. Se le ha reprochado, como ya hemos visto, que es dificil, que retrae de leer, que no es popular. Pero él sabe lo que quiere, sabe a dónde va». «Lizardi en la literatura y en la poesia vasca» art. c. 230 or.




3. Elemendu morfologikoak. Sorkuntza lexikala.

Hemen laburki tratatuko duguna goiko gaiarekin, nolabait, uztartua dago. Lizardiren hizkuntzak halako «eginbehar» gaitz eta astitsu baten inpresioa isladatzen du.

Gure olerkaria etzen iritsi euskararen menderapenera lan geldi eta lehiatsuz baino. Aitzol-ek garbiro dio: «Al terminar sus estudios de bachiller habia olvidado, casi en absoluto, el euskera. Cuántas veces se lo habiamos escuchado en el seno de nuestra íntima e inquebrantable amistad. Al empezar su carrera de leyes inició sus estudios en euskera. No se contentó Con un teórico conocimiento de su idioma nacional» (1).

Benetan adieragarria gertatzen da «casi en absoluto» hori. Eta batxilergoa Tolosa-n egin zuelarik (eta ez Euskal Herritik kanpo) berriro nabarmenean ezartzen da etxeko euskalgiro eskaxa. Lizardi, bada, poesia egiteko hizkuntzaren ezagumen sakonago baten beharrean aurkitzen da. Aldapa-bide hori dela-eta, olerkariaren poesian beti nabaria da halako zaildade bat.

Lizardi euskararen ezagumen erreflexu batera iritsiko da; ezagumen hori, alabainan, gure ustetan, ez da izango Orixe baten parekoa eta gihartsua inoiz. «Itz-lauz» berak, orri batzuetan, halako zaildade mikatz edo heltzeka isladatzen du; Orixe-ren liburuetan ez dago horrelakorik. Kontutan izan Orixe, Lizardi ez bezala, euskal giro oso irmoan hazia izan zela, eta gerora, Orexa-n, hartan bizi urte batzuen parentesia kendurik...

Hori dela-eta, goian aipaturik dugu morfologia aldetik hain zuzen ez den elemendu zenbait; adibidez, subjuntibo eta baldinkerazko formuletan partizipioa ez kentzea, eta indikatiboan bai, ordea. Arazo honetarako iparraldeko idazleen lana mesedegarria da; Lizardik, nahiz-eta ezagunak izan Axular eta Detxepare bat, ala ere, ez dugu uste horretan ere Orixe bateren neurririk lortu zuenik. Aranismoaren giro hartan, ala ere, etzitekeen askoz gehiago espero...

Bestaldetik, ordea, Lizardi-ren poesian morfologiazko fenomeno sakon zenbait atzematen dugu. Adibidez, era konparatibo hauek hizkuntzaren menderapen larria azaltzen dute:

Agortzenago ta
mikatzagotzen (2)
Nor baiño nor piztenago
ametsaren suak (3)

«Ondar gorri» poeman datorkigun konparatibo hirukoitzak gihardura handia dauka:

Udazkenak aulagotzen dit atsa,
orbelak ozenagotzen oin-otsa,
aldapak larriagotzen bioiza... (4)

Atzizkien erabilpenean Lizardi garaiko semea dela argi dago, adibidez, -DI botanikoari aranatarrek ematen zizkioten beste usarioak emanaz (analogiaren nahasketari indar emanaz). Hona zenbait kasu -DI atzizkiaz botanikatik kanpo: ondardi (Biotz-begietan, 168), gaztedia (ibidem), loredia (142), gizadi (190), illedia (86), ugartedia (168), etab. Horrelako hitz aunitz dago Lopez Mendizabal-en hiztegian. Hiztegi hori present zegoen Lizardi-ren liburutegian, gorago adierazi genuenez.

Kurioski aurrizki-formulak ere saiatu zituen Lizardik, eta hori mesedegarria zen gure hizkuntzaren alorrean, aurrizki eta paraurrizkien falta gurean larria baita. Hona kasu batzuk:

ez-ezaguna (46)
ez-ilezkor (46)
ez-antzu (166)
birrumetu (178)
berrikusi (92)

Atzizki berezi batzuen joera azaltzen digu olerkariak. -BERA paratzizkia nahiko maitea du Lizardik. Besteen artean hauek:

beltz-ikusbera (110)
barnebera (Etxeko)
subera (110)

Atzizkien erabilpenean olerkariak nahiko aberastasuna azaltzen du. Hainbestetan esan dugunez, euskaldunak atzizkien usarioari ihesketa pobreak egin ohi ditu -TZE/TE nominazatzailera joaz (adibidez eramaTEA eramanpena ordez, erakusTEA erakuspen ordez, maitaTZEA maitasun ordez, errege-izaTEA erregetza ordez, etab.) Lizardi-k, poesia kultua egin nahi duenez, atzizki-multzo joria erabiliko du, eta, batzuetan, hain ohizkoa ez diren -KUN, -GO gisakoak darabilzki. Adibide batzuk: begikun (58), begirakun (Maitea,42), gogakun (Etxeko), ibilgo (166), aalmen (206), idurimen (Maitea, 46), amesmena (Argi), lurmen (206), urtezu (128), etab. (5)

Lexikogenesia aldetik, esan dugunez, Lizardi-k oso maiz joko du aposizio-era guztietara, hitzen lotura eta sorkuntza berriak mamitzeko. Konposakera horretan elemendu aunitz dago: aditza gehi izena, epiteto sustantibatua gehi izena, izena gehi izena, etab. Izen konpositiboak emanak ditugu. Hona aditza gehi izenezko konposatu zenbait: yakite-egoek (116), adi-yauregia (110), etorri-garaiez (114), astindu-gaitza (82), izan-minaz (110).

