ttipi-ttapa telebista
ikusteko ( saioen karetak )
sakatu bakoitzaren
logoaren gainean, hori bai REAL programa
beharko duzu. ( doan
behitiko gunean )
ttipi-ttapa telebistak
urtea bete du
ekainaren 15ean ttipi-ttapa telebista abiatu zenetik urte bat bete da.
Gibelera begiratu eta kronologia ttiki bat osatu dugu, urteak eman dituen egun eta
gertaera garrantzitsuenekin:
98ko
apirilak 26: Almandozen, Apirileko Ferian, bere lehendabiziko agerraldia egin zuen
ttipi-ttapa telebistak.
98ko
maiatzak 24: Arantzan UEMA eguna ospatzen zela probextuz, aurkezpen ofiziala egin
zen. Lamixine antzerki taldeak sketch-a antzeztu zuen gertaera azpimarratuz.
98ko
ekainak 1: Herri telebista honek bere lehen irudiak emititu zituen, telebideoa
martxan jarriz. Urtebetetze agurrak, publizidadea eta bertzelako informazioak agertu ziren
lehenengoz.
98ko
ekainak 15: Lehendabiziko emisioa. Nerbioak eta arazo teknikoak tartean, behar
baino orduerdi beranduago hasi zen informatiboa.
98
uztailak 5 eta 6: Lehendabiziko programa berezia emititu zen. Lesakako San Ferminei
buruz hain zuzen.
98ko
irailak 14: Lehenengo Jokoa Solas kirol programa aireratu zen, Aitor Arozena eta
Felipe Saragueta aurkezleek gidatua.
98
irailak 16: Bidegurutzean kultur magazinaren lehendabiziko emisioa.
98ko
irailak 25: Herriz-herri saioa estreineko aldiz emititzen da.
98ko
abenduak 28: Inoxente eguna; urteko programazioan egindako hankasartze xelebreenen
errepasoa eta
inuxentada opari.
99ko
otsaila: Iņauterietako irudirik ikusgarrienak bildu ziren herriz herri.Bestetan
bezala bideoak jarri ziren salgai.
99ko
martxoa: Arantzako Otsagarra eta Lesakako Deskarga mendietan antena berriak jarri
ziren.
99ko
martxoak 24: Korrikari buruzko programa, eskualdean barna pasatu zeneko irudiekin.
99ko
apirilak 16: Herriz herri programaren Sunbillako berriak hasten dira agertzen.
99ko
maiatzak 6: Malerrekako 13 herritan ttipi-ttaparen seinalea hartzen da, Askin
mendiko antena berriari esker.
99ko
maiatzak 10: Herri Urratseko irudiekin saio koloretsua.
99ko
ekainaren 13a: Kanpainak iraun duen bi astetan talde politikoen programak
ezagutarazi eta ordezkari desberdinak mahai inguruan bildu ondotik, hauteskunde arratsean
emaitzen berri eman zen gertatu ahala.
99ko
ekainak 15: Lehen urteurrena ospatzeko programa: urte bateko errepasoa irudietan.
Urte bateko zenbakiak
1.009 berri eta
erreportai
542 elkarrizketa
258 programa
ANEKDOTAK
Urte bateko errepasoak anekdota aunitz kontatzeko aukera ematen du egunerokoa lantzen duen
telebista batek, eta gehiago telebista hori sortu berria baldin bada. Hona hemen bakarren
bat:
Jendea laster ohituratu da herri telebistarekin elkarbizitzera, baina batzuei nahiko kosta
zitzaien hori asimilatzea. Egun batean estudioan agertu zen emakume hareri, adibidez,
(aitzineko egunean elkarrizketa egin ondotik) ea nola arraio atera genuen bera telebistan,
orain "Espainia guzia" bere bizkar ariko zela solasean
Bertze behin, Doneztebeko Mendi Bizikleta lasterketan, epaile modura aritzea tokatu
zitzaion kamara bati. Izan ere, proba akaututa seigarren tokian sartu zen txirrindulari
bat goitu baitzen podiumera, eta antolatzaileek ez zuten afera batere garbi. Hortaz,
grabatutakoa atzera bota eta azken epaia eman zuen ttipi-ttapa telebistak.
