Complejo Educativo
Hezkuntza Esparrua
Centro Residencial
Egoitza Zentroa
Hasiera
Nor gara | Non gaude | Serbitzu eta Instalazioak | Jarduerak | Ikastetxeak | Erabaki | Aurretiko Izenematea | Matrikula | Harremanetan jarri
Agurra
Hezkuntza Esparrua
Sarrera
Egoitzaren banaketa
Nor gara > Agurra


José María Cornago García Jn.
     Sarean nabigatzen ari zareten lagunok

Lehenik eta behin utz nazazue agurtzen, aukera hau aprobetxatuko dudalarik zuei eskaintzeko www.eibarres.net, gure web orrialdea.

Ikuspuntu desberdinetatik, zeregin berdinean kokatzen gara: zuen egoitza beharra baliabide paregabeekin prezio ezin hobean. Gure desio nagusia: eskatzen duzuen guzti hori zuei eskaintzea.

Zuen aurrean duzue instalazio eta zerbitzu egokienak emaitza hoberenak eskuratzeko zuen ikasketetan eta aurrera pausu nabarmena emateko zuen garapen pertsonalean. Honako hau proposatzen dizkizuegu: elkarbizitza sosegutsua inguragune erakargarrian, guzti honek lana, lasaitasuna eta elkarbizitza era jatorrean garatzera bultzatuko zaituztelarik.

Zalantzarik gabe, gure web orrialdean ikusten duzuenak zuen jakingura eta kuriositatea biztuko dute eta gure edukiak zehaztasun gehiagoz ezagutzera bultzatuko zaituzte. Horretarako hona hemen gure eskaintza: jarri harremanetan gurekin eta zehaztu hitzordu bat gure Egoitza bisitatu eta ezagutzeko, berriketalditxo bat izango dugu eta gure egunekotasuna ezagutuko duzue, horrela erraztu egingo delarik zuen erabakia. Ezin bazarete bertara hurbildu, guk bidaliko dizuegu beharrezkoa duzuen informazio guztia. Gauza guztien gainetik: uxatu zalantza guztiak!

Zuen etxeetatik irten behar baldin baduzue ikasketengatik edo beste heziketa zeregin batzuengandik, badakigu aukera guztiak aztertuko dituzuela. Ondo baino hobeto baloratuko dituzue zenbait, nola eta non. Eibarko Hezkuntza Esparruko Egoitza Zentroa, kontutan hartzea merezi duen aukera bat da. Ezagutzera gonbidatuta zaudete.

Zentro hau posible egiten duten pertsona guztien izenean, eskerrak ematen dizkizuet minutu batzuk eskaintzeagatik.

Adeitasunez,

José María Cornago García
ZUZENDARIA

 
 
Euskaraz
Erderaz
Última actualización:20 de septiembre de 2007