Marraren erabilpenean, bestalde, logika gutxi ikusten dugu. Edozein elemendu marraz loturik ikusten dugu; askotan ez du zentzarik marra horrek bere luman, bereziki, aditza izenarekin lotzean (yoan-elurte), izena epitetoarekin (argi-leenenkia), zenbatzailea izenarekin (azken-arbazta), eta antzekoetan. Batzutan, marrak atzizkiren baten elisioa adieraz dezake (horrela: ostobakandu-sasian, bakandu-TAKO ordez).

Lexikologia aldetik, bada, Lizardi-rengan lehia handia atzematen da. Konposakeraren teknikak arretaz saiatzen ditu, sintagmei halako laburdura eta sinkopazio-kutsua ematearren...

*****************************
(1) Yakintza (1933) art. c. 165-166 Or.
(2) «Maitea» op. c. 27 or.
(3) «Maitea» op. e. 46 or.
(4) «Ondar gorri» op. e. 158 or.
(5) Artikuluaren erabilpenean, morfologia aldetik, bitxiak gertatzen diren kasu batzuk baditu. Jakina da Lizardik (30-eko olerkari taldeak bezala) artikulua oso maiz eliditzen duela puntua egitekoan. « ... dirudia / amets eder mamitu / ortzian geldia» bertsotan, ordea, artikulua aditz bati erantsia azaltzen da. Kasu hori guztiz ez-ohizkoa da aditz jokatu baten kasuan... Baita artikulu-bikoiztura aurkitzen da aurreko bokalea berdina denean, mugizkiaren funtzioa bereizteko (adibidez, udaak (184), udaaren (154).





4. Sintaxiaren alderdi batzuk.

Sintaxiaren arloan ere Lizardiren bide «sortzaileak» noizbehinka era konplexu eta bortxagarriagoak hartzeko oztoporik ez du. Beste kasutan bezala, sintaxia edo joskeraren eginkizuna olermenaren bultzadari menperatua dago.

Joskera, bestalde, edozein hizkuntzan aski malgua (flexible) da poesian; sintaxia poesiaren erritmoari, mugimenduari, amaieraren beharrei makurtua egon ohi da; prosan eman ez daitezkeen aldaketak gertatu ohi dira. Euskararen eremuan, gainera, hori posibleagoa da, euskal joskera benetan oso malgukorra baita.

Hona, bada, Lizardi-ren poesian atzeman dugu sintaxi-jokabide zenbait:

a) Epitetoa zenbatzailearen ondoren:
inguma bi xurizta (53)

b) Aditz laguntzailea erroaren aurretik:
orren antzo zian ark oi (110)
bitza zuzen erabil (Etxeko)
bezat onets (192)
atzaidan eseri (152)

c) zertua (determinatua) zertzailearen ondoren izen-konposakeran, erromantzeen gisara:
ate gorri zurezkoa (174)
laztan biotzeko (108)

d) Mugagabea izenlagunaren aurretik:
lore bat gorria (108)

e) Izenlagunen segida ebakirik, aditzaren ostean ezartzea: beltz-ikusbera uan, izukoi, urduri (110)

Berdin sustantiboen kasuan:
aita dei ta ama (178)

f) Aditza eta konplemenduaren artean zirkunstantziala lekutzea:
noiz egingo dago uretan murgilla (202)

g) Epitetoa izenaren hurbiletik ateratzea:
zalantza dut, larri (204)

h) Ordena logiko baten etena:
legorra zuri, beltz itsasoa (170)
(Hor logikoa itsaso beltza ezartzea litzateke)

i) Izenlagun zenbait eginkizun adberbialez erabiltzea:
odeien senide, zabal egoa (170)

j) Predikatua ta izenlagunaren arteko lotura aditzaz etentzea:
Billoba nauzu, zaarrena (180)

Adibide hauek eta besteek Lizardiren sorkuntza eta lehiaketa-bidea erakusten digute. Etenak, hiperbatoiak, hausturak, sinkopazioak, etab. hizkuntza poetiko «kultu» eta «gihartsu» baten lorpenetan eginak daude. Berriro dasaigu, Lizardi dela gure olerkaririk anti-bertsolariena alde honetatik begiratuta...

5. Arlo semantiko batzuk.

Jakina da Lizardi-k naturarekiko zuen joera bizia. Inguruko eder-munduak txunditzen zuen (eta, batez ere, harridura hori gorena gertatzen zen paisajearen aurrean). Begiztapen hori joria eta aberatsa zelako, ondoko lerroetan bere poesian agertzen den arlo semantiko zenbait ukituko dugu.

Arlo horien artean koloreena, gai begetalena, metaleena, animalenarena, etab. garrantzitsuak izanen dira. Zenbait arlo gerorako utziko dugu, olerkariaren alde literarioak aztertuko ditugun atalerako.

a) Metaleen arloa.

Lizardi-ren poesian urrearen eta zilarraren aipamena ez da hain urria. Dakigunez, edozein hizkuntzan bi metale horien erabilpen literarioa ohizkoa da. Urrea «arratsaren» eta «eguzkiaren» sinbologian sartzen da, maiz.

aa) Urrea.

Lizardi-ren olerkigintzan urreak bortiztasun estetiko nabaria du (1). «Neguaren» atarian ezarritako koadroa oso estimagarria da, urreari ematen zaion karga semantikoarengatik:

Egunaren atariruntz
zauri bat, gordiña,
odol bearrean urre.

