|
egunkftcalc exposición natxo zenborain
PERIODICO EGUNKARIA
20- 1- 1999
“Fotokalkografiak”
erakusketa zabaldu du Natxo Zenborainek
Iruneko Udalak bildu ditu artista iruindarraren
lanak
Natxo Zenborain artista iruindarraren erakusketa
zabaldu zuen atzo Iruneko Udalak, Nafarroako hiriburuko Descalzos kaleko
72. zenbakiko aretoan. Zenborai-
nek 70 kalkografia zintzilikatu ditu Udaletxeko
galerian, eta, haien bidez, sarbideko bidaia proposatzen die ikusle nafarrei.
Erakusketa datorren otsailaren 14a bitartean egonen da zabalik. Berriki
New Yorken izan du instalazio erakusketa bat.
IRUNEKO Udalak Natxo Zenborain artista nafarraren Fotokalkografiak erakusketa
zabaldu zuen, atzo, Descalzos kaleko aretoan. Izenburu horren pean, azken
lanak bildu ditu iruindarrak: eskuz eta ordenagailuaren bidez moldatutako
argazki eta marrazkiak oinarritzat hartuz, kartulina gainean egindako 70
kalkografia, alegia.
Obren eskutik, sarbideko bidaia proposatu nahi die Zenborainek ikusleei,
erakusketa aurkezteko egindako agerraldian azpimarratu zuenez. Bidaia horretan,
auto, animalia, emakume edo Iruñeko Alde Zaharreko hainbat txokotako
irudiekin batera, ezagupena, bizitza edo gogoa bezalako ideia abstraktuagoak
gogora ekartzen dituzten kalkografiak nahastu egiten dira erakusketan.
«Ipuin bat kontatzen du nire erakusketak; ipuin bateko ilustrazioak
dira obrak», dio Zenborainek; hori dela eta, obrei buruz mintzatu
baino areago, aproposena ikusleek obrek errateko dutena entzutea dela uste
du. Kalkografiekin batera, ehundik gora irudirekin egindako ikuskizuna
aurkeztu du Zenborainek, aretoan jarritako ordenagailu baten bidez. Astebetez
60 irudi ezberdin erakutsiko ditu, eta hurrengo astean, berriz, beste 60.
Teknologia berrien aukerak ederki aprobetxatzen badaki Zenborainek
artelanak osatzeko; nafarraren ustez, hala ere, irudimena baliabideak
baino garrantzitsuagoa da, eta, ondorioz, gauza gutxirekin ere «obra
interesgarriak» egin daitezke. Adibidetzat, berriki Eibarren aurkeztutako
diaporama aipatu zuen, eskuz egin baitzituen irudien arteko fundidoak.
Irunetik New Yorkera
Eibarren aurkeztu lana ez da Zenborainek azken aldian egindako bakarra,
berriki New Yorken egin nazioarteko instalazioen lehiaketa batean parte
hartu baitu. Ondorioz, abenduaren 15a arte hiri hartan 35 herritako obrekin
egindako erakusketan parte hartu ahal izan zuen.
Edurne Elizondo /_ Irunea
|