| Nor gara > Egoitzaren banaketa |
 |

Egoitza Zentruko eraikinen airetiko ikuspegia |
Egoitza bi eraikinek osatzen dute:
Urkiola eta Gorbea erikinak. Guztira 300 pertsonentzat tokia dago.
Gorbea eraikina
Gorbea eraikinak 8 solairu ditu eta guztira 80 logela bikoitza eta 16 banako logela ditu.
Bertan aurkitzen dira, Bideo-DVD Gela, Telebista eta Prentsa Gela, Informatika eta Interneteko Gelak eta Erizaintza Zerbitzua.
Beheko solairuan Egoitza Zentruko Harrera (Atezaintza) dugu, Guardia Bulego moduan ezagutzen dena.

Gorbea eraikina |

Gorbeako logela bat |
Urkiola eraikina
Urkiola eraikinak 5 solairu ditu. Guztira, komun eta dutxak barruan dituzten 40 logela bikoitz eta 4 banako logela ditu.
Solairu bakoitzak Egongela eta Informatika eta Interneteko gela bana ditu.
Guzti honetaz aparte, eraikin honetan badira beste hainbat gune: Balio anitzeko gela ikus-entzunezko baliabidez hornitua, Gimnasioa (fitness), Jarduera desberdinetarako hainbat esparru eta areto jokoeri eskainitako gunea.

Urkiola eraikina |

Urkiolako logela bat |
Beste gune batzuk

Ertainetako Ikasgelak, Polikiroldegia, Unibertsitate Eskola eta Egoitza |
Egoitzak hainbat zerbitzu eta eraikin erabiltzen ditu Hezkuntza Esparruko beste zentro batzuekin batera. Honako hauexek dira:
Jantokia, Hexagono eraikineko lehenengo solairua aurkitzen dena.
Kirol-Instalazioak, Polikiroldegian.
Liburutegia, Hexagono eraikineko bigarren solairuan kokaturik.
Areto Nagusia, Polikiroldegian kokaturik. 564 pertsona batzeko edukiera dauka.
Kafetegia, Hexagono eraikineko beheko solairuan aurkitzen delarik.
Aparkalekuak, bat Unibertsitate-Eskolaren ondoan dago kokaturik (135 toki), beste bat Hezkuntza Esparruko sarreran (30 toki), eta hirugarrena Egoitza alboan (16 toki).
Negutegia, Atletismoko Pistaren alboan, Polikirodegiaren atzekaldean.
|
|
|
|
Jantokia |
Kafetegia |
Kirol pista |
Negutegia |

|