Lizardik hor kromatismoak duen sugestibilitatea ongi profitatu du, eta bertan «urrea» odolari kontraezarri ez-intentsitate margozkoa adierazteko. «Odola» litzateke intentsitatearen agerkaia, eta «urrea», berriz, ez-intentsitatearena. Eta ez dago esan beharrik, «urrea» eta «odola» kromatismo-giroan erabiltzeak poeta goren baten olermena isladatzen duela.

Dentsitate edo trinkotasun estetiko berbera, urreari dagokionez, «Ondar gorri» zatiaren atarian:

(Itsasoak bai-baitu, urrun-ertzean,
urre gorizko bide-goenean,
legor bat -odol-uts iñularrean-
Eguzkik nondik sar atsedenean... )(2)

Hemen «urre» eta «odol» artean mamidura literario antzekoa. Bietan korrespondentzia kromatikoak egoera animiko batean oretzen dira; bestalde, «urre gorizko bide goenean» horrek badu indar bisemikorik ere gure olerkariaren hizkera poetikoan...

Beste kasu arruntak, eta ez hain bortitzak, lirateke:

Ire goi urdina
urre lañotsupean (3)
zeru urdiñaren urre-dirdira
nik nola ikusten ez-ote? (4)
Eguzkiaren urrezko jaia
berriro ireki zaneko (5)

Ta udaren urrea nun-nai... (6)

Zuaitz-tartetandiko urre nabarra
bezagun udaaren bitxi bakarra (7)

Leioa. Kaiola, bertan.
Urrezko ariz lotuta, pozik txoria (8)

Eta «Neskatx urdin-yantzia» poema arin-xumean:

Beean, berriz, urrezko
yarioz argiak (9)
Uda! Mendiak i au eguerdi,
ta urrezko opor-aro, ta abaro-aldi (10)

Azkeneko honetan urrea ez darabil olerkariak fisikoki, zerbait sinboliko gisa baino.
«Ondar gorri» atala burutzean, Lizardik urrezko itsasoa hizkera sinboliko-mistiko baten olatuan lekutzen du:

Yainko-muño-gañetara baño leen,
(ederra baita bizia!)
urrezko itsaso bebilt urduria,
Itzal dudala laguntzaile lerden (11)

Berdin urrearen aipamena, bainan era deskriptiboaz:

Mendia yaiez dago
urrezko yantziez (12)
Begiek, urre gar-uts,-
entzumenak, ezti gorri (13)
Oroitzapen maiteenen
ontzia, zere urrez
landu nai baitut... (14)
Gertu-ta-gero, urrezko
txilibitoak
aoratu... (15)

ab) Zilarra

Zilarra ere, elemendu sinboliko gisa, tradizioan aski erabilia izan da; edozein poeta klasikogan aurki daiteke. Ala ere, zilarraren aipamenak urrearenak baino urriagoak dira gure olerkariarengan. Hona kasu batzuk:

Ta izar argien zillar-begiak
aurrari par-zegioten (16)

«Maitea» poema luzean, kromatismozko elemenduetan tartekaturik, honako hau aurkitzen dugu:

Baratzaren mugan,
torre bat, serail,
oro beltz, zillarrez,
ertzak zurikail (17).

«Biotzean min dut» poeman, berriz, Marra burdinari (elemendu zakar-baxuago bezala) kontraezartzen zaio, bainan sinbolismozko hizkera batean:

Egun zaarrak yoan ta
berriak etorri,
gaur poz biar oñaze,
noiz burni noiz zillar (18).

ac) Burdina

Bi alditan, gutienez, darabil Lizardik, eta balentzia literarioaz, metale arrunt hau. Bietan, ordea, originaltasun handia dager. Kasu batean ez-bitxitasunaren sinbolo gisa, ikusi dugunez, zilarrari kontraezarria (Ikus goiko textua).

Bestean textuinguru deskriptibo ongi lortu batean. Lizardik udazkeneko garo gorrizko paisajea burdinezko mantxa («burni-meatz iduri») gisa kontenplatzen du. Burdinaren tematikak badu gaztelanian erabilpen metaforikoa, linea horretan. Lizardiren kasuan metafora-indarra apartekoa bilakatzen da.

Beste gain erpin bat bazan agiri
leen eze: gaur burni-meatz iduri.
Lurraren azala erdoitua da,
ala dul odola begietara? (19)

Hemen egiten den balioztapen kromatikoa aski originala da. Lizardiren olermenak, gorriz ikusiriko udazken-paisajea, sinbolismo somatikoa duen ingurugiroan ezartzen du, alegia, bere begiek ikusia kanpoko zerbait erreala den, ala «odola begietara» horren irudipean beste zerbait somatikoa ote den, kezka du... Galdera horren azpian poeta goren baten hizkuntza sinboliko-kromatikoa isladatzen da, harrigarriro (20).