Gisa honetako telebista baten helburu nagusienetako bat herriko jende xumeei hitza ematea
baldin bada ere, denoi gustatzen zaigu pertsonaia famatuak ikusi eta haien iritziak
aditzea. Ahal izan duen guzietan lan horretan saiatu da ttipi-ttapa telebista.
Horrela, zuen etxeetako pantailetara Migeltxo Saralegi, Inaxio Errandonea, Asier Olaizola,
Miguel Indurain eta Osasunako Tiko bezalako kirolari ezagunak eraman ditugu; Xabier
Arzalluz, Josu Jon Imaz, Karlos Garaikoetxea eta Pernando Barrena politikariak ere agertu
dira; kultura munduko jendeen artean, berriz, Amaia Zubiria eta Joseba Apaolaza
antzerkilariari egindako elkarrizketak aipa daitezke, baita Gotzon Garate
etaAnduLertxundiri egindakoak ere.
ttipi-ttapa telebistan
Herriz-herri saioan aldaketa dexente izandu dira
Udaberriak bere kolore eta bizitasunak ekarri dizkigu telebistara eta
guk eskuzabalik hartu ditugu. Aipagarrienen artean, Jokoa Solas saioaren aurkezpen berria,
Bidegurutzean kultur programaren atal berriak, eta Ttipi-ttapa telebista atseginago
bihurtzeko sortu ditugun irudi sorta.
Halere, ortziraleroko Herriz-herri saioa da udaberriaren haize bolada frexkoa gehien
nabaritu duena. Jakinen duzuen bezala, gure telebista Malerreka aldean laster ikusi ahal
izanen da, eta honen erakusgarri saio honetakoaurkezle berria, Jaione Otxandorena. Joan
den astean Sunbillako berrixkak kontatu zizkigun, eta aurrerantzean hala eginen dugu
gainerako herrietan ere. Beraz, telebistaren mundua gogoko baduzu, deitu ttipi-ttapara.
Animatu!
PROGRAMAZIOA
| |
|
|
|
|
|
| 13:00 |
Herriz-herri(e) |
Berriak (e) |
Berriak (e) |
Berriak (e) |
Berriak (e) |
| |
|
Jokoa Solas |
|
Bidegurutzean |
|
| 21:00 |
Berriak |
Berriak |
Berriak |
Berriak |
Herriz-herri |
| 21:30 |
Jokoa Solas |
|
Bidegurutzean |
Herriz-herri |
|
Noiz?
Egunero, arratseko 21:00etan
Errep: Ondoko egunean, 13:00etan
Zer?
Egunean zehar inguruan gertatu diren notizia nagusien kontakizuna hurbilduko digu
ttipi-ttapa telebistaren informatiboak.
Ofizio ugariko lankidea da Estitxu. Ikasketaz sikologoa eta ofizioz kazetari, bertsolari
eta irakasle. Bera da ttipi-ttapa telebistaren 'aurpegia' hasiera beretik eta berak
aurkeztuko du orain ere Berriak saioa.
Eguneroko aktualidadea da saio honetan agertzen dena, gure herrian edo ondoko herrian
notizia dena. Eta aktualidadearen segimendua egiteaz gain, eguraldiaren iragarpena eta
hurrengo egunetan agendan kontutan hartzekoak izanen diren ekitaldien berri ere eskaintzen
da informazio saio honetan. Bertakoek egina bertakoentzat.
Felipe SARAGUETA - Aitor AROZENA
Noiz?
Astelehenero, arratseko 9,30etan
Errepikapena: Asteartea, 1,30etan
Zer?
Asteburuan eskualdean gertatu diren kirol ekitaldien errepasoa eta protagonista nagusien
iritziak bilduko ditu programa honek.
Futbola, pilota, herri-kirolak
gure
herriotan astebururo izaten dira hainbat eta hainbat kirol ekitaldi, baina zaila da denen
berri izatea, zuzenean ikusi ezean. Orain, ordea, herriko futbol taldearen partiduko
jokaldi hoberenak, edo txirrindulari lasterketaren irudiak ikusteko aukera dugu
ttipi-ttapa telebistan. Eskualdean suertatzen diren gisa guzietako kirol ikuskizunetan,
hantxe izanen dira gure kamarak ere.
Aitor ttipi-ttapako kazetaria da duela urte mordoxka, eta Felipe, berriz, Zuzenbidean
lizentziatua da.
