Garai herriaren orria
Herri txiki eta polit hau Oitz (Bizkaiko
mendi turutarietako bat) mendiaren magaletan kokatua dago Durangaldeko
eskualdean Bizkaiko lurralde historikoan. 7,06 Km²-ko azalera dauka eta 300
biztanlera ailegatzen ez den populazioa (235 1981eko zentsuaren arabera), ondoko
basoen zur ustiapenetan, nekazaritzan, abeltzaintzan, edo industria bakarrean,
zerrategi batean lan egiten duena.
Bi eliza nagusi ditu, aitzinean parrokia burujabeak
zirelarik,
Mikel Deuna Arkanjeluari eta Jon
Deuna Ebanjelariari eskainiak, eta baseliza ugari auzo ezberdinetan
sakabanatuak, haien artean Kataline
Deunakoa Duñaiturri familiak eraikia eta izen bereko auzoan kokatuta dagoena
eta Momoitioko
Jon Batailatzaile Deunakoa, haren inguruetan aintzinako hilerri bat daukana.
Euskal Herriko herri gehienetan bezala festak
urtearen garai ezberdinetan ospatzen dira. Garrantzitsuenak Santiagoren
ohorez ospatzen direnak dira. Festa hauetan garrantzi berezia dute herriko
dantza multzoa, bereziki "Ezpatadantza" (dantzak ezpatarekin)
emanaldiak. Bertako beste dantza batzuk hauek dira: "Gernikako Arbola Dantza",
"Dantzari Dantza", eta
"Agintariena"
(agintariei agurra edo "Ikurrin Dantza").
Nabarmentzekoa da bere apartekotasunagatik
Etxeitako Artea, izen bereko baserriaren alboan kokatuta Kataline Deunako auzoan. Neurri eta adin ezohizko zuhaitza da hau, haren azpian, 300 ardi
baino gehiagoko artalde bat babestu ahal delarik. Artea hau Euskal Gobernuak
babesten dituen zuhaitzen artean dago.
Bizkaiko zona honetan oso arruntak dira garai ('garaidxe'
bertakoek diotenez) deituriko eraikinak, Etxeita
baserrian zegoenekoa bezalakoa (gaur egun suntsiturik), balio handia dutenak
nekazal arkitektura eta bizitza aztertzen dutenentzako. Etxebizitza arrunta
baserri isolatua da, herriaren
nukleo nagusia oso txikia delarik.
Euskal Herrian ohitura izan da familiek abizena hartzea
haien baserriaren izenarengandik, horregatik, baserrien izenak ezagutuz gero,
abizenen jatorria jakin daiteke.
Garaiko baserrien izenen zerrenda
![]() |
|
![]() |