*****************
(1) Hemen esan behar dugu Lizardi-ren produzioa mugatua izan zela; gazterik hil zelarik bere produzioa aski urria izan zen. Oparotasuna, horregatik, ez da ulertu behar hemen kantitatez, tasunez baino. J.R. Jiménez eta Neruda bat oso oparoak ziren bitartean, Machado, berriz, urria izan zen. Hori dela-eta, urritasunak ulermen desberdina eduki dezake poeta batengan ala besterengan.
(2) «Ondar gorri» op. e. 156 or.
(3) «Mendi-gaña» op. c. 48 or.
(4) «Zeru-azpia» op. c. 50 or.
(5) «Aldakeri» op, c. 56 or.
(6) «Aldakeri» op. c. ibidem.
(7) «Baso itzal» op. C. 154 or.
(8) «Aldakeri» op. c. 56 or.
(9) «Neskatx urdin-yantzia» op. c. 90 or.
(10) «Baso itzal» op. c. 148 or.
(11) «0ndar gorri» op. c.c 162 ltsasoa urrezko koloretan bustia begiztatzea asko maite du Lizardik. Hor olerkariak Zarautz-en (ez Tolosan eginiko kontenplaketa sakonaren eragina nabaria da. Haurtzaroan (eta geroago noizbebinka) olerkariak irrikaz begiztatuko zuen Zarautz-ko hondartzan urre-dirdiretan erortzen zen eguzkia.
(12) «Izotz-ondoko iguzki» op. c. 184 or.
(13) «Maitea» op. c. 36 or.
(14) «Maitea» op. c, 48 or.
(15) «Xabiertxo-ren eriotza» op. c. 74 or.
(16) «Zeru-azpia» op. c. 50 or.
(17) «Maitea» op, c. 29.
(18) «Biotzean min dut» op. c. 118. Hemen ere interesgarria deritzaigu Lizardik pertsonalki ipinitako itzulpena ematea: «Que esa cadena que formaron los viejos dias y los nuevos, unos con dolor, otros con alegria, tan pronto férrea como áurea...» (Ibidem).
(19) «Ondar gorri» op. c. 158 or.
(20) Textu hori komentatuaz hau genion beste toki batean: «La metáfora del «ala dut odola begietara» es una de las más logradas por el euskara hasta los dias de Lizardi. Los puntos de referencia estética son «azala» (corteza) y «odola» (sangre de los ojos). Es decir, el poeta duda de si lo que ve rojo se debe a fenómenos del paisaje otoñal vasco (hojas, helecho, etc.), o al hecho fisico del enrojecimiento «por sangre» de sus pupilas. Esta imagen sólo es posible construir desde una contemplación intensa y original de la naturaleza». Historia de la literatura euskérika op. c. 376 or.





b) Somatikoak.

Lizardiren olerkigintzan aipamen somatikoak, edo soinari dagozkionak, ez dira urriak. Aipamen horiek, gehienetan, ohizko norabide literarioan txertatuak daude. Halanola, «biotza» sentimenduarekin, «begia» kontenplaketarekin, eta «biotz-begiak» intuiziozko ekintza estetiko osatuago batekin. Beste askotan, deskribapen fisiko huts baten beharretan azaltzen dira elemendu somatikoak. (1)

«Biotzean min dut» poeman kasu hauek:

Agur! (oiuka dio)
gorputz ximur-maite...
Begioi malko ixil bat
dardarka darite...
0l bat yaso ta ikusi
dut muxu ximela
parre-antxa, bizirik
balirau bezela

«Neskatx urdin-yantzia» poeman begia kolore freskuz igurtzia ikusten da:

Urdina yazkia ta begia areago,
alakorik itsaso barean ez dago

Eta ondoren prosopopeiazko olde batean begiei deia:
Begi eder-goseok
ase zakidate!
iñon ezpaiditake
ederrik, au beste.

Begiaren luzamen kontenplakorra hemen ederraren ur atseginetan itoa aurkitzen da. Beherago, berriz, neskatxaren (udaberriaren) mamia (hau ere elemendu somatikoa) marrubi-odolaren intentsitate kromatikoaz oretua aurkitzen da. Berriro hizkera sinboliko-somatiko bitxia eta gorena...

Mamia du naasian
oretua, iñolaz,
Loreil-laño goiztar ta
marrubi-odolaz

Kromatismo horren ondoren, poema guztiak bidaltzen digun etereotasun arina:

Aren oñek ikutzen
ote dute lurra?
Ezetz diot: ezpaitu
malgutu belarra

Kromatismo somatikoari dagokionez goran esana dugu zein jatortasun metaforikoa azaltzen duen harako «ala dut odola begietara» irudiak. Hor «odolaren», ala «zauriaren», sugestibilitate kromatikoa guztiz profitatua izan da. Kolorezko hasealdia (edo mozkorra) irudi somatiko baten indarrean eraikia izan da. Lizardi, honelako irudi bizia lortzeko, udazken-paisajeaz (Muttitegi-ko muinoan hainbestetan begiztatuaz) biziki busti da.
«Zauri-odolaren» balentzia kromatikoaz baliaturik, «Ondar gorri» poema goenean beste deskribapen bitxi hau:

(Itsasoak bai-baitu, urrun-ertzean,
urre gorizko bide-goenean,
legor bat -odol-uts iñularrean-
Eguzki nondik sar atsedenean... ) (2)

Hor eguzkiaren dirdira gorriak egiten duen gunea «odolaren» indar metaforikoaz adierazi nahi da, urreak beretasunean duen intentsitate sinbolikoa areagotuaz. «Zuriaz» berriro aipamena «urrearen» textuinguruan:

Argi-leenenkia
egarri baitute,
arako urrezko zauria
izanik iturri (3)

Zuria/odola/eguzkia/arratsa artean paralelismo kromatiko-sinbolikoak daude Lizardi-ren poesian. Hizkera hori, ala ere, ez da hain modernoa, literatura zaharrean, «herida/sangre/arrebol» artean koerlazio deskriptiboak ohizkoak direlarik... (4)

Giro estatiko berdinaz (eta bisemiaren ukitu xorakorrez, gainera) «Neguaren» deskribapenean berriro:

Egunaren atariruniz
zauri bat, gordiña,
odol-bearrean urre (5).

Hor urrea (kolore epelago gisa) «odolari» kontraezartzen zaio, goiznabarreko lainoen eragin paisajistikoa, nolabait, adierazteko. Eguzkiak, goizean, ibarretako lainoen estaliagatik ez du oraindik indar handirik (hots, oraindik urre kolore epel-gozo du); gero eguerdia alderuntz urre hori «odol» egiten joanen da, margokerak hartuko duen intentsitateagatik...

