Ikasketa bidean
zailtasunak aurkitzen zituen ikasleak alde batera ez uzteaz ardura handia
eduki dugu betidanik gure Ikastetxean. Helburu hau betetzeko, ikasle talde
jakin bakoitzari hezkuntza mailarik onena eskeintzeko era eta edukina bilatu
eta egokitu dugu.
Zer egin aspalditik Hezkuntza Sistema "normala" alde batera utzi duten
ikasleekin? Nola birpiztu haien ikasteko motibazio gal- dua? Alde batetik,
haien maila errealarentzako edukinak bilatu eta bestetik, aurkezten duten
arreta pobrea bultzatzeko erak nola- bait "asmatu". Filosofia honetan
oinarrituz, azken urteetan zehar heziketarako dinamika ezberdinak jorratu
ditugu: klaseak bikoiztu, talde homogeneoak osatu, tailerrak antolatu,
informatika erabili, orientabide profesionala landu eta, batez ere
ni gehien astintzen nauena, Natura ingurura irteera sistematikoak.
Era honetan jo
ta ke ibili garela eta, holako ikaslegoari zuzendutako Heziketa Projektu
be- rrikuntzagarriak sortzeko eta burutzeko aintzindari modukoak izendatu
naute.