Noiz?
Asteazkenero, 9,30etan
Errep: Ortzegunean, 1,30etan
Zer?
Kultur gaiei buruzko saioa izanen da, elkarrizketak eta erreportaiak tartekatuko dituena.
Lehiaketa bat ere eginen da astero-astero.
Jon Abril aski pertsonaia ezaguna da
Bortzirietan, inguruan egiten diren kultur ekitaldi auniztan antolatzaile edo laguntzaile
gisan partehartzen duelako batez ere. Bertso saioetan gaijartzaile edo epaile bezala
aritukatu da frankotan. Bere saltsan egonen da, beraz, kultura ardatz duen programa hau
aurkezten.
Baina kultur gaiekin ez ezik, gizartearen interesa pizten duten bertze gisako gaiekin ere
topo eginen dugu Bidegurutzean. Izan ere, gai ezberdinak ikuspegi zabal eta aberats
batetatik lantzea baitu helburu saio honek.
Noiz?
Ortziralero, 9,30etan
Errep: Astelehenean, 1,30etan
Zer?
Herriz-herri hartutako berrixken bilduma eginen da saio honetan, herri bakoitzeko
berriemaileen eskutik.
Kazetaritza ikasketen hondar urtea burutuko
du aurten Nerea Alzuri aranztarrak Leioan, Bizkaian. Ttipi-ttapa telebistan ez ezik
Xorroxin Irratian ere aditzen ahal da bere ahotsa. Berak eginen du herri desberdinetako
berriemaileekin koordinazio lana, eta bere esku izanen da, halaber, programa honen
aurkezpena egitea. Herrietako hainbat notizia eta bitxikeri hurbilduko dizkigute bihartik
hasita ortziralero, inguruko kontuetaz behar bezala informaturik egon gaitezen.
Gainera, tarteka herriko jendearekin elkarrizketak eginen dituzte afera honen edo haren
gaineko eritzia zein den jakiteko.
Telebistaren mundua ezagutarazi
Hastapenetik, gure herri telebistaren asmoetako bat izandu da eskualdeko jendeari
telebistaren mundua ezagutzeko aukera ematea. Momentu honetan gaude, inoiz baino gehiago,
laguntza horren beharrean. Laguntza ekonomikoa, batetik, telebistaren proiektua egonkortu
eta aitzinera atera dadin, baina baita jendearen partehartze zuzena ere. Gisa honetan,
zenbait bolondres telebistan praktikak egitera animatu dira dagoenekoz (elkarrizketak
egiten edota kamara maneiatzen), eta zuetako bakarren bat interesatuta baldin badago
telebistaren mundua hurbiletik ezagutzeko, badakizue, ate guziak irekiak daude ttipi-ttapa
telebistan.
Euskarazko Herri Telebisten
Federazioko partaide
Gipuzkoako Oarso Telebistak (Oiartzun, Errenteria, Pasaia eta Lezon ikusten da) eta
ttipi-ttapa telebistak martxan jarri dute berriki Euskarazko Herri Telebisten Federazioa.
Abiatu den bidetik elkarlana gauzatzen hasia da momentuz bi telebista hauen artean, eta
etorkizunari begira, gonbitea luzatu zaie batetik Arrasate Telebista, Xaloa eta Aldudeko
Elebistari, etabertzetik, sortze prozesuan dauden proiektu berriei, gisa horretara
elkarlanaren bidetik urrats berriak emateko.
Oinarrizko ezaugarriak
EUSKARAZ.
ttipi-ttapa aldizkariko Audientzia Estudioaren arabera, gure herrietan bizi diren lau
pertsonetatik hiruk euskaraz hartu nahi ditu bertako berriak.
INTEGRATZAILEA..
Zabala, herriko bizitza agertuko duena, aniztasunaren aldekoa.
INDEPENDIENTEA..
Erakunde politikoetatik eta erdarazko medioetatik. Proiektu hau ezin da nahasi bertze
helburuekin mugitzen direnen interesetan.
OINARRI SENDOKOA..
ttipi-ttapa aldizkariak profesionalki eta komertzialki babestutako proiektua da telebista.
Horrekin batera, mila pertsona baino gehiagoren bazkidetza du bere alde.
|