Goian esan dugunez, somatismoaren eremuan soin-atal garrantzitsuneak aterako dira Lizardi-ren olerkigintzan, gehienetan, balioztapen deskriptiboaz, sinbolikoaz ordez. Horien artean, oinak, eskuak, betazalak, ezpainak, bularrak, ahoak, hegoak, etab.

Seinalagarrienetakoa «ezpainari», batzutan, ematen dion sinbolismo indarra. «Begiak», bestalde, duen eginkizuna aipaturik dugu, jadanik. Orain ikus ditzagun zerrendan aipamen somatiko batzuk.

Begia: Begioi (Biotz-begietan, 124), begi-ninietan (210),begi-ogeak (148), begiek (208), itzal begiak (156), begi (168, 174, 178), begien suz (180), begietan (180), begiek (192), begia (Egamin), begien (Exeko), begi (304), begiek (68), begien (78), begiak (100), begi (98), begiak (206), begi beltz (206), begi (Maitea, 35), biotz-begiak (Maitea, 39), begi-zuloek (Maitea, 46), begiak (Maitea, 55), begiek (Maitea, 55), etab.

Biotza: Biotz-begiak (Maiea, 39), biotza (Maitea, 54), biotz (206), biotzaren (110), biotz (114), biotza (194).

Eskua: Esku (Maitea, 48), eskua (66), eskua (Maitea, 27), esku (Maitea, 38), eskuan (132), esku (162), eskuan (168).

Besteak: KoIko (Maitea, 39), bizar (Maitea, 39), atzapar (Maitea, 44), gerri (Maitea, 42), aboa (Maitea, 46), odol (Maitea, 46), azal (Maitea 46), kaskoan (Maitea, 50), sudurra (Maitea, 50), oin ta zango (Maitea, 5 l), masaila (Maitea, 54), beatz (Maitea, 55), ezpañei (62), egoak (68), batazalak (34), oñik (36) buru-oin (38), masallean (72), bular (78), mamia (86), enarriak (90), beso (106), belaun (Maitea, 36), burua (206), oin (206), belarri (Maitea, 29), sabel (Maitea, 33), abo (Maitea, 35), okotz-masail (Maitea, 38), oñak (114), atzapar (186), oin (192), sabel (194), muña (192), besoetan(194), gorputz (Etxeko), zaiñetan (202), betazal (204), besoek (116), gorputz (116), besoek (122), ezurrak (208), betarte (152), azal (152), bekokia (152), gerri (168), mami (182), buru (180), muñak (182), soñean (168), egoek (166) etab.

************************
(1) Honako honetan hizkera Somatikoa sinbolismo baten haritan sartua dago; eta Andere Lurrari egotzia: «zurbil dauka aurpegia, itzal begiak».
(2) «Ondar gorri» op. c. 156 or.
(3) «Basoa itzal» op. e. 138 or.
(4) Honela J. Selgas-ek bere «Estio» poeman: «Y/ el sol que reclina en Occidente/ de su encendido manto se despoja,/ y en los blancos celajes del Oriente/ se pierde el rayo de su lumbre roja». Eta gertuago, bai A. Machado-ri, eta J.R. Jiménez-i, etzaizkie arrotzak «oro» /«herida» /«sangre»/ hitzez osaturiko intuizio kromatikoak.
Juan R. Jiménez-ek:
El cielo de tormenta, pesado y retumbante,
se raja en el ocaso. Un agudo cuchillo
de luz agria y equívoca, orna el medroso instante.
(Poemas májicos y dolientes). Segunda Antologia poética (113) 91 or. Eta A. Machado-k oraindik bisemiazko karga bortitzagoaz:
Algunos yertos árboles negrean;
en los montes lejanos
hay oro y sangre... El sol murió... (Soledades, LXXIX).
Alabainan, J.R. Jiménez-engana berretorriaz, sugerigarriagoa deritzaigu bere aberastasunagatik beste zati hau: «Ahi está el ocaso, todo empurpurado, herido por sus propios cristales, que le hacen sangre por doquiera. A su esplendor el pinar verde se agría, vagamente enrojecido». Platero y Yo, «Paisaje grana», XIX.
(5) «Baso itzal» op. c. 136 or.




c) Botanikoak.

Botanika-mundua poesian -bere egitura naturistikoagatik- maiz estetika-motibazioetara igoa izan da. Lizardiren eder-munduan elemendu botanikoen egona nabaria da: otea/otalorea, fagoa, huntza, sagastia, haritzak, orbela, marrubiak, irusta, basarana, artoa, loreak orokorki, masusta, belarra, etab.

Lizardiren lorpen estetiko gorenetakoak sagastiari lotuak daude. Harako «sagasti berri, sagasti zuri» hura ez da ahaztekoa.

Trenetik eginiko deskribapen sotil-estilizatuan artoen eta sagarren oroimena:

Arto, musker,
mendi, baserri zaarrak,
ale gorriz
abailduta sagarrak (1).

Eta poema berean, interiorizazio garaian ere, sagarraren aipamena:

Bañan..., ezin:
beeko bear goriak
narama... Agur,
soro, sagar, mendiak!... (2)

Esan dugunez, sagastiaren presentzia bere olerkigintzan bortitzenetakoa da. Lizardik kontenplaturiko sagastia Urkizupean, Muttitegi-ko muinoan zegoena zen. Sagasti horretan jantzi zen bere olermena, behin eta berriz, kromatismoaz. Aitzol-ek ere dio: «Su obra consagrada, las últimas poesias y algunas anteriores las escribió en el manzanal de Muttitegi. En su poesia premiada y en alguna otra más ha dejado descrito el paisaje que contemplaba. Cansado de las árduas jornadas de su difícil trabajo de dirección de la empresa en que se hallaba, se refugiaba en su pequeña bosque, que era su refrigerio» (3).

Bai, Muttitegi-n jaso zuen, itxura denez, euskal paisajearen mamidura astitsuena eta gihartsuena Lizardik. Muino bertatik ikusiriko zelai, soro, baso ta sagastiak bere intuizio estetikoan bildu eta oretu zituen. Dena intuizio barnekoi-sakonaz bustitzen zuen. Aitzol-en aitorpena honetan guztiz estimagarria delarik, berriro hona bere esana: «Recostado sobre la yerba en la falda del monte Urkizu, al borde del manzanal de Muttitegi, Xabier de Lizardi intuía la Naturaleza con mirada ávida y acerada. Si la inclemencia del tiempo no le permitia este reposo, vagaba por los alrededores escudriñando con sus ojos los tesoros de arte encerrados en la humilde argoma, en el nido del zarzal, en los brotes de haya joven de la vereda, en el manzano de flores, como copos de nieve inmovilizados en el aire, en el fresal en flor, en la pradera de trébol semejante a una muchedumbre de cantantes báquicos, en la zarzamora del camino abrasado, donde sólo el lagarto parece impasible al sudor, en las lacias flores del otoño, en las que las mariposas de ajadas alas saboreaban el néctar» (4).

Kontenplapen edo begiztapen hori da isladatzen diguna ahapaldi eder-gihartsu honek:

Ene begiok, ez so besteri:
bide-ertz onetan nadin eseri,
iri begira, sagastia...
Sagasti gazte, sagasti zuri,
inguma-atsegintokia iduri,
elurte arian geldia! (5)

Sagastiaren zuritasunak olerkariarengan mitxeleten, ala elurraren, margo biziaren sinboloa sortarazi dio.

Negua zama animikoaz deskribatzean ere elemendu botaniko nabarrak ez dira falta, halanola, belarra, marrubia, otalorea:

Bide-ertzean, ez marrubi
ez belar gizenik.
Otalorea, bakanka,
goiztxo karraxika,
Udaberriari deika... (6).

Pintura honetan, bai, otaloreak «garraisi» dagi bere horitasun bortitzaz naturaren beztasun hilean; «colores chillones» delakoaren eragin expresiboa ongi egokituta dakusgu irudi literario horretan. Dena beltz, nabar, okre dagoenean (neguko koloreak) otalorearen horia eta marrubiaren gorria gogarazten dizkigu kontrajarrera estetikoaz. Eta hor bisemia ere ez da falta...

Elemendu botanikoen deskribapen piktoriko horretan ez da falta, noski, garoa ere:

Arru-beera itzuli nago. Ixurkia
basoz ta garoz yantzia:
noizbait orlegi, gaur nabar basoa;
tarteka gorri garoa... (7).

Eta «sagastiaren» tematikara etorriaz oraindik beste borobildura aberats batzuk:

Urrun duk, sagasti berri, lorea.
Arizti, urrunago elurtea (8).

Udaren atarian bertso horiek olerkariaren bozkarioa adierazten dute, naturaren «betealdia» hurbil dagoelako. Joan zen negu hilaren elurte zakarra.

Biziki maite dituen kasutan bezala, Lizardik prosopopeiara jotzen du sagastiari zuzenki honela mintzatzean:

Bekik ire zai oiu alai au.
sagasti iretzat; bereizki bai'au
yaiez yantzi zorna berriak! (9)

Gero sagar-aleak hartuko duen umotasuna eta ondura goraipatzen du; bainan, bere hizkerak hartzen duen kera sinkopatu-kontzeptistaz:

Egonean daude zuaitzak ere...
Sagarrak eskuan ditu igaliak
Eguzki erregeri eskeiñiak.
geldiak gizendu, egonak goza;
nagiak noizpait yalkiaraz bitza (10).

Ahapaldi honetan, nolabait, heldutasunaren prozedura bat; alde batetik, gelditasunak gizendu egin du sagar-alea, eta, bestetik, gozatu. Beroari (udaroarri) eginiko goratzarre bat da...

Masustari eginiko aipamena ere seinalagarria da:

Gurdibide bakan-ibil ertzetan
masusta-sasia dago loretan (11)

Eta huntzari (bere berdoxtasun serioan) lehen aipaturiko perpausa literalki errepikatuaz:

Gurdibide bakan-ibil ertzetan
untza dago oraindik, nagi, loretan (12).

Baita amonaren baratzea gogaraztean:

Asaba zaarren baratza,
untzadun ormek esia... (13).

Eta azkenik, fagoa eta haritzaren egona euskal basoaren bihotzean. Fagoa pertxenta da; haritza, berriz, negu bilutsaren lekuko animikoa. Haritzek halako luzadura fisikoaz «behar animiko» bat isladatzen dute, neguaren ezatik «betealdira» iristeko. Hona, kera bisemikoa duen, haritzen koadroa neguan:

Aritzak eundaka
air zaizkio goiari,
argi leenenkia
egarri baitute (14)

Fagoaren egona, alderantziz, oparotasun eta gozotasun animiko baten sinboloa da. Fagoa gaztea, gizena, pertxenta da. Lizardiren paisaje patxadatsu-jorian ez da falta:

Zertan udalen dan igertzeko
begi diot bide-ertzeko
pago pertxenta gazteari... (15)
Or pago bai, lerden-aski,
igazko apaingarriak
(gaur orbel gorriak)
oso yaregin nai-ezik (16)

Sintesi gisara, hona hemen elemendu botaniko zenbaiten aipamenak sailkapenez:

Sagastia/sagarra.- Sagarrak (94), sagar (96), sagar (110), sagasti (146), sagastia (142), sagasti (148), sagarrak (150), sagasti (162), sagasti (186), sagarño (Etxeko), sagasti (Etxeko), sagarrondo (Maitea, 36).

Lorea.- Lorek (40), lore (46), lorea (78), lorerik (104), loreak (106), otalorea (136). lore (140), loreak (142), marrubi-loreak (144), lora (148), lore zimel (158), larre-lore (164), otalora (160), lore (190), loreak zitu (Etxeko), loreño (Argi), lore (Egamin), lorez (Maitea, 53), etab.

Fago-haritzak: Pago (136), aritzak (138), pago (142), arizti (148), pagoa (198).

Besteak (akaziak, masusta, artoa, marrubia, etab.):

Arantz (64), maatsondo (56), marrubi (86), arbazta (86), adar (88), belarren (90), ostoak (90), arto (94), ale (94), zumezko (102), zuaitz (128), zuaitza (130), belar (136), marrubi (136), sasian (138), goldiozko (138), arbazta (138), orbelez (142), marrubi-loreak (144), irusta (144), zuaitz (144), masusta-sasia (148), zuaitzak (150), landare (150), artoa (150), zuaitzak (150), osto-pillo (152), untza (158), orbelak (158), belar (168), untza (174), marrubi (174), aleak (80), maasti (176), marrubi (180), zuaitzak igaliz (182), sagasti (186), abar (186), orbelpe (186), intxaurrondoa (198), igali (Etxeko), gerezi (202), basaran (202), aleak (204), aziak (204), mertxika (Maitea, 27), akazi (Maitea, 35), tipula (Maitea, 36), marrubi (Maitea, 42), gari (Maitea, 52), etab.

**********************
(1) «Bultzi-leiotik» op. c. 94 ori. Hemen ere ohartzekoa da, idazkera eskematikoagoa lortzearren (eta mugimendu-sentsazioa areagotzearren), nola eliditzen duen aditza (aditzak patxada ematen batio perpausari).
(2) «Bultzi-leiotik» op. c. 96 or.
(3) «El poeta José Maria de Agirre», Yakintza (1933) art. c. 172 or.
Gu geu, urtero udaldean, igotzen gara Muttitegi-ko muinora Lizardik gozatu zuen paisajea toki berean begiztatzera. “Urte giroak ene begian” poema nagusiko eszenarioa han konproba daiteke oraindik, nahiz-eta aldi bateko sagastia izkutaturik egon gaur. Paraje hartan Lizardiren «edermen-goseak» eginiko poemak irakurtzea guztiz atsegina izaten zaigu.
(4) Yakintza-n, art. c. 171 or.
(5) “Sagar-lore” op. c. 144 or.
(6) «Bizia lo» op. c. 136 or.
(7) «Ondar gorri» op. c. 158 or.
Hemen ere aipamen paisajistiko-inpresionista hau koloreekin jokoan dabil, orlegia (berdea) nabarrari kontrajarriaz. Lizardiren olerkigintzaren bereizgarrietako bat pinturazko joera da. Lastima, pintura horren lerroak, batzuetan, soilagoak eta uIerberagoak ez izatea...
(8) «Baso itzal» op. c. 148 or.
(9) «Sagar-lore» op. c. 146 or.
(10) «Baso-itzal» op. c. 150 or.
Botanika-arloan marrubiak eta irustak (trébol) Lizardi-ren poesian tarteka aipatuak dira: «Beude marrubi loreak, eta / irusta-salla ere bego» «(Sagar-lore.). 144 or. «Ikus bitzat arako irusta-sallak / eskuan ditutela ardo-txanbillak» («Ondar gorri», 162 or.).
(11) «Baso itzal» op. c. 148 or,
(12) «Ondar gorri» op. c. 158 or.
(13) «Asaba zaarren baratza» op. c. 174 or.
(14) «Bizia lo» op. c. 138 or.
(15) «Sagar-lore» op. c. 142 or.
(16) «Bizia lo» op. c. 136 or.
Fagoak, udarraren baitan hizkera mitologikozko sinboloak harturik, itzal «yaupalemea» (sacerdotisa) sortzen du. Ahapaldi honen keru klasiko-erdibarrokoa ukaezina da:
Atsedenaren eliz, zutoiz bete,
osto-pillo ta izar izunak abe:
ta i bertan oianeko yaupaleme («Baso itzal», 152 or.).




d) Animaleak.

Elemendu zoologikoen eremuan aipaturiko animaleen zerrenda aski zabala da Lizardiren poesian. Arlo honetan, ala ere, batzuen nagusitasuna nabaria da, adibidez, inguma edo mitxeletena.

Hauei buruz aipamen nagusien hauek:

Or-emenka lore zimel gañetan,
ingumak ari, gozo-miazketan...
Mitxeleta gorri, zarpil egoak:
maitatzeka alsotu diranetakoak. (1)
Igan ipiñitako
amesak, baña,
auskorrak ete-ziran,
inguma ta loreak
ez aña? (2)

Kilkerra, pertsonaia poetiko berezia gisa, ez da falta ere Lizardiren poesian. Kilker hori lur-jauregian olerkari gisa ezartzean, Lizardik expresakera sinboliko tradizional-erdibarroko bat hautatzen du.

Kilker olerkari arloteak
neurtiz ozenak ditun boteak
lurrezko yauregi-atean? (3)
Belarpeko txuloa bilkerrak bai eder,
baña gizontxoa -alegia!- ez izaki kilker (4)

Txoriak ere nahiko maiz azaltzen dira bere poetikan; askotan mezulariak dira, urte-sasoinen arabera gizonari lagunkide zaizkionak.

Txoriak abaroetan ixillik,
goiz-yardun bakarrez etsi baitute (5)
Ibil txoriok ta kanta alaiki (6)

Udazkenean, ihes-beharrez, beste helbide bat adierazten diote poetari. Urretxindorraren hiletara «berandu-beldurrak» eraginak daude...

Ta zuek, nora, txoriok, saldoka
zoazte, irauz urrundu-beharka?
Adiskide Urretxindor il zaizute,
ta aren ilkizunetara
-egoak ikara-
berandu-beldurrak al-zaramate? (7)

Lizardi-ren olerkigintzan (zabaleroz urrian) azaltzen den animaleen zerrenda ez da hain eskaxa. Laburpen gisa, hona aipamen nagusienak: (hemen animalena hedadura zabalenean hartzen dugu, hots, arrainak, xomorroak eta guzti)

Tximirritek (42), egaztia (46), txolarre (56), txoria (53, 58, 66, 68), sorbeltzak (56), iñarak (56, 58), iñararik (60), zozo (60), bale (60), iñarak (62), tximirrita (64), xomorroek (64), inguma (78), musker (94 kolore gisa), txolarre (100), txori (102), kukua (104), mitxeletek (104), enarak (114), txoriak (126), ar (130), zezena (132), basauntza (132), inguma (142), kilker (142), tximirriten (114), txoriak (144), erlëen (148), muskerra (150), mitxeleta (158), txitxarra (158), txoriak (160), urretxindor (160), egazti (170), marraskilloek (174), uso (196), usoa (198), oilloa (198), bale (200), txoriek (202), apo (Maitea, 28), txori (Maitea, 32), txibi (Maitea, 32), karramarro (Maitea, 32), oillarrek (Maitea, 33), katu (Maitea, 33), eltxo (Maitea, 34), asto (Maitea, 36), sardin (Maitea, 36), urde (Maitea, 42), oilo (Maitea, 43), bargazta (Maitea, 43), kulixka (Maitea, 51), iñara (Maitea, 56), inguma (Maitea, 53), etab.

*******************
(1) «Ondar gorri» op. c. 158 or.
(2) «Xabiertxo-ren eriotza» op. c. 78 or.
(3) «Sagar-lore» op. c. 42 or.
(4) «Zuaitz etzana» op. c. 132 or.
(5) «Baso itzal» op. c. 148 or.
(6) «Sagar-lore» op. c. 144 or.
(7) «Ondar gorri» op. c. 160 or.
Hemen presagioaren eragina nagusitu nahi du olerkariak. Gero adierazik duen «oi, zein dan ituna/beera-bear au! » delakoa, aurrez, txorien ihesketa horretan susmatua edo presagiatua datza. Txoriak, horrela, gertakizun animiko baten eszenarioan sartzen ditu Lizardik, etsiminez





e) Beste aipamen zenbait. Izen propioak.

Lizardi-ren olerkietan, bestalde, azaltzen da zenbait pertsonaia erreal eta asmatu. Bereziki «Maitea» deituriko poema luze -ezamaituan, identifikagarri diren izen batzuk datoz, Gazte (poeta bera), Onuzko, Onki, Liorko_.

Baita «Eusko-bidaztiareria-n» Gerbault pertsonaia.

Zuaitz arrotzen azpia,
eun oztinek itzalia!
Or bide-zetzan Gerbault bakartia... (1)

Oraindik aipagarriagoa da Bako ardo-jainkoaren izena, olerkiari ematen dion kutsu klasikoagatik

Dantzari-talde, Baco-tiarrak,
naaspil zoroan zuti-baldarrak,
esku goituan ontzia ardo... (2)

Baita Ikaro-ren aipamena sintomagarria da, nolabait, Lizardi-ren mitologi-ezagumen erlatiboa isladatzen duelako:

Ta, beeko gaiok agor-ezkeroz,
Iguzki-k ezin urtuzko egoz
(Ikar-ek ez bezelakoz)
goazeman zerura igoz,
izar urdiñetarañoko asmoz! (3)

Baita zitatuak dira bi idazle hauek: Detxepare (164) eta Unamuno (ibidem), nahiz-eta, olerkitik kanpo, sarreran egon.

Familiako pertsonaia presenteak dira: bere amona hila (Klementina Belauntzaran) eta Xabiertxo, lehen-semea.

Toponimikoean Tolosa inguruko aipamen zenbait: Urkizu, Altzo (188), Yondone goiaingerua (190), etab.

Baita aztertzekoak dira zenbaki-aipamenak, nahiz-eta gehienetan, Garcia Lorca-ren estilora (eta gure literatura zaharraren erara, harako «zazpi leio, / zazpiak lerro-lerro» gisara) erabilpen literariorik ez eduki. Hona zenbaki kasu nagusienak: eun bider (110), larogei (118), amaika (130), zazpi begiko (174), bizpairu (Maitea, 34, 40), amaika yoan (168), etab.

*********************
(1) «Eusko-bidaztiarena» op. c. 168 or.
(2) «Sagar-lore» op. c. 144 or.
(3) «Eusko-bidazúarena» op. c. 172 or.
Ahapaldi berean Iguzki hitza handiz azaltzen zaigu. Lizardi-k mitologi hizkuntza baten prestantzia emateagatik zenbait izen handiz idazten du, halanola: Eguzkia (140, Loreil (86), Egun (86), Udaberria (140), Euri (140), Itzal (152), Lur (156), etab.

Luis Mari Mujika

Hasiera